Hiri hierarkia eta hiri sistema mapa euskal herrian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 89,02 KB
Hona hemen Euskadiko hiri hierarkia irudikatzen duen irudi mapa bat. Iturri kartografiko honetan koloreetako irudien bitartez hiri hierarkia dugu irudikitatuta eta hiri sistemak irudikatzen dira. Argi ikusten da hiri nagusiak uren banalerroen iparraldean kokatzen direla.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiriek osatzen duten sisteman, berau osatzen duten hirien ezaugarrietan (demografiaren neurria, eginkizunak eta eragin-eremuaren hedadura) oinarritutako hierarkia nagusitzen da, baita horien artean edota Espainiako nahiz Europako beste sistema hiritar batzuekin ezartzen diren harremanetan ere.
a) Hierarkia horren gailurrean, Hiriburuen Euskadiko Nukleo anitzetako sistema dago. Sistema horrek honako hauek hartzen ditu barne:Bilboko eremu metropolitarra (eskualdeko metropoli eginkizuna egitendu eta sistemaren gailurrean dago; eta Donostia eta Vitoria-Gasteiz (azpieskualdeen metropoli gisa bigarren mailan daude hierarkian).
• Bilboko eremu metropolitarra - Bilbo Handia- Euskadiko demografia-aglomerazio handiena da (859 907 biztanle 2015. urtean). Garai batekoindustriaren eta portuaren eremua desagertu ondoren, eginkizun gehienak hirugarren sektorearekin lotuta daude (finantzak, zerbitzu profesionalak eta enpresa-zerbit uzak, merkatu espezializatua, kultura. Industria, berriz, portuko eremu berrien ingurura mugitu da. Bilboko eremu metropolitarra (kontuan hartuta Bizka iko golkoko erlaitzean maila altuena duen hirigunea dela) erkidego osoan zehar hedazen da. Gainera, estatuarekiko hainbat lot ura ditu; izan ere, B lbo da Bizkaiko golkoko erlaitzeko maila handiena duen hirigunea,eta bigarren lekuan dago (Madrilen atzet ik) bere eragin-eremuetan
(Santanderren, Donost ian, Vitoria-Gasteizen, Irunean eta Logronon) barne hartzen dituen hiriburu garrantzitsuen kopuruari dagokionez. Gainera, nazioartean harreman garrantzitsuak ditu, portuan salgaiak salerosten bait itu eta Loiuko aireportuko bidaiariak garraiatzen baititu.
• Donostia neurri txikiena duen eremu metropolitarraren erdigunea da -Donostialdea- (3241 23 biztanle 2015. urtean). Eginkizun dibertsifikatuak,industrialak, turistikoak, komertzialak eta kulturalak ditu. Kokapenpribilegiatua du Nafarroara (lruneara) eta Ebroren haranera joateko komunikazioeidagokienez. Franziako mugatik hurbil dagoenez, gainera, loturaesanguratsuak d itu Frantziako Akitaniarekin, batez ere Baionarekin.
• Vitoria-Gasteizek (240699 biztanle 2015. Urtean) administrazio eginkizunak ditu. Autonomiako hainbat erakunderen egoitza da. Horrez gain, eginkizun industrialak, komertzialak, kulturalak eta turistikoak ere baditu. Lotura estua du Nafarroarekin eta Errioxarekin, eta estatuarekiko eta nazioartearekikoloturak indartu egin d ira aireportuak sa lgaiak garraiatzekoduen eginkizuna oso garrantzitsua delako.
b) Lurra lde historikoetako hiriburuen azpitik, hainbat hiri erta in eta txiki daude (10000 eta 50000 biztanle inguru dituzte). Demografiaren neurria eskualde-esparruko administrazioan, industrian edo zerbitzuetan eginkizunakgauzatzeko nahikoa da.
Euskadiko hiri-sistemako espazioaren banaketa orekatua da, eta honako hauek bereizten dira: itsasertzeko azpisistema eta barrualdeko azpisistema (oso ezaugarri ezberdinak ditu).
a) Itsasertzeko azpisistemak alboko hiria osatzen du Bilboren eta Donostiaren artean. Hiri horretan, Bilboko eremu metropolitarraeta Donostia nabarmentzen dira, baita hir itartze trinkoa ere Bizkaikogolkoko isurialdeko haranet an. Hiri txikiek osatutako aglomerazio txikiekosatzen dute.
• Bizkaian, hiri-sistema desorekatuagoa da. Bilbo Handiko eremu metropolitarrean bi ltzen dira eginkizun nagusiak. Hurbilen dauden eremuetan(Enkarterrin, Arratian eta Mungian) ez dago Bilbok horien gainean egiten duen «xurgatze» efektuaren ondoriozko erag in-eremuak zuzentzeko gaidiren hirigunerik. Lurra ldearen gainerako lekuetan, hiriak hiribilduak dira, eta haranen erdiguneetan daude. Irisgarritasun handiko ardatzak d ira. Hiribildu horietan, eginkizun nagusiak gauzatzen dira, eta nolabaiteko eraginadute bizt anleria sakabanatua duten landa-inguruetan (Balmasedan,Mungian, Durangon, Gernikan et a Elorrion) .
• Gipuzkoan, sistema orekatuagoa da. Donostiarekin batera, hainbat hiri industrial ertain daude lurraldean zehar nahiko era homogeneoan kokatuta,Deba, Urola eta Oria ibaietako haranetan barrena (Beasain-Ordizia,
Zumarraga-Urretxu, Tolosa, Bergara, Azpeitia, Azkoitia, Eibar, Arrasate). Hala, biztanleria-gune ia guztietatik hurbil, babes gisa balio dien goi-ibar funtzionalen bat dute.
b) Barnealdeko azpisistema
Vitoria-Gasteizen inguruan dago. Sistema makrozefalikoa eta desorekatua da; izan ere, hiriburuan pilatzen da lurralde historikoko biztanlearen % 75. Hiriburutik kanpo, berriz, Laudio eta Amurrio besterik ez dira aipatzeko modukoak, haran atlantikoetan (gehienbat Bizkaira bideratuta daude, Arabako lu rra ldera izan beharrean). Lurraldearen gainerako lekuetan ez dago hiri esanguratasurik. Agurainek besterik ez du Arabako Lautadaren azpizentro gisa jokatzen. Gainera, Arabako hiri-sistemak beste zenbait ahulgune ditu, besteak beste: eremu edo hiri batzuk lurralde historikotik kanpo dauden beste espazio batzuetan arreta jartzea (Arabako Errioxak Lograno n; Bastidak Haran; eta Lantaronek Behe Erriberan, Armiiionen eta Berantevillan, eta Zanbranak Miranda de Ebrora). Horrez gain, Trebiiiuko konderriaren ingurua aipatu behar da, espazio horren plangintza eta kudeaketa zaildu egiten baitu.
Etorkizuneko erronkak hau da: hiri-sistema orekatua, zentro anitzekoa eta elkarri oso lotuta dagoena lortzea. Hala, saihestu egingo da hiriburuetan geroeta gehiago pilatzen diren ekintza berritzaile, ugari eta espezializatuagoak izateko joerak, ekintza horietara jotzeko garraiobide-sistemak hobetzearekin batera, horiekin lehia egin dezaketen hiri ertainen zentralitatea galdu ahal izatea. Erronka horri aurre egiteko, erkidegoko lurralde antolamendurako jarraibideen bidez (aldatu egiten dituzte) proposatzen da Euskal Hiri Eskualdea (edo Euskal Hiria) sortzea.