Higidura periodiko oszilatorioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,25 KB
Higidura periodiko oszilatorioa malgukietan gertatzen dena. Malgukiak haien oreka-zentrotik tiratuz gero, eta gero askatuz gero, higidura periodiko oszilakor bat sortzen da zentro horren alde batetik bestera; Izan ere, x, v eta a bektoreek balio berdinak hartzen dituzte higiduraren 3 puntu nagusietatik igarotzen direnean.
Magnitudeak:
x=elongazioa. Bektore bat da, eta HHSa duen gorputzaren posizioa adierazten du metrotan.
A=elongazio maximoa edo anplitudea. Gorputzak oreka-zentrotik izan dezakeen posizio aldenduena da. Balio positiboa eta negatiboa har dezake, elongazioak bezala.
O=oszilazio-zentroa. Bertan abiadura maximoa lortzen da, azelerazioa 0 izanda. x=0 puntua da.
T=periodoa. HHSaren aldagaien balioak errepikatzeko igarotzen den denbora-tartea da.
w=bibrazioa. Periodo bakoitzean gorputza zenbat higitzen den adierazten du, rad/s-tan, formula honen bidez; w=2ᴨT
f=maiztasuna, hertziotan (Hz). Periodo bakoitzean gertatzen diren higidurak adierazten ditu; f=1T
ⲫ0=hasierako faktorea, radianetan. Funtzio sinusoidalean erabiltzen da hasierako posizioa (x0) adierazteko. Adibidez, x0=A bada, ⲫ0=ᴨ2izango da sinua erabiltzen badugu; kosinua erabiltzen badugu, ordea, x0=A bada, ⲫ0=0 izango da.
HHSaren x aldagaia t-ren menpeko funtzio sinusoidal bat da:
x (t) = A sin (wt + φ0)
Funtzioa sinusoidala denez gero, x magnitudearen balore maximoak ±A dira, sinuaren balio maximoak ±1 baitira. Balio minimoa, ordea, 0 izango litzake, sinuaren balio txikiena 0 baita, lehen balio-taulan ikusi dugun bezala.
HHSaren abiadura (v) aldagaia x funtzioa deribatuz lortzen da. Beraz, posizioa bezalaxe, bektore bat da.
v=dx/dt= A w cos (wt + φ0)
Kasu honetan, v-ren balio maximoa ±Aw izango da, eta minimoa, ordea, 0.
Era berean, azelerazioa (a) aldagaia v funtzioa deribatuz lortzen da, beste bektore bat lortuz.
a=dvdt= - A w2 sin (wt + φ0) = -w2 x
Azkenik, a funtzioaren balio maximoak hauexek izango dira: ±Aw2, eta minimoa, ordea, 0.
HHSaren posizio bakoitzaren balio-taula kontuan hartuta, eta energiaren formulak jakinda:
EZ=12mv2 eta Ep=12kx2