Hiri-Egitura: Alde Zaharra, Industria eta Gaur Egungo Aldaketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB

Hiri-Egitura

1. Alde Zaharra

Hirigintza prozesuaren eraginez, Espainiako gaur egungo hiriek egitura konplexua dute. Hiri konbentzionalak 3 zati ditu: alde zaharra (industria aurreko hirigintzari dagokio), zabalgunea (industrializazio garaiikoa) eta gaur egungo periferia.

1.1 Industria Aurreko Aldiaren Herentzia

Hiriko erdigune historikoek honako ezaugarri hauek dituzte:

  • Hiri inguruan harresiak zeuden, defentsa arrazoia, arrazoi fiskalak edota arrazoi sanitarioen ondorioz.
  • Plano irregularrak dituzte (musulmanen eta Erdi Aroko hiriek); plano erraz diozentrikoak (Gasteiz); linealak (Done Jakue bideko hiriak) eta koadrikula itxurakoak (erromatarrak sortutako hiriak).
  • Hiriaren bilbea itxia zen eta eraikuntzetan altuera txikiko eraikuntzak ziren nagusi. Etxe hauek familia bakarrekoak, ukuilu eta soroak zituzten.
  • Gizarte mailei dagokienez, hirian hainbat talde bizi elkarrekin. Erdialdean hiriko klase nagusiak, langileak periferian.

a) Hiri Erromatarrak

Hiri erromatarrak plano erregularra izaten zuen. Bi bide nagusi daude, cardo I-H eta decumanus E-M. Bien arteko bidegurutzean foroa zegoen.

b) Erdi Aroan

Espainiako hiri gehienetako alde zaharrak eratu ziren.

c) Errenazimenduan

Plana erregularreko auzoak sortu ziren antzinako harresiez haratago. Plaza nagusiak sortu ziren eta haietan merkatuak eta udaletxeak kokatu ziren.

d) Barrokoan eta Ilustrazioan

Hiria edertu egin zen. Kale zabal eta zuzenak, plaza handiak, lorategiak eta arboladiak.

1.2 Industria Aldiko Aldaketak

Hirian aldaketa garrantzitsuak:

  • Planoan: XIX. mendearen lehen erdian, desamortizazioek aldaketari mesede egin zioten: elizaren eraikin asko salgai jartzean kaleak eta plazak zabaldu ziren.
  • Bilbean: Desmortizazioaren ondoren, elizaren eraikin asko beste funtzio batzuetarako erabili ziren (diputazio, ospitale…). Bestalde, eraikuntzak 1960tik aurrera joera bertikala hartu eta bost pisuko etxeak sortu ziren.
  • Lurzoruaren erabilerak: Hirugarren sektorerako bidea hartu eta hauek lurzoruaren erabilerari etekina atera zuten. Honek alde zaharra hiriko merkataritza eta negozio gune gisa ezartzea ekarri zuen.
  • Gizarte klaseei erreparatuz: Industriako burgesiak alde zaharretako espaziorik baloratuenak eskuratu zituen.

1.3 Gaur Egungo Aldaketak

1975etik aurrera zaharberritze politikak abiatu ziren. Tradiziozko morfologia zaindu, berreskuratu eta alde zaharra pizteko helburuarekin. Horretarako neurri hauek hartu ziren:

  • Planoan: Kaleak oinezkoentzat mugatu eta plazak zabaldu eta lorategiz betetzea.
  • Eraikuntzan: Etxebizitza pribatuak eta eraikin historikoak zaharberritzeko laguntzak ematea.
  • Lurzoruaren erabilerei begiratuz: Erabilera tradizionalak defenditzeaz gain, turismoari edo kulturari lotutako jarduerak ezartzea.

Tu texto aquí!

Entradas relacionadas: