Hiperaktibitatea eta Portaera Arazoak Haurretan

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,55 KB

Talde Harremanetan Arazoak Sorrarazten Dituzen Portaera-Arazoak

1 Hiperaktibotasuna

(2-6 urte bitartean). Ez dakigu oso ondo jatorria zein den, baina badakigu genetika, ingurunea, faktore biologikoek, eta hazkuntzako atzerapenek eragina dutela.

Kezkatzeko Senaleak eta Detektatzeko Jarraibideak

  • Asko Mugitzea: Inoiz geldirik egoten ez diren haurrak dira.
  • Oldarkortasuna: Autokontrol-falta. Adibidez, galdera bukatu baino lehenago erantzutea edo txandarik ez errespetatzea.
  • Arreta Faltak: Arreta mantentzeko arazoak izatea, materiala galtzea, kasurik ez egitea hitz egiten badiogu, erraz distraitzea.

Ezaugarri hauek danak maiztasun batekin eman behar dira eta egoera zehatz batzuetan. Erasokortasuna, negatibismoa eta labilitate emozionala askotan agertzen dira hiperaktibitatearekin batera.

Portaera

Ikaskideak molestatu egiten dituzte, moztu egiten dute gela, agindutakoa ez dute betetzen, ikasgelan altxatu egiten dira, ezin izaten dute arreta mantendu. Askotan ez dira konturatzen arriskuaz.

Ebaluazioa eta Tratamendua

Haurraren portaera aztertu egiten dute, eta psikologoak haurrarekin eta familiarekin batera lan egiten du. Informazioa jasota, tratamendua egokitzen zaio haurrari (askotan terapiarekin batera medikamenduak ematen zaizkio).

Garapenaren Nahaste Orokortuak

1 Autismoa

Beste pertsonen artean harremanik ez izatea eta errealitatearekiko kontaktu desegokia izatea dira bere ezaugarri nagusiak. %85 adimen defizita dauka, nahiz eta ezaugarri nagusia ez izan. Badakigu kalte zerebrala dagoela, eta mutilengan agertzen da gehienbat.

Autismoaren Sailkapena

  • Kaner-en Autismoa: Harremanen nahaste kualitatiboa: itxuraz egun osoa isolatuta daude, sozialki eta emozionalki harremanak sortzeko interesik ez dute eta nahaste larriak dituzte hitzik gabeko komunikaziori dagokionez.
  • Aspergerren Nahastea: Nabariagoa da nerabezaroan. Adimen normala izan ohi dute, eta ondo hitz egiten dute, baina nahiko pedantea (entonazio aldaketak, inongo helbururik komunikatzeko, hizkera bihurria eta arraroa). Nahaste hau izaten dutenek bikainak izan daitezke hainbat arlotan.
  • Rett-en Nahastea: Neskek baino ez dute pairatzen, X kromosomaren mutazioaren ondorio bat da. Atzerapen larria izateaz gain, ibiltzeko arazoak izaten dituzte. Mikrozefalia eta arnasa hartzeko arazoak oso normalak dira autismo mota honetan, eta normalean isolatu egiten dira eta ezin izaten dute hitz egin.

2 Portaera Erasokorrak

Agindutakoa ez betetzea eta portaera erasokorra ohiko jokabideak dira, haurtzaroan adinarekin desagertzeko joera badute ere.

Erasokortasun Moldatzailea

Frustazioaren aurkako erantzun logikoa da. 2 urte inguruan sortzen dira. Haurrak ez du ulertzen zergaitik ezin du egin eta protestatu egiten du, arauak jartzen zaizkionean bere burua defendatzeko eta frustrazioa adierazteko moduak dira.

Jokabide-Nahaste Disoziatzaileak

Hauek larriagoak dira. 10 urtetik aurrera eta nerabezaroan sortzen dira. Jokabide hau arriskutsua bihurtzen denean, laguntza klinikoa eta beste era bateko esku hartzea beharrezkoa da. Lapurretak, suteak egitea, irainka ibiltzea, pertsonak edo animaliei mina ematea.

4 Eneuresia

Esfinterrak kontrolatzeko heldutasuna lortu behar den 3-4 urte bitarte honetan, egunez zein gauez nahi gabe txisa egitea da. Eneuresi bi mota daude: txisa inoiz kontrolatu ez duena eta, lortu ondoren kontrola galtzen duena.

Kausak

Organikoa izan daiteke, herentziazkoa, eta loaren zikloa sakonegia izatea, eta gogoa duenean ez da esnatzen. Baina kasu gehienetan kausa psikologikoak izan daitezke: Adibidez, anaia jaiotzea, haurra eta gurasoen arteko gatazkak, eta gehiegizko babesa ematerakoan garapen prozesuan atzerapena eragitea.

Neurriak eta Tratamendua

Normalean denborarekin desagertzera doa, hala ere, bitartean haurrak sufritzen du eta eragina izaten du harremanetan. Konpontzeko neurriak: haurrak zikintzen duenean lagundu behar du garbitzen, eta ez duenean zikintzen zaritu egin behar dugu (hitzez). Haurrari likidorik ez ematea bi ordu lehenago, umea ez obsesionatzea, etxetik kanpo lo egitea, eta animatzea dira aholkuak.

Esfinterren Kontrolari Dagozkion Nahasteak

Kaka egiteko unea eta lekua kontrolatzeko arazoak izatea. Bi enkopresi mota daude, inoiz kontrolatu ez dutenean, eta, kontrolatu ondoren sortzen da.

Kausak

Ikaskuntza ohitura txarrak, helduen presioa, muskulu tonua murrizten da eta ondorioz konturatu gabe kaka ateratzen da, hipotiroidismoa, eta kausa emozionalak (haur depresioa, fobiak, anaia jaiotzea).

Tratamendu Neurriak

Zaila da kausa asko izan daitezkelako, baina, ez da komeni haurrari komuna erabiltzeko entrenamendua azkarregi edo zorrotzegi egitea. Tratamendu mediko eta errutinazko ohitura ezartzearekin batera izango litzateke hoberena.

Loaren Nahasteak

1 Sonambulismoa

Urtean behin edo astean hainbat aldiz sor daiteke. Gehienbat 10-14 urte bitarte honetan ematen da.

2 Insomnia

Loak hartzeko zailtasuna, edo behar baino lehenago esnatzea eragiten duen nahaztea da. %10k izaten du nahaste hori.

Kausak

Gutxi edo gehiegi jatea, infekzioak.

Komenigarria da haurra ohera joan baino lehenago minutu batzuk erlajazioa egitea ariketa batzuen bidez.

3 Amesgaiztoak

- Oso arruntak dira 3-10 urte bitartean.

4 Gaueko Izuak

5 Jelosia Aurrera Nola Jokatu?

  • Denbora ondo banatzea, eta nagusiari konpartitzen eta txikia zaintzeko hainbat jardueratan parte hartzen irakastea.
  • Anai arreben artean konparaziorik ez egitea.
  • Nola erantzun galdera honi? Orain ez zara nirekin egoten, beti Aitorrekin egoten zara….
  • Hala ere, hain gogoko dituzun ipuin horiek elkarrekin irakurtzen ditugunean, Aitor lotan dago eta ni zurekin egoten naiz.
  • Inportantea da jaio baino lehenago haurra prestatzea.
  • 2-3 urte bitarteko tartea uztea anai arreben artean, horrela haurrak hobeto ulertuko du.
  • Seme alaba gelaz aldatzeko ez da momentu aproposena.
  • Garrantzitsua txikia jaiotzen denean eskola garaia ez izatea….
  • Lehenengo momentuak (ospitala) komenigarria da haurrak ez ikustea txikia amaren besoetan.
  • Ama ospitalean dagoen bitartean komenigarria da haurra eguneroko ohiturak jarraitzea.

Jokabide Erregresiboa eta Eguneroko Jokabide-Arazoak

1 Jokabide Erregresiboa

Gainditutako etapetan, atzera jotzea. Adibidez: txupetea berriz eskatzen hasten denean.

2 Jelosia

Arrazoiak: anaia jaiotzea.

3 Eguneroko Jokabide-Arazoak

Amorraldiak, haserrealdiak, kasketak. Zergatik sortzen dira?

  • Gauza bat nahi dutenean berehala nahi dute, beraz nahi dutenean lortzen ez badute gertatzen dira.
  • Autonomiaren lortzearen etapa barruan koka dezakegu, baina beste faktore batzuk egon daitezkeela: lorik ez egitea, gose izatea, gaixorik egotea…

Zer Egin?

  • Frustrazioa eragin dezaketen egoerak saihestea.
  • Arau garbiak eta koerenteak ezartzea, eta beti mantendu, haurrak mugak izan ditzan.
  • Arauak hausten dituzten portaerak ez dira indartu behar.
  • Sentimenduak hitzez adieraztea.
  • Ohiko jardueratan aldaketak egotekotan sasoiz abisatu haurrari.
  • Gu lasai egon behar dugu eta ez dugu ohiuka behar, horrela ez dugu ezer konponduko eta okerreko eredua emango diogu.

Entradas relacionadas: