Hezkuntza: Ikasle Motak, Metakognizioa eta Komunikazio Gaitasunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB
Ikasle Motak
Ikasgela batean, garapen maila eta mota desberdinetako ikasleak aurkitzen ditugu, eta horietako bakoitzak ezaugarri zehatz batzuk dauzka. Hori dela eta, hezitzaile bezala ezin gara mugatu ikasgelan estrategia bakar bat erabiltzera, horrela gure mezua ez delako ikasle guztietara ailegatuko.
Hiru dira ikasle motak:
- Behatzaileak: Behatzaile onak, azkar hitz egin eta idazten dutenak. Entzuten duten bitartean zirriborroak egitea edo idaztea gustatzen zaie, eta nahiago dute irakurtzea entzutea baino.
- Entzuleak: Entzunez ikasi egiten dute, eztabaidatzea gustatzen zaie eta hizlari onak dira. Zaratarekin erraz galtzen dute arreta, eta zerbait egin behar duten bakoitzean beren buruarekin hitz egin behar dute.
- Ekileak: Eginez hobeto ikasten dute; beraz, jokoetan parte hartzea gustatzen zaie, baita gauzak irudikatzea ere. Oso emozionalak dira, eta geldi egotea kostatzen zaie.
Zer da Metakognizioa?
Norbere ezagutza ezagutzeko gaitasuna, gure jardueraz pentsatzeko eta hura planifikatzeko gaitasuna. Metakognizioa gauza guztiak ikasteko erabiltzen dugu, baina kasu honetan irakurketa gaitasuna garatzeko erabiliko dugu.
Metakognizioa garrantzitsua da ikasleek beren ikasteko prozesua ulertu, kontrolatu eta hobetu ahal izateko. Helburuak ezartzen, zailtasunak identifikatzen eta ikaskuntza estrategiak egokitzen laguntzen du, ikaskuntza eraginkorragoa eta autonomoagoa bihurtuz. Gainera, bizitza osoko ikaskuntzarako oinarri sendoa eskaintzen du.
Komunikazio Gaitasuna
Egoera jakin batean helburu jakin bat lortzeko hizkuntza eta adierazpen ez linguistikoen erabilpen egokia da. Nahiz eta esaldiak ondo eraiki, egoeraren testuingurura moldatu behar dira hiztunak. Hymesek "hiztun errealaren" teoria defendatzen du, hau da, esaldiak bai gramatikalki bai sozialki onargarriak izan behar dira.
Gaitasun komunikatiboaren barnean 4 azpi-konpetentzia aurkitzen ditugu:
- Linguistikoa: Zuzentasun gramatikala, fonetikoa, morfologikoa, sintaktikoa…
- Diskurtsiboa: Esaldien arteko koherentzia
- Soziolinguistikoa: Testuingurua ezagutzea
- Pragmatikoa: Diskurtsoaren eraikuntza testuinguru bakoitzerako egokitzeko gaitasuna
Gaitasun Linguistikoa
Idazteko Trebetasuna eta Gaitasuna
Idazteko gaitasuna norbere xedeak bete eta komunikatzeko, gizartean parte hartzeko edota ezagutza bereganatzeko helburuarekin, gizarte mailan eremu anitzetan erabilgarriak izan daitezkeen testu idatziak sortzeko gaitasuna da. Hori egiteko estrategia desberdinak erabiltzen dira:
- Testua planifikatu: Komunikazio egoera finkatu (igorlea, hartzailea, etab.), ideiak sortu eta edukiak antolatu.
- Testua eraiki: Ideiak garatu (paragrafoak), testuari forma eman (kohesioa, koherentzia, zuzentasuna, argitasuna…) eta ortografia eta puntuazio markak errespetatu.
- Testua orraztu: Dauden arazoak identifikatu eta konpondu.
Ikas Irakaste Prozesua
Ikaste-irakaste prozesua ulertu behar da jarduera sozio-hezitzaile eta kognitibo gisa. Irakaskuntzaren xedea ikaskuntza sortzea da, hau espazio eta modu desberdinetan eman daitekeelarik: sinkronikoa (ikasgelan) edo asinkronikoa (online). Irakaskuntza eta ikaskuntza elkarren osagarriak dira, eta lotura horretan hartzen du zentzu didaktiko osoa.
Helburua da irakaskuntza-ikaskuntza estrategiak zer diren ulertzea eta komunikazio-egoera desberdinetara egokitzen ikastea. Estrategia hauek irakasleek aktibatzen dituzten gaitasunak, trebetasunak eta baliabideak dira, helburua diskurtso didaktikoa ikasleengana iristea eta ikaskuntza esanguratsua sustatzea delarik. Ikaskuntza esanguratsua izateko, guk ezagutzen dugunarekin lotuta egon behar da.