Hezkuntza Konpetentziak eta Gizarte Zientziak: Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,27 KB

Herritartasunerako Konpetentzia (HK)

Herritartasunerako konpetentzia lagungarria da ikasleek herritartasun arduratsua izan dezaten eta bizitza sozial eta zibikoan bete-betean parte har dezaten. Kontzeptu eta egitura sozial, ekonomiko, juridiko eta politikoen ulermenean oinarrituta dago, munduko gertaeren ezagutzan eta iraunkortasunarekiko zein munduko herritartasuna lortzearekiko konpromiso aktiboan ere.

Horren barruan sartzen dira:

  • Alfabetatze zibikoa
  • Giza eskubideen errespetuan oinarritutako kultura demokratikoaren berezko balioen onarpen kontzientea
  • Gure garaiko arazo etiko handiei buruzko hausnarketa kritikoa
  • 2030 Agendan planteatutako Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren bizimodu iraunkorraren garapena.

Helburua: ikasleak herritar arduratsu eta aktibo bihurtzea, eta bizitza sozial eta politikoan parte hartzea.

Herritartasunerako Konpetentziaren Osagaiak

  • Kontzeptu sozio-politikoen ulermena: ekonomia, legeak, politika...
  • Alfabetatze zibikoa: eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.
  • Giza eskubideen balioak barneratzea.
  • Hausnarketa etikoa: gatazkak, desberdintasunak, diskriminazioa...
  • Bizimodu iraunkorra garatzea: GJHekin koherentea den jokabidea.

🎯 Hezkuntzaren helburua ez da informazioa ematea bakarrik, mundua aldatzeko gaitasuna duen pertsona bat heztea da.

Oinarrizko 4 Konpetentzia Garrantzitsuenak

Konpetentziak: Pertsona batek eguneroko arazoei aurre egiteko integratuta izan behar dituen gaitasunak dira.

  • Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa.
  • Herritartasunerako konpetentzia.
  • Ekintzailetza-konpetentzia.
  • Kontzientzia eta adierazpide kulturaletarako konpetentzia.

Garapen Jasangarria

Iraunkortasuna - Jasangarritasuna: Egungo belaunaldien beharrak asetzea, etorkizuneko belaunaldiek beren beharrei erantzuteko dituzten aukerak arriskuan jarri gabe.

Garapen jasangarrian lotuta dauden 3 zutabe nagusi:

  • Ekonomia (Garapen ekonomiko eraginkorra eta bidezkoa)
  • Ingurumena (Baliabideen kontserbazioa eta ekosistemaren babesa)
  • Gizartea (Justizia soziala eta pertsona guztientzako aukerak)

🎯 Helburua: hiru arlo horien arteko oreka bilatzea, garapen jasangarria lortzeko.

Gizarte Zientziak: 3 Ardatzeko Triangelua eta Diziplinak

Pertsonen arteko harremanak eta haien ingurunearekin duten lotura aztertzen dituzten jakintza-arloak dira.

Berezitasun nagusiak:

  1. Gizarte harremanak aztertzen dituzte:
    • Pertsonen arteko harremanak: familia, lagunak, komunitatea…
    • Pertsonak eta ingurunea: hiriak, landa-eremuak, natura...
  2. Metodo zientifikoa erabiltzen dute: Gaia → Hipotesia → Datu bilketa → Azterketa → Ondorioak. Helburua: gizakia gizarteko kide gisa ulertzea.
  3. Beste zientziekiko bereizketa: Giza ekimenetan jartzen dute arreta. Ez dira objektuak edo fenomeno fisikoak bakarrik aztertzen (zientzia naturalek bezala), pertsonen jokabideak, balioak eta erabakiak baizik.

3 Ardatzetako Triangelua

Gizarte Zientziak hiru dimentsiotan egituratzen dira:

  1. Dimentsio tenporala → HISTORIA: Gizarteen bilakaera aztertzen du denboran zehar. Iragana ulertu, gaur eguna eta etorkizuna interpretatzeko.
  2. Dimentsio soziala → HERRITARTASUNA: Giza taldeak, bizikidetza, elkarrekintza eta parte-hartzea lantzen ditu. Herritar aktibo eta arduratsuak heztea helburu.
  3. Dimentsio espaziala → GEOGRAFIA: Espazioaren antolaketa, lurraldearen erabilera eta ingurumenarekiko harremanak aztertzen ditu. Paisaia, hiri-antolaketa, baliabideen banaketa...

Diziplinak

Historia, Artearen historia, Ekonomia, Politika, Soziologia, Antropologia, Demografia, Geografia.

Denbora Kronologikoa vs. Historikoa

Denbora Kronologikoa

Denbora Historikoa

  • Oinarrizko nozioak: iragana, oraina, etorkizuna.
  • Neurria: denboraren tresnak eta unitateak erabiltzen ikastea.
  • Aditz-denborak ulertzea, egutegia, urtaroak, mendeak, datak, denbora-lerroak, etab.
  • Helburua: denboran kokatzen jakitea eta gertaeren ordena ulertzea.
  • Historia nola antolatzen den ulertzea.
  • Periodizazioa erabiltzea (Antzinako Historia, Erdi Aroa...).
  • Gertaeren sekuentziazioa, denbora-lerroak sortzea.
  • Prozesuen iraupena ulertzea.
  • Aldiberekotasuna eta kausalitatea ulertzea.
  • Iturri historikoak erabiltzea: lehen mailakoak (garaikideak), bigarren mailakoak (gerokoak).
  • Iragana orainaren ulermenean lagungarria dela ikustea.

Pentsamendu Historikoa Garatzea

Pentsamendu historikoa garatzea da ikasleak iraganeko gertaerak ulertu, antolatu eta interpretatzeko gai izatea. Horretarako:

  • Denboran kokatu: Noiz gertatu zen? Zein garai zen?
  • Gertaerak sekuentziatu eta aldi historikoetan antolatu.
  • Aldaketak eta iraunkortasuna ulertu.
  • Iraupenak eta abiadurak bereizi.
  • Kausak eta ondorioak identifikatu.
  • Aldibereko gertaerak erkatu (adib.: zer gertatzen zen Amerikan Erromatar Inperioa zegoenean?).
  • Iturriak interpretatu eta horietatik ondorioak atera.
  • Ondarea baloratu (kultura, eraikinak, ohiturak…).

Denborari buruz Irakasteko Baliabide Didaktikoak

  • Istorioak: Entzun, irakurri, kontatu, sortu: narrazio bidezko ikaskuntza.
  • Historia liburuak: Haur eta gaztetxoentzako, hizkera egokitua.
  • Denbora-lerroak: Gertaeren hurrenkera ikusteko.
  • Antzerkia: Garai historikoak bizitzea sortu eta antzeztuz.
  • Zinema eta film laburra: Ikusi, interpretatu, sortu.

Konpetentzia Espezifikoak eta Gizartea

Herritarrek kultura demokratikoan parte hartzeko eta anitzak diren gizarteetan modu baketsuan bizitzeko behar dituzten gaitasunak.

Europako gizarte garaikideentzako erronkak:

  • Politikariengan konfiantzarik ez izatea eta parte-hartzea gutxitzea.
  • Aurreiritziak, intolerantzia eta talde minoritarioen aurkako erasoak areagotzea.
  • Gero eta babes handiagoa indarkeriaz baliatzen diren muturreko mugimenduei.
  • Herritarrek eskumenak eskuratu behar dituzte kultura demokratikoan eraginkortasunez parte hartzeko.
  • "Kultura demokratikoa":
    • Kulturen arteko elkarrizketaren garrantzia.
    • Tolerantzia eta gizarte-kohesioa sustatzea kulturalki desberdinak diren gizarteetan.
    • Herritar guztien parte hartzea eztabaida demokratikoetan eta erabakiak hartzean.

Kulturen Arteko Konpetentzia

“Kulturen arteko gaitasunak pertsonen, kulturen eta bizimoduen aniztasun gero eta handiagoak markatutako ingurune konplexuetan modu egokian nabigatzeko gaitasunak dira, hau da, norberaren hizkuntzaz eta kulturaz desberdinak diren beste batzuekin elkarreraginean eraginkortasunez eta egokiro jarduteko trebetasunak”.

Metodologia Aktiboak

  • Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala
  • Ikasketa-zerbitzua
  • Ikaskuntza iraulia (gela iraulia)
  • Proiektuen bidezko ikaskuntza
  • Ikaskuntza kooperatiboa

Konpetentzietan Oinarrituriko Ikaskuntza-Irakaskuntza

Ezagutzak irakastea eta ikasteko gaitasunak garatzea.

"Konpetentziak, eskola-hezkuntzaren esparruan, edozein pertsonak bizitzan zehar izango dituen arazoei erantzuteko behar duena identifikatu behar du. Hortaz, gaitasuna bizitzako hainbat esparrutan eraginkortasunez esku hartzea izango da, aldi berean eta elkarrekin lotuta, jarrerazko, prozedurazko eta kontzeptuzko osagaiak mobilizatzen dituzten ekintzen bidez."

Ikas Egoerak

Ikasleei funtsezko konpetentziekin eta konpetentzia espezifikoekin lotutako jarduerak garatzea eskatzen dieten egoerak eta jarduerak, konpetentzia horiek eskuratzen eta garatzen laguntzen dutenak.

HELBURUA: Ikasleek ezagutzak integratzeko eta egoera berri eta desberdinetan aplikatzen ikasteko gaitasuna garatu dezaten. Ikasleak prestatu etorkizunean aurkituko dituzten arazoei erantzun egokia emateko (KONPETENTZIAK).

Iturriak eta Pentsamendu Kritikoa

Iturriak

Informazio iturriak: informazioa eskaintzen digun edozein ebidentzia material, dokumental, ahozko edo ondareari lotutakoa.

Iturri historikoa: iraganeko informazioa eskaintzen digun edozein ebidentzia material, dokumental, ahozko edo ondareari lotutakoa.

  • Lehen mailakoak: ikasten ari garen garaiaren garaikideak direnak.
  • Bigarren mailakoak: ikasten ari garen garaiaren ondoren sortutakoak.

Iturri motak:

  • Idatzizkoak: dokumentu pribatuak, publikoak, testamentuak, liburuak, aldizkariak, egunkariak…
  • Ahozkoak: zuzenak (elkarrizketak) eta ez-zuzenak (grabazioak).
  • Ikonografikoak: irudiak dituztenak.
  • Materialak: objektuak, arropak, monumentuak, marrazkiak, argazkiak…
  • Materialgabeak: lekuko adierazgarriak, ohiturak…

Ikasleek hurrengo gaitasunak gara ditzaten:

  • Pentsamendu kritikoa
  • Ezagutza zientifikoa
  • Enpatia eta enpatia historikoa

Pentsamendu Kritikoa

Honen bitartez, gure inguruneak ematen digun informazioa zalantzan jartzen dugu. Bereizten saiatzen da zer den informazio faltsua eta zer ebidentzietan oinarritua.

Pentsamendu kritikoa duten pertsonak gai dira, beren identitatea osatuz, bizitzari eman nahi dioten norabidea askatasunez zuzentzeko. Arrazoizkoak eta arrazionalak dira. Modu independentean pentsatzeko gai dira.

Pentsamendu kritikorik ez duten pertsonak beste batzuen onurarako edo probetxurako erabil daitezke.

Pentsamendu kritikoa sustatu behar da, gizartea aldatzeko eta komunitateen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko tresna delako.

Entradas relacionadas: