Hipotesi Katastrofistak vs. Hipotesi Nebularrak: Eguzki Sistemaren Eraketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Hipotesi Katastrofistak edo Zatikatze-hipotesiak

Hipotesi zaharrenak dira, Eguzki-sistema eratutako Eguzki bati eragin zioten ustekabeko gertaera bortitzen ondorioz sortu zela defendatzen dute.

Hipotesi Nebularrak edo Kondentsazio-hipotesiak

Eguzkia eta horren planeta-sistema bere buruaren inguruan biraka hasi eta erdian materia metatzen hasi zen nebulosa batetik eratu zirela defendatzen dute.

Planetesimalen Hipotesia (Kuiper)

Eguzki-sistema honela eratu zen:

  • Irabiate Nebularra: Duela 5.000 milioi urte, arrazoi ezezagunen eraginez, nebulosa bateko gas eta hauts kosmikoa bere buruaren inguruan bira egiten hasi zen.
  • Protoeguzki baten Eraketa: Mugimenduan dauden molekulen eta partikulen grabitazio-erakarpenaren eraginez, nebulosa horretako materia erdian metatzen hasi zen. Puntu horretako grabitate-indarra gero eta handiagoa egin zen, eta geroz eta materia gehiago erakarri zuen ingurunetik, materia kondentsatuz osatutako nukleo handi bat eratu arte: protoeguzkia.
  • Eguzkiaren eta Disko Protoplanetario baten Eraketa: Protoeguzkiaren barneko tenperatura eta presioa etengabe handitu ziren. Puntu batera iritsi zirenean, erreakzio termonuklearrak hasi ziren eta, argia eta beroa kanporatzen hasi ziren; Eguzkia jaio zen. Energia kanporatzeak nebulosako hondakin-materiaren zati bat sistematik kanpo proiektatu zuen. Eguzkiaren inguruan abiadura nahikoarekin orbitatzen zuten partikulek disko protoplanetarioa eratu zuten.
  • Planetesimalen Eraketa: Disko protoplanetarioan materia-multzoak sortu ziren Eguzkitik hainbat distantziara, eta gorputz solidoak edo planetesimalak eratu ziren.
  • Planeten Eraketa: Orbita bakoitzeko planetesimalek elkarren artean talka egiten zuten, berriz ere elkartzen ziren eta gorputz handiagoak eratzen zituzten. Orbita bakoitzean gorputz handi bakar bat geratu zen: planeta.

Lurraren Eraketa

  • Planetesimalen Kondentsazioa eta Urtzea: Lurra sortu zuen planetesimalak beste planetesimal txikiago batzuen talka pairatu zuen eta geroz eta handiagoa egin zen. Talkak bero handia askatzen zuen planetan, eta, ondorioz, guztiz urtu zen.
  • Dentsitateak Banatzea: Planeta egoera likidoan zegoenez, materialak dentsitateen araberako geruzetan antolatu ziren.
  • Hoztea eta Eboluzioa: Planeta hoztu zen heinean, azalean lurrazal primitiboa sendotu zen. Atmosferako ur-lurruna kondentsatu eta prezipitatu egin zen, hidrosfera sortzeko. Gure planetaren eboluzio berezia hasi zen, eta gaur egun oraindik horrela dago.

Entradas relacionadas: