Higidura Oszilakorrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,05 KB

Higidura periodikoa

Gorputz batek edo haren partikula batek higidura periodikoa du baldin eta denbora-tarte konstante bat pasatuta, haren higiduraren hiru aldagaiak (posizioa, abiadura eta azelerazioa) balio berberak hartzen badituzte. Denbora tarte horri periodoa deritzo.

Higidura oszilakorra

Metronomo baten kasuan, oreka-puntuaren inguruan gertatzen da higidura. Kasu hauetan higidura oszilakorra, edo bibrakorra gertatzen dela esaten da. Partikula batek higidura oszilakorra du baldin eta oreka-posiziotik alde batera eta bestera desplazatzen bada, eta denbora-tarte berdinetan haren aldagai zinematikoen balioak errepikatu egiten badira.

Higidura harmoniko sinplea, HHS

Higidura oszilakor bat da, gorputza oreka-posiziora itzularazten duen berreskuratze-indar batek eragindakoa. Indar hori, oreka-posiziotik neurtutako distantziarekiko zuzenki proportzionala da, eta higiduraren kontrako noranzkoa dauka. Posizio-ekuazioa: x = A sin (ωt + φ0)

x->Elongazioa->Une jakin batean higikariak duen posizioa, oreka-posiziotik neurtuta->m

A->Anplitudea->Elongazio maximoa. Oreka posiziotik urrunen dagoen posizioa->m

f->Maiztasuna->Segundo batean egindako oszilazioak f = 1/T->Hz

ω->Maiztasun angeluarra->ω= 2π / T = 2π f->rad/s

t->Periodoa->Higikariak oszilazio oso bat egiteko behar duen denbora T = 1/f->s

φ0->Hasierako fasea edo desfasea->Higidura aztertzen hasi garenean higikaria zein posiziotan zegoen adierazten du->rad

ωt + φ0->Fasea->Funtzio trigonometrikoaren argumentua->rad

V=Awcos(wt+φ0)

Vmax->x=Aw->oreka puntuan x=0

Vmin=0->x=A

a=-Aw^2sin(wt+φ0)

amax=-Aw^2 -> x=A

amin=0 -> oreka puntuan x=0

Entradas relacionadas: