Hezkuntza Premia Berezietako Aholkularitzaren Funtzioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,13 KB
Ikaslearekin eta bere familiarekin esku-hartze arloa
- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen diagnostikoa, ebaluazio psikopedagogikoa eta eskolatze-proposamena egitea, baita aparteko baliabideez hornitzeko proposamena ere. Horretarako, ikastetxeko irakasle tutore, aholkulari edo orientatzaileen eta pedagogia terapeutiko edota audizio eta hizkuntzako irakasleen lankidetza bilatuko da, eta beharrezkoa ikusten denean, gelan bertan behaketa zuzena egingo da.
- Haur Hezkuntzako 2. Zikloan eskolatutako ikasleen hezkuntza-premia bereziak garaiz antzematea, ikastetxeak berak hala eskatu ondoren.
- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen gurasoei informazioa eta orientabidea eskaintzea, eskolatze-proposamenaren inguruko berariazko alderdiei buruz.
- Arautegiak ezartzen duenean, Curriculumaren Egokitzapen Indibidual esanguratsuetarako baimena lortzeko txostenak egitea, bai eta Batxilergoan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan salbuespenak egiteko ere, egindako egokitzapenarekin edo salbuespenarekin ados daudela adieraziz edo aldatu behar diren alderdiak proposatuz.
Aholkularitza arloa
- Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin ari diren irakasleentzako aholkularitza eta norabideak eskaintzea, hezkuntza-programazioa eta ikasgelaren antolamendu-eredua ahalik eta ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesu onenari egokitzeko, bai eta eskolatze-premia osagarriak kontuan hartzeko ere.
- Zuzendaritza-taldea eta irakasle-taldea (bereziki irakasle aholkulariak, orientatzaileak, tutoreak eta klaustroa) orientatzea, ikuspegi integratzaile batetik ikasleen hezkuntza-premia bereziei erantzuteko diren berariazko baliabideen erabilerari buruz eta ikastetxearen eremuan egin behar diren egokitzapenei buruz, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasle horiei egoki erantzuteko.
- Ikastetxeetako irakasleei aholkularitza eskaintzea hezkuntza-premia berezien testuinguruan jarritako ebaluazioa egiteko, ahalik eta muga gutxienekin ikasleen ahalik eta garapen handiena sustatuko duten curriculum-egokitzapenak errazteko.
Prestakuntza arloa
- Zonaren eta hezkuntza-mailaren dinamizazioaz eta koordinazioaz arduratzea, baita eremu honetako irakasleen prestakuntza-planez eta zehaztuko den hezkuntza bereziko pertsonalari zuzendutako berariazko planez ere.
Koordinazioa eta lan-taldea
- Koordinazio- eta lankidetza-harremana ezartzea Berritzeguneko gainerako aholkulariekin eta osasun, gizarte eta lanaren eremuan eragina duten gainerako eragile komunitarioekin, hezkuntza-premia berezien eremuan erantzun orokor bat emateko.
- Berritzegunearen Ekintza Plana hobetzeko diren aldaketak, zuzenketak, ekarpenak, iradokizunak eta ekimenak Zuzendaritzari aurkeztea, Pedagogia Batzordeak azter ditzan.
Funtzio orokorrak
- Dagokien programan Berritzeguneen funtzioak garatzea, otsailaren 6ko 15/2001 Dekretuaren 2. Kapituluan datozenak, hain zuzen ere.
- Ikasleen hezkuntza-premia bereziei erantzutea, Hezkuntza Berrikuntzarako Zuzendaritzak ezarritako norabideen arabera eta Berritzeguneko Pedagogiaren Koordinazio Batzordeak zonarako proposatuta eta klaustroak onetsitako Planarekin bat etorriz.
- Hezkuntza Premia Bereziko laguntzako pertsonalarekin (logopedak, fisioterapeutak eta hezkuntza bereziko laguntzaileak) Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ezartzen dituen erlazio funtzionalak mantentzea.
- Hezkuntza berezia behar duten ikasleei bideratutako aholkularitza, heziketa eta berrikuntza lanetan, generoaren ikuspuntua, kulturartekotasuna eta zehar-balioak curriculumean txertatzea, pertsonaren garapen integral eta orekatsua ahalbidetu eta bideratzen baitute, dimentsio guztietan (afektibo eta kognitibo, pertsona barruan eta kanpoan).
- Berritzeguneko Zuzendaritzak eskatutako zereginak betetzea.
- Idatziz eta sistematikoki aholkulari gisa burututako ekintza guztiak jasotzea, autoebaluaziorako nahiz hezkuntza-agintarien aldetik balorazio bat egiteko oinarri izan daitezen, baita etorkizunean arloko zerbitzu honetan sartu ahal izango diren pertsonentzako gida ere.
- Arau bidez esleitutako beste edozein zeregin.