Hezurren Osaketa eta Egitura: Gida Osatua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB
Hezurren Osaketa eta Egitura
Gai Organikoa: Hezur zelulek eta zelulen arteko matrizeak osatzen dute. %90 kolagenoak dira, elastikotasuna ematen diete hezurrei. Hainbat zelula bereiz ditzakegu:
Hezur Zelulak
- Osteoblastoak: Hezurren eraketa eragiten dute, matrize organikoa ekoiztu eta kaltzifikatu ondoren hezur bihurtzen dira.
- Osteozitoak: Osteoblastoak kaltzifikatu ondoren, matrize organikoaz osatutako egitura batez inguratzen dira eta osteozito izena hartzen dute.
- Osteoklastoak: Hezur ehuna apurtzen dute.
Gai Inorganikoa: Hezurrei gogortasuna ematen die eta gatz mineralez, kaltzioz eta fosfatoz dago osaturik, hezur baten %25 da.
Hezur Baten Egitura
Hezur bat ebakiko bagenu, honako hauek ikusiko genituzke:
- Periostioa: Mintz konektibo konjuntibo hau hezur guztia biltzen du eta odol hodiak sartzen dira hezurra elikatzeko. Barnealdean osteoblastoak ekoizten dira eta geruza honen hausturak sendatzeko garrantzi handia dauka. Giltzaduretan eta epifisietan periostioaren ordez, ehun kartilaginosoa agertzen da.
- Kanpoaldeko Geruza: Hezurra xafletan antolatzen da eta odol hodi baten inguruan Havers-en kanala eratuz.
- Hezur Ehun Trinkoa: Osteonek eratzen dute.
- Hezur Ehun Harroa: Hezur laburrak eta lauak daude gehienetan ehun honetaz osaturik.
- Hezur Muin Gorria: Eskeleto axialean (garezurra, bizkarezurra, bularrezurra eta saihetsezurra). Beste hezurretan gantz ehunez beterik agertzen da hezur muin horia eratuz.
Hezurren Haziera
Hezurra organo bizia da eta hazi eta elikatzen da:
- Luzerako Haziera: Gazteen hezurretan ikusten da. Diafisi eta epifisiaren artean, kartilago ehunezko alde estuak ikusten dira. Haztean, hezurra luzatuz doa baina kartilagoa hazten den einean hezurtu egiten denez, neurri berean mantentzen da beti. 20 urteetara heltzean, lotura kartilagoak hezurtu eta luzerako haziera gelditzen da.
- Lodierako Haziera: Luzerakoarekin batera gertatzen da. Periostioak eta osteoblastoek materia berria sortzen dute eta prozesua gertatzen den heinean kanpoalderantz hazten da hezurra. Osteoklastoek hezurra barrutik jaten dute, diafisi hormako pisu bera mantenduz.
Bizkarrezurra
Orno izeneko hezur txikiz osatua dago eta elkarren artean ehun kartilaginosoz aldendutak daude (orno arteko diskoak). Edozein ornotan atal hauek bereizten dira: aurrealdean gorputz bat, atzean orno zulo bat eta hiru apofisi. Bizkarrezurra bost aldeetan bereizten da:
- Lepoaldea: 7 lepoornoz osatua, lehenengoa atlasa eta bigarrena axisa (buruaren eta lepoaren arteko higidura ahalbidetu).
- Bizkarraldea: 12 bizkar hornoz osatua, bakoitzetik bi saiets hezur irteten dira eta aurretik bizkarrezurrarekin lotzen dira.
- Gerrialdea: Giltzurrunaldean 5 orno lunbarrez osatua.
- Erreinaldea: 5 ornoz eta triangelu itsura dauka, oinarria gorantz eta aldeak aldakari lotuta.
- Uzkornoaldea: 4 ornoz eta hezur bat eratzen du, kokzixa.
Ornoak barnean hezur harroa dute eta forma aldakorrak duten arren orno gorputza eta orno zuloa bereizten dira. Hiru apofisi mota daude:
- Zeharkakoa
- Arantza apofisia: Atzerantz
- Giltzadura apofisia: Ornoen arteko artikulazioa egin ahal izateko dauden irtenuneak, bi gorantz eta bi beherantz.