Hiri-egitura: Alde Zaharra, Zabalgunea, CBD eta kontzeptuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,97 KB
Alde Zaharra
Alde Zaharra: Hiriaren jatorrizko aldea da, eta industrializazioaren aurreko garaietan urbanizatutako espazioa adierazten du. Alde zaharren ezaugarriak hauek dira:
- Plano irregularra eta bloke itxiak;
- Historian zehar hazkunde motelak izan dituzte; industrializazioaren unetik aurrera hazkuntza azkartu egin zen;
- Batzuetan planoek aldaketa handiak jasan dituzte eta eraikin historiko asko desagertu dira;
- Gaur egungo hirietan alde zaharrek azalera txikia hartzen dute eta zaharberritze-politikak jasan dituzte beren ondare historikoa eta kulturala berreskuratzeko (Toledo, Mérida, Cáceres, Ávila, …);
- Oinezkoentzako espazioak sortu dira eta, orain, merkataritza, kultura eta turismoarako espazio bihurtu dira.
Zabalgunea
Zabalgunea: XIX. mendearen zehar berriz sortutako auzoa da. Industrializazioak erakarritako populazioa hiria ezin zuen absorbitu, eta horri erantzunez hiriak planeatutako zabalguneak sortu zituen. Hiri antolatua, guztiz ordenatuta eta zerbitzu guztiekin eratuko zen. Hiri berri hauek burgesiaren erantzuna izan ziren; zabalgunea burgesiarentzako egoitza-espazio gisa bereziki planeatu zen. Aukeratutako planoak ortogonalak edo erradiozentrikoak izan ziren. Sarritan hirien harresiak bota ziren. Zabalgune hauek, laster, hiri zentralaren funtzioak hartu zituzten, merkataritza, finantza eta enpresen funtzio espezializatuak biltzen.
CBD
CBD: Merkataritza-jarduera, negozioak, administrazioa, finantza eta zerbitzu espezializatu batzuk pilatzen diren lekua da. Ipar-amerikako geografoek CBD (Central Business District) deitzen diote. Espazio honetan jarduera espezializatuenak biltzen dira bere zentralitateagatik eta erraztasunengatik. Bere ezaugarriak merkataritzaren trafikoaren eta eraikin altuenen kontzentrazioa eta lurzoru-prezio altuak izatea dira.
Hiri hierarkia
Hiri hierarkia: Kontzeptu honek zerikusia du hiri baten beste eskualde, hiri eta herrialdeekin dituen harreman eta eraginekin. Horretarako kontuan hartu behar dira demografia, tamaina, hiriak betetzen dituen funtzioak eta sortzen dituen fluxuak. Espainian, beste herrialdeetan gertatzen den moduan, badago hiriburuaren hierarkizazio-maila: metropoli nazionaletatik eskualde-metropolietara eta probintzien hiriburuetara pasatzen da. Hori dela eta, hiriek badute beren funtzioen garrantziaren araberako eragin-eremu bat.
Metropoli-ingurua
Metropoli-ingurua: Hiri garrantzitsuen inguruan sortzen den hiri aglomerazioa. Hiri nagusiak eta inguruko hiri txikiagoek osatzen duten multzoa da; zerbitzuak konpartitzen dituzte. Metropoliak ez du muga zehatzik. Hiri nagusiak, gutxienez, 50.000 biztanle izan behar ditu, eta metropoli-inguru osoak gutxienez 200.000 biztanle.
Konurbazioa
Konurbazioa: Konurbazioa hiri batzuen aglomerazio jarraitua da, hazkunde nabarmen eta azkarrarekin sortutakoa eta, ondorioz, planifikaziorik gabea; non hirigune bakoitzak bere izaera atxikitzen duen, zentralizazio edo polarizazio nabarmenik gabe. (Adibidez: Bilbo Hiri Handia)
Pendulu-mugimenduak
Pendulu-mugimenduak: Gaur egungo migrazio mota berezia dira; egunero herritarrek lanagatik edo ikasketengatik egiten dituzten joan-etorriak: etxetik lanera eta lanetik etxera. Pendulu-mugimenduen ondorio zuzena trafiko-arazoak dira, bereziki ordu gailurretan.
Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra
Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra: Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra (HAPO, gaztelaniaz P.G.O.U.) udalerri batean edo gehiagotan lurralde-antolakuntza osoa gauzatzeko definitutako tresna da. HAPOaren bitartez lurzorua sailkatzen da, lurzoruen erabilera-araudia zehazten da, babesgarri diren zonaldeak arautzen dira eta udalerriaren hornikuntzaren ezinbesteko osagaiak eta eraikitzeko gaitasuna zehazten dira.