Hezkuntza eta Garapena: Eskubideak eta Nazioarteko Hitzarmenak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,49 KB
Hezkuntza eta Garapena: Oinarrizko Printzipioak
Hezkuntza-eskubidea sustatuko da giza eskubideen esparruan, hezkuntzaren eta garapenaren arteko lotura nabarmenduz. Hezkuntza jasotzeko oztopoak aztertuko dira (bereziki, liburuen, uniformeen eta beharrezko eskola-materialen tarifak eta kostuak) eta oztopoak murrizteko neurriak identifikatu ere.
Diskriminaziorik Eza Hezkuntzan
Bereziki emakumeen, neskatoen eta neska nerabeen diskriminazioa aztertuko da. Diskriminazioaren aurkako borrokak garrantzi berezia du:
- Talde indigenei
- Erlijiozko, arrazazko eta hizkuntzazko gutxiengoei
- Etorkinei eta ezgaituei
Hezkuntzaren Kalitatea eta Finantzaketa
Hezkuntza Kalitatea
Hezkuntzaren kalitateari garrantzi berezia emango zaio, aurrerantzean bultzatuko diren ekimenetan. Horretarako, ikaskuntza-prozesuetan eta ikaslearen ingurunean eragin beharra izango da, bai eta irakasleen prestakuntzan ere.
Finantzaketa Egokia
Elkarrizketaren bidez, nazioek hezkuntza publikoarentzako eta doakoarentzako aurrekontuak areagotzea sustatuko da. Era berean, Munduko Bankuarekin arituko da lanean, kalitatezko hezkuntza egokia finantzatzeko.
Hezkuntza Auzitegietan eta Estatistikak
Hezkuntza Auzitegietan
Hezkuntza-eskubidea betetzen ez bada, nazioko eta nazioarteko auzitegietan epaitu ahal izatea sustatuko da.
Estatistiken Neurketa
Giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-eskubidea zenbateraino betetzen den neurtzeko adierazleak sortzea sustatuko da.
Larrialdi-Egoeretako Hezkuntza
Larrialdi-egoeretako hezkuntza aztertuko da, bai natura-hondamendietakoa, bai gatazka armatuetakoa, egoera horien biktima diren haurren hezkuntza-eskubidea bermatzen saiatzeko.
Munduko Hezkuntza Egoera
Pobreziaren munduko tasak erdira murriztu ziren 1990etik 2010era. Murrizketa tasa hori, Afrikako herrialde askotan ekonomiaren hazkundea ematearen ondorio da. Hala ere, pobrezia tasak oso desberdinak dira munduko eskualde batzuetan eta besteetan:
- Saharako eta Hegoaldeko Afrikan: %50
- Hego Asian: %30
- Ekialde Asian eta Pazifikoan: %12.5
Gatazka eta krisiaren ondorioz ia 30 milioi haurri ukatu zaie oinarrizko hezkuntza eskubidea. Ondorioz, heldu eskolagabeen belaunaldiak izango ditugu etorkizunean.
Nazioarteko Hitzarmenak Hezkuntza Eskubidean
1948: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
1948ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala bozkatu zuten Nazio Batuen Estatu kideek Batzar Nagusian. Aldarrikapen horretan, eskubide eta askatasun nagusiak jasotzen dira.
1976: Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Ituna
1976tik, indarrean dago Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Ituna.
1990: Haurren Eskubideen Hitzarmena
1990ean, Haurren Eskubideen Hitzarmena sinatu zen, haurrentzako babes berezia bermatzeko. Hori da munduko itunen artean herrialde sinatzaile kopururik handiena duena: sinatu ez duten bakarrak Ameriketako Estatu Batuak eta Somalia dira. Itun horren 28. eta 29. artikuluek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak nahiz Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalei buruzko Nazioarteko Itunak aipatutako hezkuntza-eskubidea jasotzen dute. Horretaz gain, hezkuntza-eskubidearen babes-eremua hedatzen dute, Itunean adierazita dagoen printzipio bati jarraiki: haurraren interesari lehentasuna emateari.
2000: Dakar eta Milurtekoko Deklarazioa
2000. urtean, mundu osoko ordezkariak bildu ziren, Dakarren, Hezkuntzari buruzko Munduko Foroan, guztiontzako hezkuntzaren inguruan emandako aurrerapausoak berrikusteko. 2000ko irailean, mundu osoko 189 estatuburu eta gobernuburuk Milurtekoko Deklarazioa hitzartu zuten. 2015. urterako lortu beharreko 8 helburuen bilduma, hain zuzen; hau da, mundu garatua, bidezkoa eta orekatua bermatuko zuten helburuak.
Zer esan nahi eskubide honen ikuspegia zabaldu eta eguneratu?
Gaur egun hezkuntzarako eskubideak honako hauek dakartzala egiaztatu dugu:
- Eskolarako eskubiderik ez ezik, hezkuntzarako eskubidea ere bai.
- Hezkuntzarako eskubidea ez ezik, hezkuntza onenerako eskubidea ere bai.
- Hezkuntzarako eskubidea ez ezik, ikaskuntzarako eskubidea ere bai.
- Sarbiderako eskubidea ez ezik, partaidetzarako eskubidea ere bai behar dugula.