Higidura: Oinarriak eta Motak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 218,6 KB
Higidura
6.1. Higidura eta bere elementuak
Erreferentzia-sistema: espazioko puntu bat edo puntu multzo bat, eta puntu horiekiko deskribatzen dugu higidura.
Higidura
Def.: Gorputz bat higitzen ari da erreferentzia-sistemarekiko posizioa aldatzen badu. Bestela, pausagunean dago.
- Beraz, higidura erlatiboa da; ez dago erreferentzia-sistema unibertsalik.
Posizioa
Def.: Higikariak erreferentzia-sistema batekiko duen kokapena.
- Higidura lerro zuzenean: koordenatu-ardatz bat behar da higikariaren posizioa zehazteko (X).
- Higidura planoan: bi koordenatu-ardatz (X eta Y).
Posizio-bektorea: erreferentzia-sistemaren jatorrian sortu eta higikariak duen posizioan amaitzen den bektorea (gezia).
Posizioa bektore bat da, eta magnitude bektorial guztiek bezala, 3 elementu ditu:
- Modulua: luzeraren zenbakizko balio absolutua.
- Norabidea: bektorearen lerro zuzena.
- Noranzkoa: bektorearen geziaren puntak adierazten du.
Ibilbidea
Def.: Higikariak, hasierako posiziotik amaierako posiziora iristeko egiten duen bidea.
Ibilbidea kontuan hartuta, higidura motak:
- Higidura zuzena (adibidez, errepidea).
- Higidura kurbatua:
- Zirkularra (adibidez, gurpila).
- Parabolikoa (adibidez, baloi-jaurtiketa).
- Eliptikoa (adibidez, planeta).
Desplazamendu-bektorea
Def.: Higiduraren abiapuntuan hasi (P0) eta amaierako puntuan amaitzen den bektorea (Δr = r - r0).
Bere moduluari desplazamendua deritzo (Δr edo |Δr|).
- Egindako distantzia edo espazioa: Hasierako eta amaierako posizioen arteko luzera, ibilbidearen gainean neurtua (unitatea: m).
- Adi! Ibilbidea zuzena bada eta noranzko-aldaketarik gabe, Δr = Δs. Beste kasuetan, Δs > Δr. Ibilbidea itxia bada (P0 = P), Δr = 0.
6.2. Abiadura
Abiadura
Def.: Higikari bat zenbateko azkartasunarekin aldatzen den posizioz.
- Unitatea: m/s.
- Bektorea da: modulua, norabidea eta noranzkoa ditu.
Bataz besteko abiadura
Def.: Egindako espazioaren eta denboraren arteko zatidura. Aldiuneko abiadura guztien bataz bestekoa.
Aldiuneko abiadura
Def.: Higikariak une jakin batean duen abiadura.
6.3. Higidura Zuzen Uniformea (HZU)
HZU izateko bi baldintza bete behar dira:
- Ibilbide zuzena.
- Abiadura konstantea (azeleraziorik ez).
Vbb = Valdiuneko
HZU-ren ekuazioak
Gogoratu!
- X ardatzean: HZU horizontalak.
- Y ardatzean: HZU bertikalak.
HZU-ren grafikoak
Posizioa eta denbora (X vs T)
- Malda duen lerro zuzena da.
- Zenbat eta malda handiagoa, orduan eta V handiagoa.
- X ardatza ebakitzen duen puntua = X0.
Abiadura eta denbora (V vs T)
- Maldarik gabeko lerro zuzena, V konstantea delako.
- Higikaria jatorritik urruntzen bada, V > 0.
- Higikaria jatorrirantz doanean, V < 0.
6.4. Azelerazioa
Azelerazioa
Def.: Higikari batek zenbateko azkartasunarekin aldatzen duen abiadura.
- Magnitude bektoriala da.
- Unitatea: m/s².
Bataz besteko azelerazioa
Def.: Denbora-unitateko gertatzen den abiadura-aldaketa.
Aldiuneko azelerazioa
Def.: Higikariak une jakin batean jasaten duen azelerazioa.
6.5. Higidura Zuzen Uniformeki Azeleratua (HZUA)
HZUA izateko bi baldintza bete behar dira:
- Ibilbide zuzena izatea.
- Azelerazio konstantea egotea (zero ez dena).
Adibidez: Fruitu bat zuhaitzetik erortzean, bola bat plano inklinatu batetik behera...
HZUA-ren ekuazioak
HZUA-ren grafikoak
Posizioa eta denbora (X vs T)
- Parabola bat da.
- a > 0: goranzkoa.
- a < 0: beheranzkoa.
- V eta a zeinu ezberdinak: gora eta behera erpina (noranzko-aldaketa).
- X ebakitzen duen puntua: X0.
Abiadura eta denbora (V vs T)
- Malda duen lerro zuzena.
- Zenbat eta malda handiagoa, orduan eta a handiagoa.
- a > 0: goranzkoa.
- a < 0: beheranzkoa.
- V ebakitzen duen puntua: V0.
6.6. Gorputzen higidura bertikala
Objektu bat altuera batetik askatzea:
- Azelerazioa = grabitatearen azelerazioa = 9,8 m/s².
- HZUA.
Higidura bertikalean hiru kasu daude:
- Beheranzko jaurtiketa bertikala.
- Erorketa askea.
- Goranzko jaurtiketa bertikala.
Hiru kasuetan, azelerazio negatiboa = -g = -9,8 m/s².
V = V0 - gt
Y = Y0 + V0t - ½ gt²