Hilemorfismoa: Platon eta Aristotelesen Filosofia Konparaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,77 KB

Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi izan zuten, errealitatea adigarria eta ezagut daitekeela aldarrikatuz. Errealitatea (Ontologia) azaltzekoan bi planteamendu nagusi izan zituzten:

Hilemorfismoa eta Errealitatearen Azalpena

Ontologia: Errealitatearen Izatea

  • Platon: Mundu sentikorra ez da benetako errealitatea.
  • Aristoteles: Errealitate substantziala (lehen substantzia, inguratzen gaituena, zentzumenez hautematen duguna eta esentzia unibertsala duena) eta akzidenteak (gauzaki zehatzetan bakarrik hautematen diren ezaugarriak: kantitatea, neurria, kolorea...). Izatez, errealitate bakarra lehen substantzia da, akzidenteak ez. Errealitatean, lehen substantzia, zentzuen bitartez hautematen dugun zehaztugabeko materia da. Platonen idealismoaren aurrean, Aristotelesek errealismoa aldarrikatu zuen.

Mundu sentikorraren aldaketak azaltzeko, Aristoteles teoria hilemorfikoan oinarritu zen. Aldaketa zer den zehaztu zuen: hazi bat ezin da itsasontzi bat izan. Aldaketa ez da ezinezkoa; hazia oraindik ez da arrosa, baina izan daiteke.

Epistemologia: Ezagutzaren Teoria

  • Aristoteles: Ez-izatea desberdina da. Hiru elementu bereizi zituen aldaketa-prozesuan: oraingo izatea forma da, aldatzen den gaia subjektua, eta ez-izate erlatiboa izan daitekeena potentzialitatea. Izakiak bi elementuz osatuta daude: materia eta forma. Formak ez daude materiatik harago, materia bati era banaezinean lotuta baizik. Aristotelesek zioen arima eta gorputza elkarrekin zeudela, eta, hortaz, arima hilkorra zela. Errealitatea ulertzeko era horrek eragin zuzena izan zuen ezagutzaren teorian (epistemologian). Aristotelesen ustez, ezagutza esperientziarekin hasten da, eta ez da baztergarria.
  • Platon: Esperientzia sentikorra engainagarria eta baztergarria zen.

Antropologia: Gizakiaren Definizioa

  • Platon: Gorputza arimaren kartzela da; zentzu hertsian, gizakia arima baino ez da.
  • Aristoteles: Arima bizi-printzipioa dela pentsatzen zuen, gorputzari lotuta dagoela eta hilkorra dela. Gorputzaren eta arimaren arteko lotura substantziala da, eta errealitate bat osatzen dute, gizakia.

Etika: Zoriontasunaren Bilaketa

  • Platon: Zoriontasuna ezagutzarekin lotu zuen, hiri justuan, jakintsuek gobernatuta, lortzen zela esanez. Arimaren alderdi bakoitzari dagokion bertutearen arabera antolatutako oreka zela zoriontasuna.
  • Aristoteles: Guztiok nahi dugula zoriontasuna, eta ondo bizitzea eta jokatzea dela zoriontsu izatea. Zoriontasuna praktikaren bitartez lortzen den helburua dela, berezko gaitasun batzuei esker.

Platonen Antropologia: Arima eta Gorputza

Gizakiaren Dualismoa

Gizakiari dagokionez, Platonek dualismoa defendatzen du. Gizakia gorputzaz eta arimaz osatuta dagoela, gorputza (soma) arimaren (psike) kartzela (sema) izanik.

Hiru Arima Motak

Hiru arima mota bereizten zituen Platonek. Gizaki guztiengan daude, eta zein den nabarmenena, gizaki motak bereizten dira:

  • Arima Arrazionala

    Buruan kokatua, hilezkorra eta inmateriala. Arimak mundu adigarria ezagutua dauka. Arima gorputzarekin elkartzean, mundu adigarriko errealitateak ahazten ditu. Arimak gorputzari bizia eta oreka ematen dizkio, eta mugimenduaren oinarria ere bada. Arimaren eta gorputzaren arteko batasuna akzidentala da; arima arrazionala gorputzetik banatzen da gorputza hiltzean. Arimaren jatorria mundu adigarria da. Arima arrazionala ongia ezagutzeko gorputzaren eraginetik purifikatu behar da. Purifikazioa teoriko-praktikoa da: teorikoki, dialektikaren bidez ongia ezagutuz arima purifikatzen dugu; praktikoki, bertuteen bidez arrazoiak gorputzaren eraginak menperatzen ditu.

  • Arima Suminkorra

    Bularrean kokatua. Zati oldarkorrak, gaitzespen, mendeku, ausardia edo koldarkeria gisako sentimenduetatik sortzen den gogoa bideratzea du zeregin. Bihotzean datza eta zaldi zuriak ordezkatzen ditu.

  • Arima Irrikatsua

    Sabelaldean kokatua. Bizirik irauteko sena, otorduen plazera, mina eta bestelako nahierak ditu sentimendu. Sabelaldean kokaturik dago, zaldi beltza ordezkatzen du.

Arimen Bertuteak

Arima arrazionala da nagusia, eta hiltzen ez den bakarra; beste biak gorputzari lotuta daude, eta honekin batera hiltzen dira. Arima suminkorrak eta irrikatsuak gizakiaren alde sentikorra osatzen dute. Arima arrazionala, berriz, ideien mundukoa da.

Arima arrazionalaren bertutea zuhurtzia da, arima suminkorrarena ausardia, eta arima irrikatsuarena neurritasuna.

Entradas relacionadas: