Hezkuntza Inklusiboa: Tutoretzak, Aniztasuna eta Laguntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB

Tutoretzak Ikasleen Artean

Ikasleen arteko tutoretzak: ikasle bikoteak sortzen dira eta erlazio asimetrikoan oinarrituko da (bata tutorea eta bestea ikaslea). Hau da, rolak ezartzen dira ikasgai edo eduki baten gaitasun maila ezberdinaren ondorioz.

  • Eredu ezberdinak: batzuetan maila berberakoen artean edo ikasgela baten barnean; bestetan, adin eta maila ezberdinetako ikasleen artean.
  • Posiblea da tutorea bestea baino gazteagoa izatea.
  • Tutore rola betetzeko, prestakuntza minimoa eskatzen da.
  • Ekintzak eta ariketak esanguratsuak eta funtzionalak izan behar dira, hau da, ikasleen beharrekin konektatu behar dira (instrumentalak, IKT).

Motak:

  1. Berdinen arteko tutoretza.
  2. Adin desberdinetako kideen arteko tutoretza.
  3. Rolak trukatzeko tutoretza.

Estrategia praktikan jarri baino lehen, planifikatu egin behar da. Ikasle tutoreak menperatu behar du zertan datzan bere rola. Ikasle tutoreak edukiaren jakintza behar du, baita interakziorako pautak ikasi ere. Ezinbestekoa da ikasle tutoreak eta beste ikaslearekiko konfiantza giroa sortzea. Helburua biontzat onuragarria izatea da. Ondorioen artean, elkarbizitza indartzea dago.

Tutoretza Indibidualak

Ikaslegoaren garapen eta arreta integrala bermatzeko, ez da bakarrik ikasgelako tutorearen eginkizuna. Ikasgelatik pasatzen den irakasleren batek, ikastetxeko beste batek edota PTkoek, besteak beste, bete ahal dute "tutore rola". Garrantzizko baldintza: tutore eta ikasleen arteko lokarria egotea. Ikasleen eta irakasleen arteko harremanak bultzatzen ditu, baita irakaslegoaren iguripenak eta inplikazioa ere.

Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa

Zer da "Haurren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa"? Zer fase ditu eta zertan datza bakoitza? Nortzuk dira fase bakoitzaren arduradunak?

HHko etapan, behaketa prozesu sistematikoa ezartzea proposatzen da, eta honekin batera, garapenaren gorabeherak detektatzeko asmoz, horiek hezkuntza laguntzarako premia espezifikoak eragin ditzaketen heinean. 2015-2016 ikasturteko 2 eta 3 urteko haurren geletatik abiarazita, 2016-2017an 4 eta 5 urteko haurren geletara zabaldu zen.

  • Lehenengo fasea: "Garapen Ohiko Zaintza" deritzo. Honetan, HGBEak (Haurren Garapen Behaketarako Eskalak) erabiliko dira.
  • Bigarren fasea: "Detekzio Espezifikoa". Screening proba espezifikoak edota estandarizatuak izango dira, profesional adituen ardurapean.

Identitate Seinaleak

  • Aniztasunaren kontzeptu zabala.
  • Eskola/gela komunitatea da.
  • Parte-hartzea bultzatu eta baztertze prozesuak gutxitzen ditu.
  • Inklusioa prozesu bat da.
  • Diferentziak txalotu: ikasle guztien onarpena eta aberastasuna.
  • Ikaskuntza inklusiboaren testuinguruak curriculum komuna eskatzen du.
  • Hezkuntza inklusiboa hezkuntza berregituratzea da.
  • Gizarte inklusiboa: hezkuntza inklusiborako erronka. Beraz, giza eskubideen kontua da.
  • Pertsonen arteko diferentziak onartzen eta errespetatzen ditu: adina, sexua, jatorri etnikoa, hizkuntza, desgaitasuna…
  • Ekitatearen aldeko bidea da, ikasle guztien ikasteko eta parte hartzeko oztopoak gutxiestea da.
  • Eskolen kultura, politika eta praktiken berrantolaketa da.
  • Etengabe eboluzionatzen ari den prozesu dinamikoa da.
  • Pertsona batzuentzat, bizitzeko modua da.
  • Inklusioaren gaia ez da soilik hezkuntzaren esparruan mugatzen.

Hezkuntza Laguntza Berezia Behar Duten Ikasleak

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak (ezgaitasuna edo jokabide nahaste larriak), ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak, gaitasun handiko ikasleak, hezkuntza sisteman ohi baino beranduago sartu diren ikasleak, eskolako ibilbide edo baldintza pertsonal bereziak dituzten ikasleak eta desberdintasun sozialeko egoeran dauden ikasleak dira.

Entradas relacionadas: