Hezkuntza Inklusiboaren eta Konpetentzien Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,03 KB
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala (1948)
Gizon-emakume guztiak berdinak dira legearen aurrean eta denek dute, bereizkeriarik gabe, legezko babesa izateko eskubidea. Denek dute Aldarrikapen hau hausten duen edozein bereizkeriaren aurka eta bereizkeria horren eragileen aurka babes berbera izateko eskubidea.
Ley General de Educación y Financiamiento de la Reforma Educativa (1970)
Tendrá como finalidad preparar, mediante el tratamiento educativo adecuado, a todos los deficientes e inadaptados para una incorporación a la vida social y a un sistema de trabajo en todos los casos posibles, que les permita servirse a sí mismos y sentirse útiles a la sociedad”. Se prestará una atención especial a los escolares superdotados para el debido desarrollo de sus aptitudes en beneficio de la sociedad y de sí mismos.
Transferentzia eta Eskumenak (Konstituzioa, 1978)
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Hezkuntza Berezirako Nazio Plana egokitu zuen, eta horren ostean, Hezkuntza Berezirako Euskadirako Plana diseinatu eta idatzi zuen. Plan hau 1982ko ekainean onartu zuen Hezkuntza Sailak, garai hartako gizartearen aniztasunean eta pertsona eta kolektiboen heterogeneotasunean oinarrituz.
LOGSE (1990)
- Kontzeptu berri bat agertu zen: Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak.
- Warnock (1978) txostena, geroago Eusko Jaurlaritzarentzat oinarrizko erreferente izan zena, Erresuma Batuko 1981eko Hezkuntza Legea inspiratu zuen (Eusko Jaurlaritza, 1999:17; Wilfred, 1985; Jiménez Lara, 2001).
- Ideia berria: Eskolan sektorizazioa onartzea, hots, integratutako ikaslearen premiei bere giro naturalean erantzutea.
- Eginkizun integratzailea modu askatuan eta zabalean erraztuko duten laguntza zerbitzuak indartzea beharrezkoa zela ikusi zen. Horretarako, 2001eko otsailaren 6ko 15/2001 Dekretuaren bidez Berritzeguneak sortu ziren.
HEZIBERRI 2020 Proiektua (Konpetentziak)
- DELORS TXOSTENA (1996): Ikasten ikasi, egiten ikasi, izaten ikasi, elkarbizitzen ikasi.
- 2030eko HEZKUNTZA INCHEONEKO ADIERAZPENA: 160 herri desberdinetako 169 pertsonak parte hartu zuten. Bertan, datozen 15 urteetarako hezkuntzaren ikuspegi berri bat aurkezten da.
Konpetentziak
Elkarbizitzarako Konpetentzia (Zeharkakoa)
Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzea da, gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta betebeharrak, eta horrela, ekarpen bat egitea norberaren eta guztion onari.
Konpetentzia Sozial eta Zibikoa (Diziplinarra)
Nork bere burua, norberaren taldea eta bizi duen mundua ezagutu eta ulertzea da, gizarte-zientzien jakintzak eskuratuz, kritikoki interpretatuz eta erabiliz; zientzia horien berezko prozedurak eta metodologiak erabiltzea, autonomiaz eta herritarrei dagokien arduraz jarduteko bizitzaren ohiko egoeretan, gizarte guztiz demokratikoa, solidarioa, inklusiboa eta askotarikoa lortzearren.