Hezkuntza, Taldeak eta Komunikazioa: Kohesioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,57 KB

Irakaskuntzaren esku-hartzea

Hezkuntza irakaskuntza prozesu gisa hiru ikuspuntutatik har daiteke:

  • Hezkuntza banakako garapen gisa: Bizitzan zehar etengabe ikasten jarraitzen dugu.
  • Hezkuntza faktoreen elkarrekintzaren bidez: Giroa, heredutasuna eta bestelako faktoreen elkarrekintzak eragin handia dute.
  • Hezkuntza nahitako (intentsional) prozesu gisa: Aurretik planifikatutako helburuak lortzera bideratuta (adibidez: eskola).
  • Hezkuntza prozesu soziokultural gisa: Baloreen, jarreraren eta kulturalen transmisioa.

Hezkuntzaren eremuak

  • Formala (ofiziala)
  • Ez-formala (ez ofiziala baina antolatua eta helburu zehatzak dituena)
  • Informala (bapatekoa eta aurretik planifikatu gabekoa)

Ez-formalaren esku-hartze eremua

Aisialdia eta denbora librearen kudeaketa.

Aisialdiaren merkatu-hedadura eta jarduerak:

  • Kirola:
    • Kirol praktika bezala
    • Kirol espektakulo bezala
  • Turismoa

Giza-kirol animazioa

Esku hartzeko era: jarduera fisiko edo kirolen bidez egiten da, aurreko eremuetan aplikagarria.

Ezaugarriak:

  • Ekintza erakargarriak
  • Kooperazioak lehentasuna du lehiakortasunaren gainetik
  • Parte-hartzaileei egokitzen zaio
  • Integrazioa bultzatzen du
  • Kirol gutxieneko parte-hartzea hurbiltzen du

Giza eta kirol irakaskuntzarako eta animazioko goi-mailako teknikariaren zereginak

Zeregin eta funtzioak:

  • Teknikoa (kirolarekin eta didaktikarekin lotua)
  • Pedagogikoa (baloreak erakutsi eta eredu izango da)
  • Tutore lana (pertsonaren garapenean arduraduna)
  • Animatzailea (motibazioa eta dinamizazioa — koesioa sustatzen du)
  • Harremanetarako laguntza (sozializazioa bultzatu)
  • Ordezkagarria (beste agentearen aurrean ordezkatzen ahal da)

Zeharkako gaitasun pertsonalak eta gizartekoak

Tseas-en zeharkako pertsonal gaitasunak:

  • Arduratasuna
  • Oreka eta heldutasuna (egoera emozional egonkorra)
  • Autonomia eta ekimena (erabaki egokiak hartzea)
  • Motibazio eta interesa (gogo handia)
  • Atsegina, komunikatzailea eta hurbila (enpatia)
  • Konpromisoa eta parte-hartzaile aktiboa izatea
  • Autokontrola (pazientzia)

Tseas-en gizarte gaitasunak:

  • Enpatia
  • Gatazken kudeaketarako trebetasunak
  • Kooperazioa eta talde-lanerako gaitasuna
  • Jarrera etikoa (tolerantzia, elkartasuna, errespetua)

UD.2 Taldeen karakterizazioa

Taldea — definizioa

Taldea: helburu antzeko edo berdinarekin sortzen den pertsonen multzoa da.

Taldeen ezaugarriak

  • Talde kontzientzia (parte-hartzaile kontzienteak)
  • Elkarrekiko interakzioa (barruko harremanak onartutako arauak jarraituz)
  • Amankomunako helburuak
  • Elkarrekin egiteko aktibitateak helburuak lortzeko
  • Amankomuneko arau eta baloreak
  • Iraupen nahikoa (jarraitasuna)

Talde motak

  • Harreman afektiboen arabera:
    • Lehen mailako taldeak (familia, lagunak): informalak, txikiak, harreman zuzen eta estuak, nexo emozionala.
    • Bigarren mailako taldeak (enpresa, erakundeak, sindikatuak): formalak, handiak, harreman inpertsonalak eta ez-zuzenak, interesa da bere lotura.
  • Gizakiak taldearekin duen loturaren arabera:
    • Pertenentzia taldea: ez-borondatezkoa (klasea, auzoa)
    • Erreferentzia taldea: borondatezkoa (lagunak, koadrilla)
  • Taldea sortzeko arrazoien arabera:
    • Formalak (erakundeak, ONGak)
    • Informalak (familia, lagunak)

Talderen garapena

Talde batean parte hartzeko arrazoiak:

  • Segurtasuna (laguntza jasota indartsuago sentitzen zara)
  • Rango / Estatus soziala (garrantzia izatea)
  • Boterea: elkartasunak indarra sortzen du — taldeak banakoak baino indartsuagoa da
  • Helburuak lortzea (taldearen gaitasunak eta espezializazioa)
  • Autoestimua eta afiliazioa; gizarte-trebetasunak hobetzea

Taldearen koesioa (elkartasuna)

Kohesioa: Helburuak lortzeko eta taldea elkartuta mantentzeko indarra sortzen den prozesua da.

Bi zutabe ditu:

  • Helburuak lortzearen prozesua edo lana
  • Barneko harreman afektiboak

Kohesioa bultzatu behar da

Kohesiorako faktoreak:

  • Barruko faktoreak: pertsonen arteko erakarpena, sinpatia eta kidetasuna, partekatutako arrakasta eta porrotak, amankomuneko helburuak.
  • Kanpoko faktoreak: giro atsegina eta arauen argitasuna.

Kohesioaren aldeko estrategiak

  • Afektuzko giro positiboaren sorkuntza
  • Egoeretara egokitzeko gaitasuna garatu
  • Giro fisiko goxoa bermatu
  • Taldearen helburuak argi eta partekatuta izan behar dira

Kohesioaren kontra doazen egoerak

Sakabanatzea edo kontrako efektua sortzen duten arrazoiak:

  • Arrakasta faltagatik sortzen den frustrazioa
  • Barne gatazkak
  • Lider faltak edo liderari aurre egiteak
  • Deskonfiantza talde barnean

Kohesioa hezkuntza fisikoan eta kirolan

Ezaugarriak:

  • Helburuen partekatasuna
  • Komunikazio eraginkorra
  • Arauen onarpena
  • Arazo aurrean hobekuntza-nahia (grina)
  • Banakako motibazioa eta lorpenak
  • Taldeko iraunkortasuna

Talde egiturak

Botere egiturak inguruan antolatuta daude. Garrantzitsuenak hauxe izan daitezke:

  • Pertsona bakoitzaren estatusa talde barruan
  • Taldekideen arteko autoritate, ospe eta isolatze maila
  • Taldekideen arteko harremanak
  • Taldean gertatzen diren tentsio/armonía egoerak eta horrek sortzen duena

Komunikazio egiturak (informazio fluxuen arabera)

  • Gurpil egitura (pertsona zentral batetik pasatzen da informazioa)
  • Borobil egitura (berdintasuna; informazioa denei iristen zaie)
  • Y formakoa (bitartekari edo bitartekaritza dago)
  • Kate egitura (sekuentziala eta zentralizatua)

UD.3 Komunikazioa taldeetan

Komunikaziorako gaitasuna

Komunikaziorako prozesua:

  • Emailea
  • Hartzailea
  • Mezua
  • Kodea (hizkuntza ezaguna)
  • Testuingurua edo erreferentzia
  • Feedback-a (erantzuna)

Komunikazioaren eraginkortasuna hobetzeko gida

Ahozko komunikazioa nola hobetu

  • Mezu argiak eta ulergarriak izan
  • Laburrak baina osoak (gehiegikeria saihestu)
  • Antolatuta egon (egitura logikoa)
  • Zehatzak eta egokiak izan
  • Objektiboak eta itzulpen-ikuspegirik gabekoak izan
  • Egiazkotasuna eta beharrezko lotura gaiaren inguruan

Ez-ahozko komunikazioa nola egokitu

7 komunikazio-kanalak (gorputz hizkuntza eta bestelako seinaleak):

  • Adierazpen aurpegikoak
  • Keinuak (gestoak)
  • Posturak (jarrerak)
  • Aparientzia (itxura)
  • Haptika (ukimena)
  • Proxemika (distantzia espaziala)
  • Paralengoaia (ahotsaren ez-aho seinaleak)

Paralengoaia — ahozko ez diren ahots-seinaleak

  • Bolumena (ahotsaren intentsitatea)
  • Tonoa (ahotsaren kalitatea edo resonantzia)
  • Hitz-jarioa (hizketaren etengabezia eta oztopoak saihestu)
  • Argitasuna (ez ñabartu, ahoz argi mintzatu)
  • Abiadura eta erritmoa (hain motela edo azkarra ez izatea)
  • Etenaldiak (habituak ideia bakoitzaren ondoren eta bukaerarako)

Kinesika — gorputz hizkuntza

Gorputz mugimenduen ikerketa: aurpegiko adierazpenak eta keinuak.

  • Burua: posizioak (goraka — neutrala, alde batera — interesa, beheraka — kontrakoa)
  • Aurpegiko adierazpenak: emozioak adierazten dituzte
  • Irribarrea: motibazio eta testuinguruaren arabera mota desberdinak izan daitezke
    • Soziala (formal)
    • Ironikoa
    • Babestekoa (egoera zaurgarrien aurrean)
    • Aringarria (estres askatzea)
    • Kortesiazko irribarrea

Begirada eta gorputz atal mugimenduak

  • Begirada (begizko kontaktua)
  • Eskuen mugimenduak
  • Besoen posizioak (gurutzatuta badira, desadostasuna adierazi dezakete)
  • Hankak (gurutzatuta — defentsa)
  • Postura: hurbiltasuna (interesa) edo urruntzea (desinteresa)
  • Expansioa (arrogantzia) eta kontrakzioa (depresioa)

Aholku praktikoak

  • Burua pixka bat gorantz eta apur bat alboratuta mantendu
  • Begizko kontaktua mantendu
  • Burua baieztatzeko keinuak erabili
  • Irribarre egin, naturala izan dadin
  • Mezua esku eta beso mugimenduekin modu erraz eta egokian errepresentatu (ia antzerkirik gabe)
  • Ez gurutzatu hankak edo besoak komunikazioan

Proxemika — distantzien kudeaketa

  • Eremu intimoa: 15–50 cm
  • Eremu pertsonala: 50 cm – 1,5 m
  • Eremu soziala: 1,5 – 3,5 m
  • Eremu publikoa: 3,5 m baino gehiago

Itxura pertsonala

  • Aparientzia zaindu: erakargarritasun fisikoa eta higienea
  • Gorputzaren zaintza eta higienea
  • Jantziak eta osagai egokituak

1. Hezkuntza Formala, Ez-formala eta Informala

Formala: Hierarkikoki egituratutako sistema ofiziala (eskola, institutua).

Ez-formala: Ofiziala ez den arren, antolatuta dago eta helburu zehatzak ditu (aisialdia, kirol eskolak).

Informala: Bizitzan zehar modu naturalean jasotzen den ikaskuntza, bapatekoa eta aurretik planifikatu gabekoa.

2. Aurkezpen dinamika (Adibidea)

  • Tseas-en rola: Animazioko teknikariak atsegina, komunikatzailea eta hurbila izan behar du dinamika hauetan.
  • Dinamika: "Izena eta keinua": Taldeak borobil bat osatzen du. Pertsona bakoitzak bere izena esaten du eta keinu bat egiten du (kinesika erabiliz). Ondoren, talde osoak izena eta keinua errepikatzen ditu. Honek integrazioa eta giro onuragarria sustatzen du.

3. Taldeen sailkapena xehetasunekin

  • Harreman afektiboen arabera:
    • Lehen mailakoak: Txikiak, harreman zuzen eta estuarekin (familia, lagunak).
    • Bigarren mailakoak: Handiagoak, harreman inpertsonalagoekin, interes komun batek batuta (enpresa, sindikatuak).
  • Loturaren arabera:
    • Pertenentzia: Ez-borondatezkoa (klasea, auzokoa)
    • Erreferentzia: Borondatezkoa (lagunak, koadrilla)
  • Sorkuntzaren arabera: Formalak (erakundeak, ONGak) edo informalak (familia, lagunak)

4. Taldeen ezaugarriak eta zergatik batzen garen

  • Ezaugarriak: Talde kontzientzia, kideen arteko interakzioa arauak jarraituz, helburu amankomunak eta denboran iraunkortasuna.
  • Zergatik elkartu?
    • Segurtasuna: laguntza jasota indartsuago sentitzea
    • Boterea: elkartasunak indar handiagoa sortzen du; taldeak banakoak baino gehiago lortu dezake
    • Autoestima eta afiliazioa: gizarte-trebetasunak hobetu eta taldearen parte sentitzea

5. Kohesioa eta sakabanatzea

Kohesioa: Taldea elkartuta mantentzeko indarra da, helburuetan eta harreman afektiboetan oinarritua.

Sakabanatzearen ondorioak: Kohesio falta dela eta frustrazioa, barne gatazkak eta deskonfiantza ager daitezke taldean.

6. Komunikazio egiturak (Fluxuaren arabera)

Gurpil egitura: informazio guztia pertsona zentral batetik igarotzen da.

Borobil egitura: kide guztien artean berdintasuna eta informazio zabalpena.

Y formakoa: bitartekari egiturak mezua transmititzen du.

Kate egitura: informazioa sekuentzialki doa, zentralizatuta.

7. Ez-ahozko komunikazioaren 5 parametroak

  1. Paralengoaia: ahotsaren bolumena, tonua, abiadura eta isiltasunak (nola esaten den, ez zer den)
  2. Kinesika: gorputzaren hizkuntza (aurpegiko espresioak, eskuen mugimenduak, begirada)
  3. Proxemika: kideen arteko distantzia fisikoa (intimoa, pertsonala, soziala, publikoa)
  4. Haptika: ukimenaren bidezko komunikazioa
  5. Itxura pertsonala: higienea, jantziak eta irudia transmititzen dena

8. Kohesioa eta lankidetza dinamika

Gizarte-kirol animazioaren gakoa: kooperazioa lehentasunezkoa izan behar da lehiakortasunaren gainetik.

Dinamika adibidea: "Paratxuta". Taldeak oihal handi bati eusten dio eta pilota bat erori gabe mantendu behar du. Jarduera honek komunikazio eraginkorra eta amankomuneko helburuaren lanketa sustatzen ditu (pilota ez erortzea).

9. Role-playing dinamika

Ariketa: Parte-hartzaileek rol desberdinak hartzen dituzte (liderra, isolatua, gatazkatsua).

Helburua: enpatia lantzea eta gatazken kudeaketarako trebetasunak garatzea egoera simulatu baten bidez.

Entradas relacionadas: