Hezkuntza Proiektuak eta Metodologiak Haur Hezkuntzan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,33 KB

Ikastetxeko Dokumentu Garrantzitsuak

Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP)

Ikasturteko nortasun ezaugarriak, helburu orokorrak eta antolamendu egitura zehazten dituen dokumentua da. Ikastetxe moduan nortzuk garen, nolako ikasleak nahi ditugun eta antolamendua zehazten ditu. Irakasle klaustroak egiten du, eskola kontseiluak onartu, eta azkeneko baietza delegaritzak ematen du. Ez da urtero egiten eta iraunkorra da.

Ikastetxearen Curriculum Proiektua (ICP)

Ikastetxeko haur guztiei zuzendutako jarduera pedagogikoak zehazten dituen dokumentua da. Irakasle bakoitzak programazioak egiterakoan, kontuan hartu behar duen dokumentua da. Irakasle klaustroak egiten du, eskola kontseiluak onartu, eta azkeneko baietza delegaritzatik ematen du. Ez da urtero egiten. Batzuetan IHPren barruan sartzen da, zein metodologia, espazio, baliabide, ebaluazio irizpideak, taldekatzea… azaldu eta zehaztu egiten ditu. IHP baino pedagogikoagoa da.

Ikastetxearen Kudeaketa Proiektua

Ikastetxearen baliabide (zenbat diru), administrazio (nork zein funtzio) eta kudeaketa ekonomikoa (sarrerak, irteerak… oso zorrotza) jasotzen dituen dokumentua da. Koordinatzaileari dagokio hau egitea. Urtero egin behar da. Baliabideen zainketa ere zehazten da.

Barne Araudia (AJA)

Ikasleei zuzendutako dokumentua da, ikastetxeko funtzionamendua eta elkarbizitzaren antolamendua arautzen duen dokumentua da eta guztien eskubideak eta betebeharrak zehazten ditu. Dokumentu honen helburua elkarbizitza bermatzea da. Irakasle taldeak egiten du, klaustroak onartu, eskola kontseiluak onartu, eta azken baietza delegaritzak ematen du.

Urteko Plana (IUP)

Ikasturte batean garatu behar diren helburu zehatzak kudeatzen dituen dokumentua da eta administrazioa eta antolamendua zehazten dira (ordutegia, zenbat irakasle…). Ikasturte guztietan berrikusi eta aldatu egiten da. Irakasleek egiten duten dokumentua da.

Ikastetxeko Urteko Memoria

Ikasturtean zehar burututako ekintzak deskribatu eta baloratu egiten dituen dokumentua da eta hurrengo programaziorako helburu edo hobekuntzak zehazten ditu. Dokumentu honetan IUParen balorazioa egiten da. Irakasleek egiten dute.

Haur Hezkuntzako Metodologiak

Interesguneak

Zertan datza? Ikaskuntza globalizatuaren ideian oinarrituta, haurrei eduki arloekin lotutako hainbat jarduera eskaintzen zaizkio, ingurunearen premien edo motibazioen arabera.

Nola antolatu? Helburua kontuan izan behar da, haurrak nola motibatu eta lekua nola girotu aztertu: ikasgela aldi baterako antolatuta uztea komeni da, interesgunea lantzeko jardueretan erabiliko diren elementuak eta erabiltzeko edo girotzeko gauzak edo argazkiak prestatuta, aldez aurretik zenbait jarduera prestatu behar dira: jarduerak ez luzeak, ez nekagarriak eta haurraren eguneroko bizitzako jardueren ohiko erritmora egokitu behar dira.

Tailerrak

Zertan datza? Tailerretan, tailer bakoitzak bere lekua du, berariazko materialak erabiliko ohi dira eta teknika oso gidatua da. Programaziorako euskarria dira, haurrekin landu nahi den gauza zehazteko erabili ohi dira.

Hezitzailearen papera: Hezitzaileak suspertzaile izan behar du, eta, gero haurrak eskatzen diotenean. Materialak bereziki prestatu behar ditu.

Nola antolatu? Lekua eta materiala ondo prestatu behar da, haurren interesa piztu eta haurrak elkarrekin komunikatzea lortu behar dute. Lekua, liburutegiko txokoa edo ez badago moketa, kuxinak… dituen ikasgelako leku eroso bat balio du. Materiala, erraz aurkitzeko eta berritzeko materiala erabiliko da; aldizkariak, argazkiak, katalogoak, haurrentzako berriak diren objektuak edo natura inguruneko tresnak.

Txokoak

Zertan datza? Teknika honen bidez jolasteko gune antolatuak sortzen dira. Leku horietan, haurren adinari dagozkion interesen araberako materialak biltzen dira. Jolas sinbolikoaren kontzeptuan oinarritzen da. Jolas sinbolikoaren bidez, haurra mundu errealera eta eguneroko bizitzako jardueretara moldatu eta kokatu egiten da. Beraz, teknika honek haurrei ezagutza alderdiak eraikitzen laguntzeaz gain, esperientziaren eta sentsazioen bidez beste haurrenganako harreman afektiboak eta sozialak sortzen laguntzen duen teknika ere bada.

Hezitzailearen papera: Ez du parte hartu behar.

Nola antolatu? Komenigarria da hainbat txoko muntatzea. Hasieran txoko haietan gauza gutxi batzuk jar ditzakegu eta gero haurren premien arabera gauzak gehituko dira. Materiala beti leku berean jarri behar da. Eta umeak hasten dira jolasten nahi duten txokoan eta hango materialekin.

Lan Proiektua

Zertan datza? Haurren aurrezagutza eta esperientzietan oinarrituz, ikasketa esanguratsuak ahalbidetzen dituen aukera metodologikoa.

Hezitzailearen papera: Erantzunak bideratzea, haurren interesak antolatzea, haurren ikuspegiak aberastea, galdera egokiak planteatzea, baliabideak aurreikustea eta norbere jarduera eta eraiki diren ezagutza berriak ebaluatzea.

Nola antolatu? Helburua kontuan izan behar da. Haurrak nola motibatu eta lekua nola girotu aztertu: ikasgela aldi baterako antolatuta uztea komeni da, interesgunea lantzeko jardueretan erabiliko diren elementuak eta erabiltzeko edo girotzeko gauzak edo argazkiak prestatuta. Aldez aurretik zenbait jarduera prestatu behar dira: jarduerak ez luzeak, ez nekagarriak eta haurraren eguneroko bizitzako jardueren ohiko erritmora egokitu behar dira.

Jolas Esperimentala

Zertan datza? Inguruko baliabideak antolatuz, ingurua eta ordena ezagutzeko mugimenduzko jolasa garatzeko dituen aukerak aztertu zituen. Teoria hori jolas heuristikoa da, haurrak objektuak eta lekua antolatzen ditu, ia berez, hezitzaileak erreferentzia gutxi batzuk emanda.

Hezitzailearen papera: Hezitzaileak behatzaile gisa esku hartzen du. Azkenean, eta jarraian jardueraren ebaluazioa egingo du, haurrek egin dutenari buruz bai jolasaren hasieran bai bigarren zatian.

Nola antolatu? 8-10 haurreko taldeetan egiten da, iraupena ordubetekoa eta astean 2 aldiz. Jolasak etengabe errepikatzen diren bi atal izango ditu: hasi baino lehen eta jolasaren hasieran.

  • Hasi baino lehen: Objektuz betetako lau poltsa eta zenbait kaxa huts prestatu. Gelako lauzpabost puntutan (materia guneak) objektu multzoak (20-25) eta elementuak gordetzeko kaxa batzuk (4-5) banatuko dira. 25 objektuko multzo bakoitzean mota guztietako objektuak jarriko ditugu, eta mota bakoitzeko objektuak dagokien multzo txikiagoetan bilduko ditugu, nahastu gabe.
  • Jolasaren hasieran: esploratu eta konbinatu egiten da. Jarduerak askeak eta berezkoak izaten dira. Jarduera hauek errepikatzen dira: objektuak elkarren kontra jo, objektuak bat bestearen barruan sartzen saiatzen dira, bata bestearen gainean jartzen dituzte… 25 minutu pasatu ostean, hezitzaileak poltsak hartuko ditu, eta eserita dagoen lekutik keinu edo esaldi laburren bidez, haurrei eskuan dauzkaten gauzak poltsetan sartzeko esango die. Poltsan sartzen diren objektuak ezin dira berriz atera. Hezitzaileak poltsak bere inguruan jarriko ditu, haurrek objektuak errazago sailka ditzaten; horretarako, hezitzaileak objektuak poltsa egokian sartzeko esango die edo keinuen bidez adieraziko die.

Entradas relacionadas: