Higadura, garraioa eta sedimentazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

Higadura: Euriaren, ibaien... eraginez gune jakin batzuetako materia zatitu eta birrindu egiten da.

Garraioa: Higaduraren ondorioz askatutako harri-puskak ez dira toki berean gelditzen; agenteek eragindako mugimenduari esker lekualdatzen dira, hau da, garraiatzen dira.

Sedimentazioa: Azkenik, harri-zati horiek malda txikitzen dutenean edo agentearen abiadura moteldu egiten denean, leku egonkorrago batera iristen direnean bertan metatzen dira.

Glaziarrak

Glaziarrak: Haitz pila handiak garraiatzen dituzte haranean behera doazenean, eta sakon higatzen dituzte haranaren hegalak. Jalkin materialak glaziar-mihiaren amaieran pilatzen dira, eta morrena terminalak eratzen dituzte.

Euriak, itsasoak eta haizeak

Euriak lurra soiltzen du, eta uhar eta ibai-lasterrak eratzen ditu.

Itsasoak olatuen bidez kostaldea jaten du, eta haitzak zulatzen ditu.

Haizeak materialak garraiatzen ditu; abiadura txikitzean lurrean pausatzen dira, eta harea-lautadak eta dunak sor daitezke. Jarduera eolikoaren ondorioz gertatzen da higadura gehiena. Haizeak erauzten dituen harea-partikulek marruskadura lana egiten dute, eta haitzak karraskatu eta formazio bitxiak sorrarazten dituzte.

Delta

Delta: Ibaiak ubidean erauzitako materialak bokaleraino ekarri eta han sedimentatzen ditu. Sedimentu horiek osatzen dute delta.

Ibaia eta ibilguak

Ibaiak: Erauzten duen materiala, ibilguaren goi-partean bereziki, sedimentu gisa metatzen da gero.

Ur jauzia

Ur jauzia: Oso goitik eroritako urak lurzorua higatzen du. Goiko partean jauzi-lekuko oinarrizko zorua ere higatu egiten du urak, eta gero atzerago erortzen da.

Izotzak eragindako harri-zaratzea

Izotzak eta elurrak estaltzen dituzten mendien gailurretan gertatzen da batez ere. Haitzetako urak izoztean, ura bolumenez handitu eta haitzak zatitu egiten ditu.

Lurzorua eta eragile nagusiak

Lurzorua: Lurraren azaleko geruza da, eta arrokek atmosferarekin bat egiten duten tokian hasten da. Arroken meteorizazioaren ondorioz sortzen diren harea, limo, buztin... partikulez eta izaki bizidunez eta horiek sortzen dituzten materia organikoz osatuta dago. Lurzoruaren higadurak paisaia aldatu egiten du.

Ura da paisaiaren eta erliebearen eragile nagusietakoa. Urak erliebeari eragiten dio; eragile nagusiak: lurrazaleko urak (ibaiak eta errekak), itsasoa, ur basatiak, lur azpiko urak (kobazuloak, leizeak), glaziarrak...

Ibilguen zatien deskribapena

  • Goiko ibilgua: Mendian dago ibilgu hau, ibaiaren sorburuan. Ibilgu horretan ibaia estua da eta aldapak handiak izaten dira; uraren abiaduragatik higadura eta garraioa oso nabariak dira. V itxurako harana.
  • Erdiko edo tarteko ibilgua: Aldapa txikiagoa duten lekuak izaten dira. Ibilgu horretan ibaia zabalagoa eta bihurgunetsuagoa da; bihurguneei meandro deritze. Ibilgu horretan materialen garraioa gertatzen da. Haran irekia.
  • Beheko ibilgua: Ibaiaren bokaletik hurbil dagoen lautada da. Ibaia ibilgu horretan da zabalena, eta ura oso motel doa. Meandroak ere sor daitezke. Ibilgu horretan sedimentazioa da nagusi: lehendabizi zati astunenak jalkitzen dira, eta ondoren arinenak. Haran laua.

Entradas relacionadas: