Hiri egitura alde zaharra zabalgunea eta periferia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,57 KB

8.Gaia: hiri egitura: alde zaharra, zabalgunea eta periferia

Hiria morfologia eta eginkizun bereziko zonatan banatzen Da eta horiek hiri egitura osatzen dute. Estatuko hirietan hiru zina nagusi Daude

Erdialde historikoa:

Industria aurreko hiria osatzen dute eta harresiz Inguratuta egon ziren. Bertan aurkitzen ditugu eraikin zaharrak eta Monumentalak, eta gehienetan plano irregularra izaten dute. Egungo planoetan Eragin hauek bereiz daitezke:

·Erromatar hiriarena: bi ardatz nagusiren inguruan Antolatuta ikus daiteke hiria (Merida, Lugo). Bartzelonan kaleek erromatarren Harresia jarraitzen dute. Planoaren diseinua ortogonala zen beti, kanpamendu Militarren egituraren ondorioz. Zolatzea, akuaeduktoak eta estolderia sistemak Greziarretatik hartu zituzten.

·Hiri islamikoarena: medinaren inguruan antolatzen da eta Han agertzen dira mezkita eta zokoa. Egitura laberintikoa du, hiriak kale Estuko plano irregularrak antolatzen dira, eta etxearen barrualdeari ematen Zioten garrantzi gehiago (toledo, Cordoba, Granada).

·Hiri kristautuarena: harresiz inguratua izan ohi zen eta Plano desberdinak aurki daitezke. Funtsezko elementuak dira bertan elizak eta Katedral gorikoak. Behe Erdi Aroan, harresietatik kanpo errebalak garatzen joan Ziren. Hauek plano irregularra zuten eta harresiz inguraturik zeuden (lanaldea Eta hirigunea bereizten zituen), esparru txikia bihurtuz, jende pilaketa eta Higiene eskasarekin (santiagoko bidearekin elkartuta daude).

·Aro modernoan errebal berriak sortu ziren harresiz kanpo Eta barrualdeko espazioak beteaz joan ziren. Eliza eta komentu ugari zeuden eta Gaztelako hiretan plaza nagusiak eraikitzen hasi ziren, baita merkatua eta Udaletzea ere (Salamanca, Madril...). Barrokoak eta Ilustrazioak hiriak apaindu Eta edertu zituzten.

XX.Menderarte erdialde historikoa biztanleria pilatzeko Lekua izan zen. 1975urtetik aurrera, gizarteak eta herri administrazioek Kontzientzia handiago bat eta halako eraikin eta aldeak suspertzeko eta birgaitzeko Interes handiagoa erakutsi dute. Ondorioz, gaur egun, egoitza funtzioek Garrantzia galdu dute eta hirugarren sektoreko jarduerak nagusitu dira. Horrela, alde zaharreko inguruok administraritza, aisialdi, negozio eta Dendetarako gune bilakatu dira.

Industri iraultzatik sortutako hiriak:

Industri garapen eta hazkundearen ondorioz, hiriek Dentsitate handiagoak hartu zituzten, hutsik zeuden espazioak bete eta Eraikinak altuagoak egiten hasi ziren. Hirien erreforma plan hauekin, etxebizitza eskaera handia aprobetxatu zen eta burgesiak berarentzako Etxebizitza erosoagoak ere lortzeko aprobetxatu zuen:

·Hiri zerbitzuen hobekuntza: hilerriak kanpoaldera atera Zituzten, kaleak harriztatu zituzten, estolderiak...

·
Hiri espazioa negozio aukera bilakatzea: sistematikoki Inbertitu zen lurzoru eraikigarri eta etxebizitzan. Hirietako espazio zabalak Burgesiaren eskura pasa ziren (desamortizazioa).

·Bide sarearen birmoldaketa: kale zabal eta luzeak eratu Zituzten, kalenagusi bihurtu zirenak.

Zabalgunea eta egoitza eremuak:

Zabalguneak: erdialde historikoaren ondoan Burgesiarentzako egoitza guneak izan zitezen eraiki ziren, harresiak bota Ondoren. Bulebarrak eratu ziren harresiak egondako tokietan edo ingurabide-kale Bihurtu ziren. Ezaugarriak:

oPlanoaren erregulartasuna: lauki itxurakoa, hiri barneko Joan etorriak errazteko. Sarritan diagonal handiez mozten ziren, trafikoa eta Poliziaren edo ejerzitoen mugimendua errazteko.

oEtxe sailkako antolamendua. Hasiera batean irekiak eta Lorategiz hornituek ziren, gero itxiz joan ziren eta barne-patio bihurtu ziren.

oHirien barruan, trenbidearen eraginez, espazio berriak Sortu behar izan ziren, horrela hiriaren hazkunderako esparrua definituz.

Kalitate handiko eraikuntzak, etxe multzo zabal eta erregulardunak eta Eremu zabaleko egoitza auzoak izan ziren. Lehenengoak, XIX.Mendearen bigarren Erditik aurrera, Madrilen (Castro), Bartzelonan (Cerda) eta Donostian egin Zituzten. Zabalguneetan CBD funtzioak nagusitu dira, kalitatezko egoitza Funtzioekin batera. Hala ere, zabalgune hauek ez zituzten herri xehearen Etxebizitza arazoak konpondu.

·Sortutako arazoek XIX.Mendetik aurrera industri gune eta Langileen auzoak eratzea eragin zuen, zabalgune burgesaren beste aldean. Industrialdeak Hiri inguruan garatu ziren, hirietako bide nagusien eta tren geltokien alboan. Langileak ere inguru horietan instalatu ziren, fabrika eta tren geltokietatik Hurbil, auzo marginalak eratuz, higiene eta osasun baldintza erabat eskasekin. Gaur egun auzo hauek integratu egin dira hirian.

·Lorategi hiriak XX.Mendearekin eraikitzen hasi ziren. Hauek pentsamolde naturalista eta higienisten ondorioz sortu ziren. XIX.Mendearen amaieran Aurturo Soriak hiri lineala projektatu zuen Madriden, Kasu honetankomunikazio-ardatz nagusi bati subordinatuta. Projektu hauek Hirigintz autopikoarekin identifikatzen ziren.

·Hiri funtzionalista edo arrazionalista. Lorategi hiri Hauek industri hiriaren arazoei aurre egiteko egokiak ez zirela eta, kontrako Erreakzio bezala sortu zen. Hauek baliagarritasuna defendatzen zuten edertasuna Baino gehiago, et ahartu zuten erabakietako bat eraikinak luzatzea izan zen, Espazioa aprobetxatzeko. Hasiera batean Espainian idea hau jarraituz kalitate Txarreko eraikuntzak egin ziren arren, ondoren garrantzi gehiago hartu eta Kalitate eta hobekuntza nabarmenak izan zituzten.

Gai honi lotuta Paco Martinez Soriaren “la ciudad no es Para mi” dokumentala ikusi genuen beste video motzago batzuen artean.

Hirien periferiaren hedapena azken hirurogei urteotan:

·Kanpoaldeko egoitza eremuak:

oBazterreko auzoak eta txabolak: bertako biztanleek Egindako auzoak dira (hondakinez, kalitate txarrekoak, planifikazio gabe) eta Ez dute inolako saneamendu edo urik. 50-60kohamarkadetan dimentsio handiak Hartu eta oraindik ere zutik daude batzuk. Adibidez, bideo batean ikusi genuen Bezala, Bilboko Otxarkoaga auzoa.

oSustapen ofizialeko etxebizitza auzoak: hirigintza Tratamendu egokirik gabe eraiki ziren ahalmen txikiko langileentzat, etxe Bakarretan edo blokeetan. Materiak urritasuna eta kalitate tzarrez eginda Daude, eta ekipamendu eta zerbitzu urritasuna dute. Bilbe trinkoa dute, eta Adibide gisa UVA aipa daiteke.

oSustapen pribatuko etxebizitza guenak: 60 tik aurrera Hasi ziren sortzen, etxebizitza kolektiboko bloke eta dorreetan, eta hauen Artean lorategi edo aparkamenduak egiteko espazioa uzten zuten. Bizileku izatea Dute helburu nagusi, eta gure BentaBerri auzoa da Donostian aurki daiteken Adibide bat.

oFamilia bakarreko etxebizitza eta bigarren etxebizitza Aldeak: 80tik aurrera hasi ziren ugaritzen, kotxearen erabilera eta naturan Bizitzeko nahia zabaldu ahala. Maila ekonomiko inportanteko klaseak biltzen Dira bertan.

·Industri eremuak: kutsadura arazoen eta eremu zabalak Eduki behar izatearen ondorioz, periferia aldean ezarritako industrialdeetan Pilatu behar izan dira. Sabide nagusien ertzeetan eraiki dira, planifikazio eta Kontrolik gabe. Gaur egun, kontu gehiagorekin sortu diren guneetan baldintzak Zaindu eta espazio libreak eta ekipamenduak egiten saiatu dira, horrela enpresa Edo teknologi parkeak sortuz.

·Hornidura eta ekipamendu eremuak: merkataritza azalera Handiak, osasun etxeak eta beste zerbitzu publiko batzuk hirien inguruko Eremuetan finkatu dira, bertan espazio zabal eta lur merkeak daudelako. (Garbera adibidez).


Entradas relacionadas: