Hiri-eremu: 150 biztanle/Km2-tik gorako biztanleria-dentsitatea duen lurraldeari deritzo. Hiri-eremu batean, hiri bat baino gehiago egon daitezke.
Hiria: Hiri-eremuan dagoen herri mota bati deritzo. Herri mota hori beste herrietatik bereizten da, azpian azaltzen diren ezaugarriak dituelako
Hiriaren ezaugarriak.
Biztanle kopuru handia ditu.
Lurzorua modu artifizialean erabiltzen da gehienbat (etxebizitzak, garraio-sarea, biltegiak, saltokiak eta abar).
Administrazio-estatutua “hiri” gisakoa da (“hiri” izendatuta azaltzen da dokumentu ofizialetan).
Hiriaren funtzioak.
Bizileku-funtzioa.
Merkataritza-funtzioa.
Industria-funtzioa (gaur egun ez da hain garrantzitsua).
Funtzio politikoa eta administratiboa: udalaren bidez hiria eta beste eremu zabalagoak kudeatzen dira.
Kultura-funtzioa.
Turismo-funtzioa.
Erlijio-funtzioa.
Hiriaren barne-egitura.
Funtzioen arabera zenbait zonalde bereiz dezakegu: bizitegi-auzoak, merkataritza guneak ,erdigunea edo CBD (Central Bussines District), garraiorako guneak, industrialdeak eta zerbitzu-eremuak hezkuntza- eta unibertsitate-eremuak, ospitalguneak…..
Europan, bilakaera historikoaren arabera. Europako hiri zaharretan hiru zonalde bereizten dira, erdigune historikoa (alde zaharra), zabalgunetako auzoak (XIX. Mendean eraiki ziren, bulebarren inguruan) eta kanpoaldea edo hiri inguruko zonaldea hain zuzen ere.
Hirien erronka handiak
Kutsadura atmosferikoa. Izan ere berotegi-efektuko gas asko pilatzen dira hirietan, ibilgailuen eta berogailuen erabileraren ondorioz.
Zirkulazio-arazoak.
Hondakinen kudeaketa.
Marjinaltasun arazoak.
Baliabide asko kontsumitzea.
Beste arazo batzuk: hirien hazkundea planifikatzea, lurzoruaren prezio altua, kulturekiko errespetua eta integrazioa.
2. HIRI-EREMUAREN ANTOLAMENDUA
Hiri-eremuak hiru zonalde ditu:
Hirigunea, hau da, hiriaren gune nagusia.
-Hiri inguruneko gunea, hau da, hirigunearen inguruko eraztun zabal bat. Eraztun zabal horren barneinguruneko herriak daude. Herri hauek hirigunearen mende daude, nahiz eta udalak izan (hirigunera joaten dira zerbitzuak jasotzera edo lan egitera…..)
-Landa-eremu hiritartua. Aurrekoa bezala, hiri inguruneko gunea da , baina landatzeko eremu gehiago izaten ditu. Landa-eremua izan arren, hiriko biztanleen, jardueren eta bizimoduen zabalgune bat da.
Hiri barreiatua (eredu berri bat).
Definizioa: landa-eremuak eta hiri-eremuak tartekatuta dauzkan hiria da. Landa-eremu hiritartuan auzoak sortuz gertatzen da hiritartzea.
HIRITARTZE-PROZESUA
Herrialde garatuak.
Biztanleria osoaren %80tik gora bizi da hirietan, eta gora egiten jarraitzen du.
Arrazoiak→
landako biztanleek hirietara emigratzen jarraitzen dute.
Hiriak ekonomia gune nagusiak dira.
Suspertzen eta garatzen ari diren herrialdeak.
Biztanleria osoaren %46tik gora bizi da hirietan, baina gora egiten ari da nabarmen.
HIRI-SAREA
Mundu mailakoa.
Munduko hiri-sarean hiriek ez dute garrantzi bera, hau da, hierarkia badago. Sare horren buru hiri mundial edo global dira. Hiri horietan hartzen diren erabakiek eta egiten diren jarduerek eragin handia dute mundu osoan.
Nazionalak.
Herrialde baten barruan hierarkia ere badago:
-Hiri handiak edo metropoli nazionalak, esate baterako hiriburuak.
-Beherago dauden eskualdeko hiriguneak. Aurrekoa baino txikiagoak dira eta zerbitzuak ez dira hain ugari edo hain espezializatuak.
-Hiri txikiagoak . Gertuko lurraldean soilik dute eragina.
ESPAINIAKO HIRITARTZE-PROZESUA
Hiritartze-prozesua berandu hasi zen.
Hiru etapa bereiz daitezke:
XIX. mendearen erdialdetik 1955era arte, prozesua motela izan zen.
-1955etik 1980arte, prozesua azkartu zen, industrializazio-prozesuarekin batera.
-1980tik gaur egun arte prozesua moteldu egin da, hiri handietako enpresek hiriaren kanpoaldera eraman dute beren ekoizpen jardueraren zati bat→ metropoli-barrutien garapena eta herri barreiatuaren eredua bultzatu du.
Garapenaren eta ongizatearen erronka
Zeri esaten diogu garapena?
Munduan ekonomia eta gizarte alde handiak daude:Iparraldeko blokea herrialde garatuek osatzen dute, Lehen Munduak.Hegoaldeko blokea herrialde azpigaratuek edo Hirugarren Munduak.Herrialde garatuetan munduko biztanleriaren %20 baino gutxiago bizi da, baina aberastasunaren %80 baino gehiago dago. Alde ikaragarria dago munduko estatu pobreenen eta aberatsen artean eta alde hori handitzen ari da gainera.
Herrialde garatuak eta azpigaratuak
Salbuespenak daudela esan behar da; iparraldean herri azpigaratuak badaude eta hegoaldean garatuak ere bai.
-Herrialde garatuenak Amerikako Estatu Batuak, Kanada, Europako estatu gehienak, Japonia, Australia eta Zelanda Berri dira.
-Garapen ertaina daukatenak Latinoamerikako zenbait herrialde , Errusia eta Sovietar Batasuneko beste errepublika ohi batzuek eta Asiako zenbait herrialde dira.
-Herrialde pobreenak Hego eta ekialdeko Asian, Erdialdeko Amerikan eta batez ere, Saharaz hegoaldeko Afrikan daude.
Nola neurtzen da herrialde baten garapen maila?
Giza Garapenaren Indizea (GGI) sortu du NBEk honetarako. Indize hau kalkulatzeko, ekonomia alderdiak (batez besteko diru-sarrerak pertsonako) eta gizarte alderdiak hartzen dira kontuan.
Herrialdeen aberastasun aldea
Ekonomia garapena neurtzeko BPG erabiltzen da; gogoratuko duzunez, urtebeteko epean herrialde batean ekoitzitako ondasunek eta zerbitzuek sortutako aberastasuna da BPG. Adierazle horrek ez du ondo islatzen biztanleriaren aberastasuna, horregatik hobe da per-capita BPG (BPGd) erabiltzea.
Kanpo-zorra: herrialde batek beste herrialde batzuei, nazioarteko erakundeei edo finantza-erakunde pribatuei zor dien dirua, eskatutako maileguengatik; gainera interesak gehitu behar zaizkio mailegatutako diruari.
Azpigarapenaren arrazoiak.
Kolonialismoak utzitako ondarearen zama
Europako herrialdeek ia mundu osoa konkistatu zuten Amerika aurkitu zutenetik (1492) XIX. mendera arte. Koloniek independentzia lortu zutenean, askok, finantza-, industria- eta teknologia-mendekotasuna izaten jarraitu zuten metropoli haiekiko eta herrialde aberatsekiko.
Kolonia: atzerriko potentzia batek menderatutako eta kudeatutako lurraldea.
Metropolia: estatu kolonizatzailea
Kanpo-zorraren zama jasangaitza
Zor honek garapena oztopatzen du, diru asko zor hori itzultzeko erabili behar baitute.
Teknologia-desoreka
Estatu pobreek ez dute berezko teknologiarik, ezta herrialde garatuen teknologia maila berdintzeko gaitasunik edo modurik
Biztanleriaren pisua
Jaiotza-tasa altua jarraitzen izaten du herrialde pobre gehienetan eta honek, demografia-hazkunde handia eragiten du; ezin dute biztanle guzti horien oinarrizko beharrak bete. Herrialde horietan, osasun-maila txikia da; gaizotasunek eta goseteek gastu handiak eragiten dituzte. Gainera, biztanle horien prestakuntza-maila apala da.
Gobernu txarrak eta gatazka armatuak
Egonkortasun politiko eza, ustelkeria eta lege garbien falta dira ezaugarriak herrialde hauetan; gatazka armatuen ondorioz, diru asko inbertitzen dute armak erosten; gainera, ekonomia-galera handiak izaten dira.
Munduko merkataritzaren antolaketa
Estatuen arteko merkataritza da globalizazioaren eragile nagusienetako bat; fenomeno honek baztertuta utzi ditu herrialde pobreenak; nekazaritza da ber diru-iturri nagusia baina, nekazaritza-esportazioak blokeatzen dizkiete herri aberatsek (diru laguntzak, kuotak, arantzelak…).
Ingurumenaren erronka
Gure jarduerek natura-ingurunea aldatzen dute
Natura-ingurunea inguratzen gaituen elementu naturalen multzoa da, gu guztion funtsezko bizi-euskarria. Giza jarduerek natura-ingurunea aldatzen dute eta jarduera horietako askok oso kaltegarriak dira ingurunerako: ekosistemak asko kutsatzen asaldatzen dituzte eta kalte asko itzulezinak dira, ezin daitezke konpondu. Gizakion jarduera askok gure planeta bizkor eta kezkatzeko moduan hondatu dutela nabarmendu denean, kontzientzia berdea edo ingurumen-kontzientzia piztu da.
Zer giza-faktoreek eragiten diote natura-inguneari?
Biztanle kopurua
Teknologia
Energia
Kontsumo ereduak
Zein dira gaur egungo ingurumen-arazo nagusiak?
Atmosferaren kutsadura dela eta, zientzialari askok uste dute klima aldatzen ari dela
Urak oso kutsatuta daude
Zuhaitz mozketak baso-soiltzea eragiten ari dira
Espezie askoren biziraupena arriskuan dago
Basamortutzeak et higadurak lurzoruen emankortasuna hondatzen dute
Zer egin?
Batzuen ustez garapen iraunkorra lor daiteke
Beste batzuen ustez, hori ezinezkoa da eta beharrezkoa iruditzen zaie kontsumoa murriztea
Oraingoz, nazio-politikak jarri dituzte gobernu ugarik: 3 dira politika hauen helburu nagusiak:
+ balio ekologiko handia duten eremuak babestea
+ aurre-hartzea, hau da, eraso handiena suposatu dezaketen jarduerak aurrez aztertzea
+ hondatutako eremuak lehen-eratzea eta hobetzea.
Baina, ingurumen-arazoak globalak dira, beraz, nazioarteko politikak behar dira.
Entradas relacionadas: