Hidrosfera: Uraren Zikloa, Propietateak eta Garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,96 KB

Hidrosfera

Hidrosfera Lurraren ur guztiaren multzoa da, hau da, lurrazalean, lurpean eta atmosferan dagoen ur guztia biltzen du. Ura hiru egoeratan aurki daiteke:

  • Likidoa: ozeanoak, ibaiak, aintzirak, hezeguneak eta lurpeko urak.
  • Solidoa: izotza, glaziarrak, poloetako izotza eta icebergak.
  • Gaseosoa: atmosferan dagoen ur-lurruna.

Hidrosfera duela 4.400 milioi urte baino gehiago sortu zen. Hasieran, Lurra oso beroa zenean, sumendiek gas ugari askatzen zituzten, eta horien artean ur-lurruna zegoen. Lurra hoztu ahala, ur-lurruna kondentsatu egin zen eta euria sortu zuen. Euri hori lurrazalean pilatu zen, gaur egungo ozeanoak eta itsasoak sortuz.

1. Ura Lurrean

Ozeanoetako Ura

Ozeanoetako urak ezaugarri bereziak ditu:

  • Ur gazia da: Ozeanoetako urak 35 g gatz baino gehiago ditu litro bakoitzeko.
  • Disolbatutako gasak ditu:
    • Oxigenoa (O₂): Izaki bizidunek arnasteko behar dute.
    • Karbono dioxidoa (CO₂): Fotosintesian erabiltzen da.
    • Nitrogenoa (N₂): Itsas ekosistemetan garrantzitsua da.
  • Tenperatura sakoneraren arabera aldatzen da:
    • Azalean, eguzkiak ura berotzen du → Ur beroagoa (adibidez, Karibeko uretan).
    • Gune sakonetan, eguzki-izpirik ez dagoenez, uraren tenperatura 4 ºC eta -2 ºC artean dago.

Ur Kontinentalak

Ur kontinentalak lurrazalean eta lurpean dauden urak dira. Hiru mota nagusi dituzte:

  • Lurgaineko urak: Ibaiak (adibidez, Ebro ibaia), aintzirak (Leman aintzira) eta hezeguneak.
  • Izotz modura dagoen ura: Glaziarrak (Alpeetako glaziarrak), poloetako izotzak (Antartika) eta icebergak.
  • Lurpeko urak: Lurraren azpian akuiferoetan metatzen dira eta putzuetan edo iturburuetan agertzen dira.

Gatzak Itsasora Garraiatzea

Ibaiak gatz mineralak itsasora eramaten dituzte. Bestalde, ozeanoetako ura lurrundu egiten da, baina gatza ez, ordea. Lurruntzen den urak hodeiak osatzen ditu, eta euri edo elur modura lurrera erortzen denean, ura gatzik gabe itzultzen da.

Uraren Banaketa Hidrosferan

  • %97 ozeanoetan dago.
  • %3 ur geza da:
    • %79 izotz eta elur moduan dago (adibidez, Groenlandiako izotza).
    • %20 lurpeko urak dira (akuiferoetan).
    • %1 gainontzekoetan dago (ibaiak, aintziretan, atmosferan, bizidunetan...).

2. Uraren Propietateak

  • Erreakzio kimiko guztien ingurunea da: Gorputzeko zelula guztiek ura behar dute funtzionatzeko.
  • Gorputzeko substantziak garraiatzeko ezinbestekoa da:
    • Odolean substantziak garraiatzeko erabiltzen da (elikagaiak, oxigenoa).
  • Bat-bateko tenperatura-aldaketak eragozten ditu:
    • Urak beroa gordetzen du, horregatik itsasertzeko hiriak neguan ez dira hain hotzak.
  • Hondakinak kanporatzeko funtsezkoa da:
    • Gernua eta izerdia gorputzaren hondakinak kanporatzen dituzte.

3. Urak Bizitzarako duen Garrantzia

Ura bizidun guztientzat ezinbestekoa da. Giza gorputzaren %65 ura da, eta organismoek etengabe ura galdu eta berritu behar dute.

Funtzio Nagusiak:

  • Erreakzio kimiko guztiak uretan gertatzen dira.
  • Gorputzak tenperatura erregulatzen du (adibidez, izerdiaren bidez).
  • Gernua, izerdia eta beste fluidoak hondakinak kanporatzeko erabiltzen dira.

4. Uraren Zikloaren Motorra

Uraren zikloa etengabe dabil mugitzen, egoera aldatuz. Hori uraren zikloa edo ziklo hidrologikoa da.

Uraren zikloaren motorra Eguzkia da, eta uraren lurruntzea eragiten du.

Prozesuak

  1. Lurruntzea
  2. Kondentsazioa
  3. Prezipitazioa
  4. Jariatzea eta infiltrazioa

5. Edateko Ura

Gure etxeetara iristen den ura edateko egokia izan behar du. Hori lortzeko ura arazketa-prozesu baten bidez garbitzen da, mikroorganismo kaltegarriak eta partikula esekiak kentzeko.

6. Konprometituak: Ura Aurrezteko Neurriak

Ur gezaren erabilera kontrolatu behar da. Etxean ura aurrezteko neurriak:

  • Dutxatu, bainatu ordez.
  • Iturria itxi hortzak garbitzean.
  • Arropa- eta ontzi-garbigailuak beteta daudenean soilik erabili.
  • Komuneko tangetan ur-erregulatzaileak jarri.

7. Hidrosferaren gaineko Ingurumen-inpaktuak

  • Uraren kutsadura: Hondakin kimikoak, bakterioak eta pestizidak.
  • Lurpeko ur gehiegizko ustiapena: Akuiferoak lehortzen ari dira.
  • Ibaietako ur-emaria aldatzea: Presak ibaien ekosistemak aldatzen dituzte.
  • Akuiferoen gazitzea: Lurpeko ur gehiegi erabiltzean, itsasoko ura sartzen da.

8. Hidrosferaren Ingurumen-inpaktu Positiboak

  • Akuiferoak artifizialki kargatzea.
  • Ur-azaleko hondakinak kentzea.
  • Pestizidak eta ongarriak gutxitzea.
  • Hondakin-urak araztea.

Entradas relacionadas: