Hezkuntza Kooperatiboa: Francesco Tonucci eta Gianni Rodari

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB

Hezkuntza Kooperatiboa

Hezkuntza kooperatiboa taldeka lan egitea esan nahi du, helburu batzuk komunean jartzean. Kooperazio egoera baten aurrean, ikasleak emaitza onak lortzen ditu bai berarentzat eta bai kideentzat modu kolektibo batean. Honekin, ikasleen arteko informazio trukaketak baldintzatzen du. Talde heterogeneotan oinarrituta, ekintza desberdinen garapenerako egina lan teknika batzuen bidez lortzen da. Hezkuntza kooperatibaren funtsezko ideiak:

  • Taldeen osaketa: heterogeneoak dira eta helburua talde identitate bat sortzea da, bata bestearekiko elkarlaguntzaren bitartez, sinergia bat sortzeko.
  • Independentzia positiboa deritzo, talde baten barruan komunikazio ahalmena sustatzeari, ekintzak era bateratuan egin beharreko ezagutza ematea.
  • Banakako erantzunkizunak, ondorioz bakoitzaren behaketa izango da. Publikoari aurkeztuko den momentuan igarriko da egindako lana.

Hiru ideia hauek finkatzeko irakasleak bere funtzioa bete behar du, hau da, trebetasun horiek garatuak izan daitezen.

Francesco Tonucci

Francesco Tonucci pedagogo eta marrazkilari italiar ezaguna da, eta horrez gain hainbat libururen autorea. 1940an jaio zen Fanon. Psikopedagogia Departamentu Nazionalean, haur hezkuntza ambientalari buruzko programa bat eramaten du. Haurrentzako datu-base bat eratzea du helburu. 1991. urtean "Haurren hiria" lana egin zuen baina ez zen ondo atera. Geroago "Telebistaren eta txikien batzorde Italianoaren" presidente izendatu zuten, eta Peruko hezkuntzaren unibertsitate batean irakasle honoris causa izendatu zuten. Aparte bestelako zenbait gauzen kolaboratzailea da. Garapen kognitiboaren garapena eta haur txikiei egokitutako hezkuntza metodologia hobetzeko hainbat metodo garatu ditu.

Pedagogian 1963an graduatu zen Milaneko Unibertsitate Katolikoan. Eskola kritikatzen hasi zen, eta honekin, gaurko hezkuntza, eta zelan hezten duen eskolak haurra lehenengo urteetan. Irakaskuntza formala 8 urtetatik aurrera eman behar da, eskola oso zurruna da ikasleekin, ez zaie ia uzten ez adierazten ez sortzen, eta hortaz, hezkuntza etorkizuneko inbertsio bezala ulertzen da. Tonucciren arabera hau ez da horrela izan behar. Irakasleari garrantzi gehiago eman behar zaio, haurrak ordu asko emango ditu berarekin klasean, eta familiaren eta irakaslearen arteko harremanak estuak izan behar dira, bai familiaren egoera jakiteko, bai familiak egoera baten aurrean zer egin ez dakienean irakaslearengana jotzeko. Horrekin batera, haurrari bizitzarako eta gizarterako egokitu behar zaio. Haurrak etxera joatean etxeko lanak egin aparte dakiten gauzak bakarrik egin behar dituzte, haien lagunekin konpartitzeko hurrengo egunean. Bukatzeko irakasleak klasea toki polita bihurtu behar du, gustura egoteko, musikarekin eta lagundu behar du haurra aurrera eramaten agertzen zaizkion konpetentzia eta beste edozein gauzei aurre egiten.

Gianni Rodari

Gianni Rodari, Omegnan jaio zen 1920an, Italian, eta 60 urte geroago hil zen Erroman. Idazle, kazetari, irakasle eta pedagogoa izan zen. Bere aita okina zen eta ama bertan laguntzen zuen. Bere anaia Cesare jaio eta bere aita hil egin zen. Ondoren Instituto Magistralean sartu eta biolina ikasi zuen, eta 1937an irakasle bezala graduatu zen. 1939an Unibertsitate Katolikoaren hizkuntzen fakultatean matrikulatu zen baina ez zituen bukatu. Ondoren bere lehenengo literatur testuak agertu ziren. Famatua zen bere fantasia eta originalitateagatik eta ekarpen handiak egin zituen haurrentzako literaturan, ipuinen, poemen eta abestien bidez.

Gianniren obren ezaugarri nagusiena aipatu dugun bezala, erabiltzen duen umorea eta fantasia da, errealitatearen eta gizartearen kritika. 50aren hamarkadan, hainbat egunerokotan jarraitu zuen idazten eta ondoren 60ko hamarkadan eskola italiarretan zehar ibili zen bere liburuak irakurtzen, eta horrela, erreakzio ezberdinak antzeman zituen, eta horrek lagundu zion istorio onak modu egokian idazteko. Hortik atera zen bere lehengoko obra: "Fantasiaren gramatika: istorioak asmatzeko artearen sarrera". Giannik ez zituen bakarrik publikoa entretenitzen zituen istorioak asmatzera bakarrik dedikatzen, baizik eta irakurleak historiarekin oztopatzeko eta markoa osatzeko baita ere.

Entradas relacionadas: