Higidura Erlatiboa: Erreferentzia Sistema, Abiadura, eta Azelerazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,24 KB
Higidura Erlatiboa
Egunero ikusten ditugu pertsonak oinez, ibilgailuak errepidetan, hegazkinak hegan, etabar. Higidura erlatiboa da parke batean eserita gaude, higitzen ari al gara? Eta etxerantz garamatzan autobusean eserita bagaude? Intuizioz, lehen kasuan, geldirik gaudela esango genuke, eta bigarren kasuan, ez gaudela geldirik, baina erantzunak ez dira hain errazak.
Erreferentzia Sistema
Erreferentzia-sistema bat espazioko elementu edo puntu finko da, eta, harekiko, gorputzb aten higidura deskribatu eta neurtu ahal da. Erreferentzia-sistemak gorputz bat higiduran dago haren kokalekua aldatu egiten bada aukeratutako erreferentzia-sistemarekiko. Kokalekua aldatzen ez badu, pausagunean edo geldirik dago. Higiduraren elementuak: 1. Posizioa (x) higikari batek une jakin batean erreferentzia sistema batekikoe spazioan duen kokalekua da. Ibilbidea higikariak egiten duen bidea da, higikariak 'marrazten' duen lerroa da, edozein forma har dezake. Denbora (t) higikariak distantzia jakin bat egiteko behar duen tartea da. Ibilitako distantzia (s) higikari batek egindako aldea da. Higikariak lerro zuzenean igitzen bada, ibilitako distantzia, amaierako posizioa ken hasierako posizioae ragiketa egiten kalkulatuko dugu.
Abiadura
Baladakizu zein den animaliarik bizkorrena? Hemen, animali hori mugitzen ikusiko dugu. Nola definitzen dugu abiadura? Abiadura (v) higikari batek denbora unitate batean egiten duen distantzia da. Higidura aten bizkortasuna adierazten du. Abiadura motak: Aldiuneko abiadura higikariak une jakin batean duen abiadura da. Batez besteko abiadura aldiuneko abiadura guztien batez bestekoa da, eta higikariak ibilitako distantzia osoaren eta horretarako erabili duen denboararen arteko zatiketa eginda kalkulatzen da: v = s/t.
Higidura Zuzen Uniformea
Higikari batek higidura zuzen uniformea (HZU) duela esango dugu, baldin eta haren ibilbidea zuzena bada eta abiadura konstantea badu. Higidura zuzen uniformea HZU adibide batekin grafikoak ikusten hasiko gara: Tranbia batek HZU du (bere ibilbidea lerro zuzen bat da). 15 m/s-ko abiadura konstantea mantentzen du. Hori kontuan hartuta, espazio-denbora grafikoa egingo dugu. Abiadura aldatzeko errepidean auto batek beste bat aurreratzen duenean, gidariak azeleragailua zapaltzen du, abiadura handitzeko. Ikusi dugunez eta dakigunez, higikari baten abiadura beti ez da konstantea, aldatu egin daiteke.
Azelerazioa
Azelerazioa denbora unitate bakoitzeko abiadura aldakuntza da, eta higikari baten abiadura aldaketaren bizkortasuna adierazten du. Positiboa bada, abiadura handitzen da. Negatiboa bada, abiadura murrizten da. Gure eguneroko bizitzako higidura askok ez dute abiadura konstantea, normalean, abiadura handitu edo txikitu egiten da. Higikari batek HZUA du, baldin eta haren ibilbidea zuzena bada eta azelerazio konstantea badu. HZUA-n abiadura aldatzen denez, aldiuneko abiadura ez dator bat batez bestekoarekin. HZUA-ren adibide bat erorketa askea da. Objetuak erortzen uzten ditugunean, grabitatearen azelerazioa jasaten dute, bere abiadura handitzen doa, eta bere ibilbidea lerro zuzena izango da.