Hidraulika: Oinarriak eta Kontzeptuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB
Zer da Hidraulika?
Presiopeko fluidoez baliaturik indarrak eta higidurak sortzea da.
Aplikazio Motak
Bi motatakoak izan daitezke:
- Aplikazio geldikorrak
- Aplikazio higikorrak
Hidraulikaren Abantailak
Beste teknologiekin alderatuz, hidraulikak abantaila hauek ditu:
- Indar handiak dimentsio txikiko elementuen bidez transmititzen dira.
- Kokapen zehatza.
- Zerotik karga maximotik abiatzen da.
- Higidurak homogeneoak eta kargarekiko independenteak dira.
- Lan eta konmutazio leunak.
- Aginte eta erregulaziorako ezaugarri onak.
- Baldintza termiko aproposak.
Hidraulikaren Desabantailak
Beste teknologiekin alderatuz, hidraulikak desabantaila hauek ditu:
- Ingurumena kutsatzea olio-ihesen ondorioz (istripu eta sute arriskua).
- Zikinkeriarekiko sentikortasuna.
- Presio altuek eragindako arriskua (zorrotada ebakitzaileak).
- Tenperaturarekiko menpekotasuna (biskositate aldaketa).
- Errendimendu maila mugatua.
Zer da Presio Hidrostatikoa?
Likido batean likido masaren eta altueraren eraginez sortzen den presioa da.
Presio Hidrostatikoan Eragina duten Elementuak
- Ps: Presio hidrostatikoa (grabitate-presioa) (Pa)
- H: Likido-zutabearen altuera (m)
- ρ: Likidoaren dentsitatea (kg/m³)
- g: Grabitatearen azelerazioa (m/s²)
Nola Bihurtu Presio Txikia Indar Handian?
Lanerako pistoiaren azalera handiagotuz.
Zer da Bolumen-Emari?
Denbora-tarte jakin batean tutu baten zehar jariatzen den likidoaren bolumena da.
Emari Motak
Emari laminarra edo zurrunbilotsua izan daiteke.
Noiz da Emari bat Laminarra?
Likidoa tutuan geruza zilindriko ordenatuetan jariatzen denean.
Noiz da Emari bat Zurrunbilotsua?
Fluidoaren abiadura jakin batetik aurrera, fluidoaren partikulak ez dira geruza ordenatuetan aurreratzen.
Zertarako balio du Reynolds Zenbakiak (Re)?
Tutu leun batetik jariatzen ari den emaria nolakoa den kalkulatzeko balio du.
Re Balioaren Interpretazioa
- Laminarra: Re < 2300
- Zurrunbilotsua: Re > 2300
Zer da Abiadura Kritikoa?
Emaria laminarretik zurrunbilotsura igarotzen deneko abiadura da.
Kanpo eta Barne Marruskadura
- Kanpo marruskadura: Hodietako paretetan sortzen den marruskadura izaten da batez ere.
- Barne marruskadura: Likido geruzen artean dagoen marruskadura.
Marruskaduraren Ondorioak
Fluidoa berotu egiten du, eta ondorioz sistema hidraulikoko elementuak ere bai. Beroketa horren ondorioz presioa jaitsi egiten da, eta horregatik unitate eragilearen presio eraginkorra ere jaitsi egiten da.
Barne Erresistentzian Eragina duten Faktoreak
- Fluxuaren abiadura (sekzioa, bolumen-emaria)
- Emari mota (laminarra, zurrunbilotsua)
- Hoditeriako diametro-murrizketen mota eta kopurua (estutzeko elementuak, diafragmak)
- Olioaren biskositatea (tenperatura, presioa)
- Tutuen luzera eta emariaren norabide-aldaketak
- Gainazalaren ezaugarriak
- Hoditeriaren ezaugarriak
Ponpa Hidraulikoen Eginkizuna
Eragintza-ekipamenduetatik datorkion energia mekanikoa energia hidrauliko (presio-energia) bihurtzea da.