Hiri Espainiarren Bilakaera Historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,03 KB

1. Alde Zaharra

Hiriaren hasieratik industrializazioaren hasiera arte urbanizatutako zatia hartzen du, balio handikoa bere kultura-ondareagatik.

1.1 Industriaurreko herentziaren ezaugarriak:

  • Ia hiri guztiak harresiz inguratuta zeuden (defentsarako, zergak jasotzeko, osasuna -izurriteak-).
  • Gehienak plano irregularrekoak ziren, kale estu eta okerrekin, baina bazeuden erradiozentrikoak, linealak eta ortogonalak ere.
  • Hiri-bilbe itxia zuten.
  • Altura baxuko etxebizitza familiabakarrak ziren.
  • Lurzoruak erabilera asko zituen (tailerrak, dendak...).

Herentzia anitza:

  • Hiri erromatarrek plano ortogonala izaten zuten (Bartzelona, Valentzia...).
  • Erdi Aroan eratu ziren Espainiako hiri gehienak:
    • Hiri musulmanek harresitutako gune nagusi bat zuten eta gero harresitik kanpo langile-auzoak (irregularrak) (Kordoba, Sevilla, Murtzia).
    • Hiri kristauak ere harresiz inguratuta zeuden.
  • Aro Modernoan plano erregularreko zenbait hiri sortu ziren (plaza nagusiak, kale berriak...).

1.2 Garai industrialeko aldaketak (1850):

XIX. mendean alde zaharrek aldaketa handiak jasan zituzten (eraikinak berritzea, gizarte-bereizketa gero eta handiagoa).

  • Planoek barne-erreformak izan zituzten (plaza berriak).
  • Elizaren eraikin eta terreno asko desamortizazioagatik merkatuan jarri ziren.
  • Solairu bateko edo biko eraikin familiabakarren ordez, etxebizitza kolektibo eta altuak eraiki ziren (material berriak: burdina, beira...).
  • Lurzoruaren erabilerak tertziarizazio prozesua jasan zuen (bankuak, dendak, kasinoak, antzokiak, jatetxeak, hotelak...).
  • Aberatsen eta klase herritarren taldeen arteko banaketa handitu zen.

1.3 Garai postindustrialeko aldaketak:

1980ko hamarkadatik aurrera, politika berriak aplikatu ziren:

  • Kaleen trazadurak hobetu ziren.
  • Kaleak oinezkoentzat zabaldu ziren.
  • Gizarte-bereizketa areagotu egin da.
  • Hirugarren sektorean espezializatutako edo degradatutako auzoak sortu ziren.

2. Hiri Zabalgune, Langile-Auzoak eta Lorategi-Auzoak

Industria modernoak landa eremuetako biztanle ugari erakarri zituen eta hirien zabalera handitu zen. Harresiak bota eta bulebarrak jarri ziren.

2.1 Hiri-zabalgune burgesa:

Burgesiaren espazio berriak dira.

Ezaugarriak: ordenatuta, plano erregularra, higiene, garraioak.

  • Plano ortogonala da nagusi.
  • Hiri-bilbeak dentsitate baxua zuen, burgesen jauregitxoak.
  • Garraioak sartu ziren (tranbia, automobila).
  • Denbora igaro ahala, hiri-bilbea trinkoagoa egin zen.
  • Eraikuntzak bertikalagoak bihurtu ziren.
  • Lurzoruaren erabileran, tertziarizazioa ugaritu zen.

2.2 Auzo industrialak eta langile-auzoak:

XIX. mendean sortu ziren.

  • Industriako instalazioak bide nagusien, portuen eta tren geltokien ondoan zeuden.
  • Langile-auzoek hirietara emigratutako langileak hartu zituzten, alde zaharrean oraindik burgesak zeuden eta leku garestiak ziren.
  • Langileak hiri-zabalgunearen aldirietan sortutako auzo marjinaletan edo tren geltokien alboan jarri ziren.
  • Antolaketa gabeko planoak, hiri-bilbe itxia eta kalitate eskaseko etxebizitzak.
  • Denbora igaro ahala, langile-auzoak hirigunera gerturatu dira (bere balioa handituz).

2.3 Lorategi-auzoak:

XIX-XX. mendeetan ideia naturalista eta higienistei esker sortu ziren. Horren adibide da Madril Arturo Soriaren Hiri Lineala.

Ezaugarriak: plano erregularra, hiri-bilbe irekia eta etxebizitza familiabakar lorategidunak.

  • Hasieran proletarioentzat izateko ziren, baina gero erdi-mailako klaseentzako bihurtu ziren.
  • Arturo Soriaren Hiri Lineala, 40 metro zabaleko kale handi bat, oinarrizko zerbitzuez hornituta zegoen (ura, estolderia, tranbiak).

3. Hiri-Periferia

1950eko hamarkadatik aurrera, eraikitako eremuak nabarmen hasi ziren ugaritzen Espainiako hiri nagusietan.

3.1 1955-1975 garaia:

Desarrollismoko urteetan zehar, hirietako hazkundea handia izan zen. Komunikabideen alboetan hedatu ziren periferiak ezaugarri hauekin: urbanizazio dentsitate handia, eraikin bertikalak, gaizki komunikatuta.

  • Planifikatu gabe, arin eginda.
  • Txabola-auzoak, hondakinez eginda, zerbitzurik gabe (ura, argia).
  • Sustapen ofizialeko etxebizitza-auzoek diru-laguntza publikoak izan zituzten.
  • Sustapen pribatuko etxebizitza-poligonoak.
  • Industria eta ekipamendu-eremuak garraiobide nagusien ondoan.

3.2 1975etik aurrera:

Petrolio-krisiaren ondorioz, hiriek murriztu egin dute hazkunde erritmoa. Baina, hala ere, hiri-periferiaren hedapenak jarraitu egin zuen, eta atzerritarren immigrazioa hazi egin zen 1995-2008.

  • Ongi konektatutak daude elkarren artean eta hirigunearekin, bide-sare dentso baten bidez.
  • Bizitegi-eremuak dentsitate baxukoak dira, erdi-mailako klaseen nahia asetzeko.

Entradas relacionadas: