Hezkuntza Inklusiboa: Printzipioak, Sistemak eta Laguntza Premia Espezifikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,98 KB
Hezkuntzaren Oinarriak eta Sistemaren Egitura
1. Zein printzipiotan oinarritzen da hezkuntzan esku hartzea? Justifikatu ezazu erantzuna.
Ikasleen aniztasunarekiko arretarekin erlazionatzen da. Justifikazioa: Hezkuntza inklusiboaren helburua da ikasle guztien beharrei erantzutea, haien ezaugarriak edozein izanda ere.
2. Zein etapetan banatzen da hezkuntza sistema?
HHtik (Haur Hezkuntza) DBH bukaerara (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) adierazten dira etapak.
3. Zeintzuk programak motak daude aniztasunari arreta emateko?
HLPE (Hezkuntza Laguntza Premia Espezifikoak) sailkapena azaltzen du, aniztasunari erantzuteko programak zehaztuz.
4. Zein da curriculumaren bigarren zehaztapen maila?
Ikastetxeak dituen dokumentuak zehazten ditu (normalean, Ikastetxeko Proiektuaren barruan).
5. Zein alde dago IHP eta Programazioaren artean?
Zehaztapen maila desberdinak bereizten dituzte: IHP (Ikastetxeko Hezkuntza Plana) maila orokorragoa da, eta Programazioa zehaztapen maila zehatzagoa da.
6. Adierazi itzazu Hezkuntza Laguntza Teknikariaren (HLT) 3 funtzio.
- Hezkuntza teknikariaren 3 funtzio azaltzen ditu (adibidez: aholkularitza, baliabideen kudeaketa, eta esku-hartzeen koordinazioa).
7. Zein da ikastetxearen organigrama?
Ikastetxeko organu desberdinak definitzen ditu (zuzendaritza, klaustroa, aholkularitza-organoak, etab.).
2.2. HLPEak dituzten ikasleak
Hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten ikasleak, besteak beste:
- Ikasteko zailtasun espezifikoak (IZE) dituzten ikasleak.
- Arreta-galeragatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura (AGHA) duten ikasleak.
- Gaitasun intelektual handia duten ikasleak.
- Hezkuntza-sistemara berandu sartu diren ikasleak.
- Egoera pertsonala edo eskolako historia dela- eta desabantailak dituzten ikasleak.
HLPEari buruzko Galderak eta Erantzunak
1. Zer da zehazki Hezkuntza Laguntza Premia Espezifikoen (HLPE) kontzeptua?
Ikasleek etengabe edo aldi jakin batean ohikoa ez den hezkuntza-arreta behar izatea, ikaskuntzan oztopoak direla eta.
2. Zein da Warnock Txostenak ezarritako funtsezko planteamendua, aniztasunaren kudeaketari dagokionez?
Aniztasuna onartzea eta ikasleen premia eta interesak aintzat hartzea, haien gaitasunak garatzeko baliabideak eskainiz.
3. Zein kategoriatan sailkatzen dira Hezkuntza Laguntza Premia Espezifikoak (HLPE) dituzten ikasleak?
Hezkuntza Laguntza Premia Espezifikoak (HLPE) dira: Hezkuntza Premia Bereziak (HPB), Ikasteko Zailtasun Espezifikoak (IZE), AGHA dutenak, Gaitasun Intelektual Handikoak, berandu sartutakoak eta desabantailak dituztenak.
4. Zer da ebaluazioak izan behar duen ezaugarri nagusia ikastetxe inklusiboan, aniztasunari aurre egiteko?
Malguagoa izatea, ikasle guztiek ez baitituzte helburu berberak lortu behar, eta erritmo eta estilo desberdinak ebaluatzeko tresna eraginkorrak hautatzea.
5. Zein da Inklusioa ulertzeko funtsezko printzipioa integrazioarekiko aldean?
Inklusioak ikasle guztien premiei erantzun nahi die, premia bereziak izan zein ez izan.
6. Zein da Hezkuntza-Inklusioaren helburu nagusia Hezkuntza-Integrazioarekiko aldean?
Ikasle guztien premiei erantzutea, premia bereziak izan zein ez izan, eta ikastetxearen egitura eta funtzionamendua aldatzea.
7. Zein da Ikasteko eta Parte Hartzeko oztopo kulturalaren adibide nagusia hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik?
Curriculumaren zurruntasuna edo elkarlanaren falta, ikasle bakoitzaren beharrei erantzuteko estrategia indibidualak sortzea eragozten baitu.
Entzumen-desgaitasuna eta Esku-hartzea
8. Entzumen-desgaitasunaren kasuan, zergatik da funtsezko aldagai bat desgaitasuna agertzen den unea (prelokutiboa/postlokutiboa)?
Prelokutiboak garapen kognitiboari eta ikasteko prozesuari eragin diezaioke, entzumena prozesu gakoa baita hitz egiteko.
9. Zein da hezkuntza inklusiboan metodologiaren ardatz nagusia?
Ikasleen ezaugarriak dira ardatza, ikaskuntza-egoerak antolatuz, beharrak taldearen testuinguruan pertsonalizatzeko.
10. Entzumen-desgaitasuna duten ikasleekin esku hartzean, zein faktore da kontuan hartzekoa, horrek ikasteko prozesuan izango duen eragina zehazteko?
Desgaitasuna agertzeko unea (prelokutiboa/postlokutiboa), maila, eta esku-hartzea noiz hasten den.
11. Zer bereizten du entzumen-desgaitasunaren barruan hipoakusia duen ikasle bat gorreria duen ikasle batetik, hezkuntzaren ikuspegitik?
Gorreria duen ikasleak ezin du ezer entzun, baina hipoakusia duenak hizkuntza ohiko bidetik bereganatu dezake entzumen urria izan arren.