Hezkuntzaren Psikologia: Irakaskuntzaren Arte eta Zientzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,75 KB

Hezkuntzaren Psikologia: Sarrera

Irakaskuntzaren Arte eta Zientzia

Irakaskuntzak bi osagai ditu, eta osagai horiek artea eta zientzia dira.

Alde batetik, zientzia bat da, ezinbestekoa baita irakasle batentzat ezagutza batzuk izatea. Adibidez:

  • Garapen psikologikoaren prozesua zer den eta bere ezaugarri orokorrak ezagutzea.
  • Irakas-ikasteko prozesuei buruzko ezagutzak edukitzea.

Bestetik, artea ere bada. Irakasleak irakaskuntzan intuizioa, talentua eta sormena erabili behar du talde bakoitzera ezagutzak aplikatzeko eta egokitzeko.

Honez gain, garrantzitsua da irakaslea motibatua egotea eta bere lana gustatzea.

Irakaslearen Eginkizunak

Orokorrean, ikasleei ikasten laguntzea da. Baina honetan betebehar ugari sartzen dira. Woolfolk-en ustez:

  • Ikaskuntzan aditua: Materialak eta metodologiak aldatu ikaslearen gaitasun eta beharren arabera, lortu nahi den helburua lortu ahal izateko.
  • Motibatzea
  • Antolatzailea: Ikas orduetatik kanpo klaseak antolatu. Honen barruan betebehar asko: ikasgaiak planifikatu, azterketak eta ebaluaketa prestatu, gurasoekin bildu,… baina irakaskuntza eraginkorra lortzeko garrantzitsuena gelako disziplina mantentzea.
  • Eredu: Ikasleek jokabide ugari ikasi (baloreak, jokabideak,…) eredu bati behatuz eta imitatuz. Horregatik, irakasleak eredu egoki bat izaten saiatu behar da.
  • Orientatzailea: Ikasleen arazoen aurrean prest egon beharko du laguntza emateko eta beharrezkoa bada profesional batzuetara bideratu beharko du. Irakaslea ikaslea bere osotasunean hezitzeko dago.
  • Eraikitzailea: Gelan antolakuntza on bat edukitzen saiatu behar da. Honek motibazioan eta orokorrean irakaskuntzan eragin handia bait du.

Definizioak: Ikaskuntza, Hezkuntzaren Psikologia

Ikaskuntza: Ikaskuntzari buruz bi termino erabiltzen dira: Aldaketa eta Esperientzia. Ikasten ari den pertsonaren gainean aldaketa bat suposatzen du. Baina ikaskuntzaz hitz egiteko, aldaketa esperientziak eragindakoa izan behar du, edo ingurumenaren eraginez gertatutakoa izan behar du. Beste alde batetik, esan beharra dago ikaskuntza ez dela gelan soilik ematen. Gure egunerokoan ere ematen den zerbait da. Gainera, ez du zerbait zuena izan beharrik, batzuetan gaizki dauden gauzak ere ikasten ditugu, baita ere jokabide desegokiak. Ez du kontzientea ez nahitaezkoa izan beharrik, konturatu gabe ikasten dira gauza batzuk. Bukatzeko, esan beharra dago jarrerak, baloreak, eta emozioak ere ikaskuntzaren barruan sartzen direla, hauek ere ikasi egiten baitira.

Hau guztia kontuan hartuta, ikaskuntza pertsona batengan gertatzen den barneko aldaketa dela esan daiteke.

Hezkuntzaren Psikologia: Psikologiatik bereiztutako disziplina. Bere eginkizuna alde batetik irakaskuntza-ikaskuntz prozesua ulertzea da eta bestetik prozesu hau hobetzeko erak aurkitzea. Honek ez du soilik ikasleak nola ikasten duten aztertzen, nola irakatsi behar zaion ere aztertzen du.

Ikaskuntzaren Ikuspegi Konduktista eta Kognitiboa

Ikaskuntzari buruzko iritzi desberdinak daude. Hauek bi multzo orokorretan banatuko ditugu: Ikuspegi konduktistak eta kognitiboak.

  • Konduktista tradizionala: Psikologo hauek (Watson, Thorndike eta Skinner) ikaskuntzak aldaketa suposatzen duela pentsatu. Barruko aldaketan (sentimenduak, pentsamenduak,…) ez daude zentratuak.
  • Psikologo kognitiboak: Psikologo hauentzat (Piaget, Vygotsky, Bruner eta Ausubel) ikaskuntza behatu ezin daitekeen barruko prozesua da. Ikusten ez diren aldagaietan zentzatzen dira eta hauek ikaskuntzan duten eragina aztertzen dute.

Konduktistek zuzenean behagarriak diren jokabideetan zentratu. Kognitiboek, ordea, aldaketa gizabanakoaren barnen ematen dela diote. Erabiltzen dituzten metodoak eta bakoitzen helburuak ere oso desberdinak dira:

Metodoak

  • Konduktistek, animalien jokabidea aztertu laborategietan.
  • Kognitibistek, berriz, pertsonak hartzen dituzte aztergaitzat.

Helburuak

  • Konduktisten helburua ikaskuntzaren lege orokor batzuk identifikatzea da, hauek, bizidun guztiei aplikatzeko asmoz.
  • Kognitiboek, berriz, ez dute helburu lege orokorrak bilatzea, baizik eta ezberdintasun indibidualaren arrazoiak edo zergatiak interesatzen zaizkie.

Neokonduktistak: Ikaskuntzaren bere ikuspuntua zabaldu. Barruko eta ikusiezinak diren gertakizunak onartuz. (Adibidez: Albert Banduraren ikaskuntza sozialaren teoria.)

Entradas relacionadas: