Hezkuntza Pedagogikoen Historia: Euskal Herriko Ikastolak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,33 KB

Mendebaldeko eskoletan eragin handieneko korronte pedagogikoa da.

Hezkuntza garaikidearen mugimendu handiena.

XIX. mendearen bukaeran, Inglaterratik, Europara zabaldu zen.

Arazo pedagogikoak nazioarteko eremura zabaldu nahi zituzten,

hezkuntza berriztatu eta eskolako arazoei aurre egin.

- Hezkuntza irizpide horiek oso sendoak eta berritzaileak izan ziren,

eta izugarrizko eragina izan zuten Mendebaldeko hezkuntza sisteman.

Oinarri pedagogikoak:

  • Ikasleak bizitzeko ikasi behar du.
  • Eskola aktiboa.
  • Eskolak, haurraren interesak kontuan hartu behar.
  • Eskolan adiskidetasuna eta elkartasuna ezarri.
  • Irakaslea profesionalagoa.


Ikastolen mugimendua 1960-1975 bitartean hasi zen.

Herrietan ikastola txikiak aurrera eraman ziren.

Hasieran, ez zeuden araututa, ikastolen eragile eta euskarria gurasoak ziren.

Ikastolen mugimenduak geroz eta indar handiagoa hartu zuen.

1969an Euskal Herriko lehen ikastola sortu zen, Gipuzkoa eta Bizkaian mugimendua herriz-herri zabaltzen zen bitartean.

Ikastola guztiak lizentzia edo babes legalik gabe sortu ziren 70. hamarkadan, Gipuzkoako Ikastolen Federazioa sortuz.

1970eko Hezkuntza Legea zela eta, ikastolen mugimendua krisialdian murgilduta gelditu zen.

Krisialdia pasatu ondoren, legearen barruan sartzerakoan ikastolek egitura zurrunagoa izan zuten.

1993an, ikastolak kendu egin ziren, publikoak edo pribatuak izateko derrigorrez. Zorrak zituzten ikastolak publiko besteak pribatu izatera igaro ziren.


Eskola modernoan ez dago saririk ez kastigurik.

Interesgune ezberdinen arabera gertatu behar da pertsonen garapena.

Hezkuntza berriztatzea eta arazo pedagogikoei erantzuteko helburuarekin sortutako mugimendu pedagogikoa

aldaketa handiak utzi zituen, zeintzuk nabarmenak dira oraindik. Hezkuntza tradizionalarekiko haustura handia suposatu.

XIX. mendearen bukaeran

Helburua: Langile klasea modu arrazional, sekular eta ez-zapaltzaile batean heztea.

Eskola Modernoa, Ferrer i Guardiak 1901ean Bartzelonan sortu zuen.

Oinarri pedagogikoak:

  • Pentsamendu askean oinarrituta.
  • Sexu bien eta klase sozial ezberdinen inklusioa.
  • Higiene pertsonalaren eta sozialaren garrantzia azpimarratu.
  • Sarietan eta zigorretan oinarritutako hezkuntza ereduak baztertu.
  • Umeek askatasuna izan.


Mugimendu kultural eta politiko euskalzale emankorra izan zen, abertzaletasuna sortu zenean XIX. mendeko bigarren erdialdetik XX. mendeko lehen erdialderako iraupena. Hirugarren Karlistaldiak eta Espainiako Gerra Zibilak mugatutako garaia (1876-1936).

Lehen pizkundea: 1876an hasi zen eta euskararen balioestea egoera modernoetara egokituz oinarri zuen. Pizkunde honetan joera erromantikoak daude jendearen ohiturak eta ideiak aldatzen dituena. Euskal Herrian alde politikoa eta kuturala agertu zen. Politikaren aldetik Foruak deuseztatu zituzten, industrializazioak hazkuntza ekonomikoa ekarri zuen, demografiak, aldiz, aldaketak eta krisi soziala eragin zituen.

Bigarren pizkundea: Primo de Riveraren diktaduraren ostean sortu zen. Hiru arlotan eragina izan zuen: Komunitate bateko kidea izateko ideia sortu. Gizon-emakume bakoitzak erroak dituen tokikoa da. Euskal ikaskuntzari dagokionez, udalei zegozkien maisuak izendatzearen eta irakaskuntzaren berezko kontuen gainean egotea. Lehen Gerra Karlistaren ostean, foruak berresteari esker, legez onartuta egon arren, estatuaren jarrera oso beligerantea izan zen foru-sistemarekiko. Beraz, Euskal herritarrek aldarrikatzen zituzten berezitasunak desagertzetik urrun, foruak indargabetzeak berpiztu egin zuen mugimendu foruzalea 3 probintzietan. Pizkundean idazle eta kulturgile euskalzale eta erdaldun batzuk parte hartu. Bi urte esanguratsuak (1918 eta 1919): Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindiaren sorrera.


ADELINA

Asturiasen jaio zen. Bertan, irakasle titulua lortu zuen 1897an irakasle posta lortu zuen Bilboko Kontxa Eskolan. Adelina Bilbora heldu zenean Bilboko udala oso konprometitua zegoen hezkuntzarekin, eskolen eraikuntzarekin eta momentu horretan Europan martxan zeuden aktibitate pedagogiko desberdinen sustapenarekin. Adelinak, garaiko korronte pedagogiko modernoen ezagutza handia zuenez, zenbait hezkuntza-ekimen bultzatu zituen Bilbon. 1905ean Koncha-ko nesken ikastetxeko zuzendaria izendatu zuten, 1922ra arte egon zen postu horretan. Adelinari esker Bilbok pertsona nagusientzako gaueko eskolak sortu zituen.

Eskola Kantina sortu zuen Kontxako eskolan, eta horrek eragin handia izan zuen Bilboko ikastetxeetako kantina zerbitzuaren sorreran. Bertan banatu zuen janaria eta hamalau urtez zuzendu zuen. Pedagogiako azken joerak hitzaldietan eta egunkarian zabaldu zituen; 1918an La Nueva Escuela Primaria en el País Vasco aurkeztu zuen Eusko Ikaskuntzaren Lehen Kongresuan, emakume hizlari bakarra izanik. Bere ekarpenetan funtsezko bi beharrizanak identifikatu zituen: bata, Lehen Hezkuntzako eskolak euskaldunen idiosinkrasian oinarritu behar zuela, eta bi, berezko hizkuntza, historia eta geografian oinarritutako eskola izan behar zuela, eta irakaslea euskalduna izango zela.


Julene irakasle, idazle eta euskaltzalea izan zen. Emakume abertzaleko kidea. Maistra ikasketak egin zituen, lehenik Donostiako Irakasle Eskolan eta ondoren Bilbon. Haurrek euskara maitatzea izan zuten helburu.

Zabaltzen hasi zen lan horrekin, baina garai hartan apendizitisa izan zuen eta hiltzeko zorian egon zen; bizipen hura zela eta, leku hartatik alde egitea erabaki zuen. Bizkaira joan eta Abadiñoko eskolan lan egin zuen; Bilboko eta Zumaiako ikastetxeetan irakasle izan zen. Valladoliden egin ziren oposizioetara aurkeztu zen, eta lehenengo postuan geratu zen; ondoren, Bizkaiko hiriburuko ikastoletan egin zuen lan pedagogikoa garatu zuen.

1916an ezkondu eta Mexikora joan zen 4 urtez. Han hasi zen bere euskarazko idazle lana lantzen, eta San Inazio egunean, herrialde hartan bizi ziren euskaldunek urtean behin argitara ematen zuten aldizkarian argitaratu zituen bere lanak. Euskal Herrira itzultzean (1920) irakaskuntzarekiko harremanari ekin zion berriro, lehenik Bilbon eta Zornotzan, eta 1936ra arte Abadiñon.

Hamaika urtez eten behar izan zuen bere lana, gerra zibila iritsi zelako. Denbora hori igarota, berriro hasi zen lanean, lehenik Gorlizen, baina 1949an zigortu eta erbesteratu egin zuten (?); orduan, Burgosen aritu zen irakasle. 1955ean Markinara itzuli eta irakasle izan zen 1958an erretiroa hartu zuen arte.


JOHN DEWEY (1859-1952) Estatubatuar pedagogo eta filosofoa izan zen. Eskola Berria sortu.

Dewyren pedagogiaren arabera, haurra hezkuntzaren erdigunea izan behar da eta umeak egiten ikasi behar du. Gainera, eskolatik bizitzaren errealitatea erakutsi behar du, praktika, esperimentazioa eta jolasak hezkuntzaren ardatz izanez. Pedagogia honen helburua, umeak esperientzia ikastea da, bilatuz, miatuz eta ingurunea arakatuz. Gela laborategi bat bezala antolatu zuten, praktikak eta esperimentazioak egiteko lekua.

EKARPENAK: Eskola gizarte-bizia denez, eskolaren helburua haurrari munduan eta gizartean bizitzen erakustea dela baieztatu zuen.

Ikuspuntu pragmatiko batetik abiatuz eta haurrak ikasteko duen berezko gaitasuna eta eskolako demokrazia eta lankidetza bultzatuz.

Hezkuntzaren helburu nagusia planteatu zuen, irakasteko eta ikasteko prozesuaren alderdidesberdinak baldintzatuz.

ERAGINAK:

Pedagogiaren alorrean aitzindaria izan zen: bere ideiek eragin sakona izan zuten XX. mendearen lehenengo erdialdean, eta, batzuk garrantzia handia dute gaur egun ere. Europan, mugimendu berritzaile hori hainbat errealizazio metodologikotan gauzatu zen;


Freinet 1896an jaio zen, Frantzian. Maisu eta pedagogo frantsesa izan zen, eta Eskola Berriaren bultzatzailea, nahiz eta berak erabaki mugimendu horretatik kanpo egotea, berak ez zituelako klase sozialak kontuan hartzen.

Freinetentzat eskola gizartearen egoera berrietara moldatu behar zen, eta protagonista umea izan behar zuen. (Haurrei garrantzia eman)

Freinetek aldizkari bat atera zuen, bertan bere eskolaren ideiak azaltzen zituen, Eskola Modernoa deitu ziona. Horrek eragin zuen Freineten aurkako kanpainak egitera eta debekatu zuten eskoletan ibiltzea, baina 1935an bere eskola propioa ireki zuen.

Freinetek hainbat teknika sortu zituen printzipio hauek lantzeko:

  • Adierazpen-askatasuna.
  • Bizitza lankidetzan.
  • Gelako parte-hartzea.

Bere ustez, hezitzearen helburua bizitzarako balio zuen, helburu nagusia da haurrak ikasten eta pentsatzen ikastea.


MONTESSORI

1870. urtean jaio zen, psikiatra eta pedagogo italiarra izan zen.

- Lehen sendagile emakumea izan zen.

- Bere pedagogiaren garapenean Froebel eragin handia izan zuen. Haurren lehen hezkuntza etapetan kexkatuta zegoen.

- Planteamendu pedagogikoa: haurrak euren ikasle propioak izan ahala dira.

- Hainbat aukeren artean aukeratzeko askatasuna izan behar dute haien gaitasunak garatzeko.

- Interreferentzia ezaren defentsa egin zuen: auto hezkuntza.

- Haurrak bere gaitasunak garatu behar ditu inguru egituratu batean, aldi berean erakargarria eta motibazatzailea dena.

- Montessori metodoaren ardatz nagusia pedagogia zientifikoa da.

ERAGINA:

Euskal Herriko hasierako ikastoletan eta oraingo ikastetxeetan aurkitu ahal ditugu Montessoriren filosofiaren aztarnak. Haurtzaroak daukan garrantzia ikusirik, ikastolek 3 urterekin eskolatzea proposatu zuten. Haurrak ahalik eta zentzumen gehienak erabili behar eta haien autonomia bultzatu behar. Metodologiari dagokionez, kontzeptu abstraktuak irakatsi baino lehen, horren isla fisikoa erakutsi. Pedagogia basada en las beharrezkoen testuingurua.


DECROLY (1871-1932)

NOR DA:

Belgikar mediku, pedagogo eta hezitzailea izan zen, Eskola Berriaren mugimenduaren abiarazle eta ordezkaririk garrantzitsuenetariko bat. Hezkuntza eta pedagogia arloan jardun aurretik, haur elbarriekin egin zuen lana, psikologo moduan. Haur horiekin izandako esperientzian oinarrituta eratu zuen bere pedagogia. Gaur egungo pedagogian bere lanek garrantzi handia izan dute. Lanetan irakurmena eta hezkuntzaren globalizazioko metodoak adieraztea lortu zuen.

HELBURUAK: Haurra bizitzarako prestatzea; bere bizitza indibidualerako zein bere gizarte bizitzarako. Ekarpenik garrantzitsuenak "ideia elkartuak" eta "interesguneak" dira. Eskolako lana interesguneen metodoaren bitartez garatzea proposatzen du, hori baita behaketa, elkarketa eta adierazpena estimulatzen duena.

ESKOLAREN ANTOLAKETA: Naturarekin harremana, Aretoek tailerren eta laborategien antza izan, Klaseak homogeneoak (20-25 haur askoz jota).

ERAGINAK:

Decrolyk proposatutako teoriak erabak berriak eta iraultzaileak izan arren, HH-n aritzen diren profesionalek oso arruntzat hartzen dituzte. Haren metodoaren printzipioak Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere aplikatzen dira.


PAULO FREIRE (1921-1997)

Pedagogia kritikoaren defentsari eta jarraitzaile brasildar nagusietako bat izan zen. Irakasle batekin ezkondu zen eta honek bultzatu zuen kulturaz eta hezkuntzaz arduratzera.

EKARPENAK: Gaur egun, ezin daiteke ulertu alfabetatzearen historia eta prozesua, Freiren teoria, esperientzia eta ekarpena ezagutu gabe.

Freireren teoriaren ardatza aldaketa sozialetan oinarritzen da. Bere pedagogia ez da

egokitzapenerako izango, eraldakuntzarako baizik.

ERAGINAK:

Badirudi, Freireren pedagogia 3. mundura zuzenduta dagoela, baina, 1. munduan ere zeresan handia izan baitu; esaterako Euskal Herrian.

Euskal alfabetatze eta euskalduntze metodoen inguruan sortutako pentsamenduan erabateko eragina.

Hezkuntza alorrean, Freireren esperientzia praktikoak ere baditugu EAEko ikastetxe askotan.


FERRER I GUARDIA

XIX. mendearen amaieran jaio zen. Bizi izan zen garaian arazo sozial asko egin ziren. Pentsamendu antimonarkiko eta errepublikanoak zituen jendearekin erkazionatu da txikia zenetik. Eskola modernoaren sortzailea izan zen, arrazonamena pedagogikoak sartu zituen Espainan, ez zen erlijioa ematen, baizik eta pentsamendu zientifiko eta humanistikoak. Haurraren garapen integrala bultzatu zen.

Eskola modernoaren ideia pedagogikoak hauek izan ziren:

  • Neska eta mutilen irakaskuntza sustatu.
  • Emakumea baino gehiago ez zela erakustea.
  • Klase sozialen arteko hezkuntza.
  • Ez zigorrik, ez saririk, ez azterketarik.
  • Pertsonen autonomia garrantzi handia.

- 1857an Eskola nazionala hasi zen, gaur egun eskola publikoa deitzen zena. Horrez gain, eskola erlijiosoak ere badaude.

- 1901ean Ferrer i Guardiak pedagogia libertarioa sortu zuen.

- Talde lanak bultzatu, klase mixtoa, naturarekin harreman zuzena eta ikasketa nahiko librea → Hauek ziren helburu nagusiak.

- Eskola modernoaren, pedagogia libertarioa aurrekari eta aurrerakoia.

Entradas relacionadas: