Hezkuntza Esku-hartzea, Curriculuma eta Programazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,07 KB
Hezkuntza Esku-hartzea eta Laguntza
Esku Hartzeko Laguntza (Gizarteratzea)
Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren eginkizuna. Bertan, ikasteko premia espezifikoak dituzten ikasleak gizarteratzeko egiten diren jarduera guztiak sartzen dira.
Kontzeptua ulertzeko funtsezko 4 ideia:
- Jarduerak
- Hartzailea
- Testuingurua
- Baliabideak
Hezkuntzan Esku-hartzea
Ikasleen ahalmenak, gaitasunak eta trebetasunak modu globalean hobetzeko ekintzak gauzatzea. Ikasle guztien berezitasunak eta gaitasunak garatzea nahi da.
Irakaskuntza-Ikaskuntza Prozesua:
- Irakaskuntza: Ezagutzak eraikitzen laguntzeko nahitaezko ekintza.
- Ikaskuntza: Ezagutzak lortzeko prozesua.
Prozesu hau planifikatuta dago.
Aniztasunarekiko Arreta
Ikasleen gaitasun, ikasteko erritmo, motibazio eta egoera desberdinei erantzuteko hezkuntza esku-hartzeen multzoa.
Arreta intentsitateari erreparatzeko 2 maila:
- 1. Arreta-maila: Laguntza handia, jarraituagoa eta sistematikoagoa.
- 2. Arreta-maila: Premia konplexuagoak dituzten eta laguntza espezifikoa behar dutenentzako.
Hezkuntza Sistema
Irakaskuntza egituratzeko herrialde bakoitzean, mailak eta aldiak finkatuz eta esparru akademikoak zehatz azalduz.
Curriculuma eta Haren Garapena
Curriculuma
Ikasleak titulu jakin bat lortzeko egin behar duen ikasketa-plana edo multzoa da.
Curriculumaren Ezaugarriak
Elementu eta dokumentu zehatz batzuk identifikatzen dituzte, eta bi ezaugarri nagusi ditu:
- Deszentralizatua: Zehaztapen maila desberdinak ditu.
- Irekia: Malgutasuna du.
Curriculumaren Elementu Nagusiak
- Helburuak: Irakaskuntzan lortu nahi diren gaitasun edo xedeak.
- Gaitasunak: Ezagutza eta trebetasun multzoa.
- Edukiak: Landu beharreko ezagutza-multzoa.
- Metodologia didaktikoa: Planifikatutako estrategiak, prozedurak eta ekintzak.
- Ebaluazio-irizpideak eta ikaskuntza-estandar ebaluagarriak: Ebaluatzeko erreferente zehatza.
Curriculumaren Garapena
Autonomia erkidego, ikastetxe eta ikasgelako errealitateari egokitu behar zaio:
- Diseinua: Gutxieneko irakaskuntza ezarri.
- Hezkuntza-proiektua: Bakoitzaren errealitatera egokitu.
- Ikasgelako programazioa: Noiz eta nola irakatsiko den zehaztu.
Ikastetxearen Autonomia
Legeek sortua, baina ikastetxeek autonomia handia dute antolatzeko eta plangintzari dagokionez.
Programazioa eta Jarduerak
Programazioa
Curriculuma zehaztasun handienarekin antolatzen duen dokumentua. Ikasle talde baten hezkuntza-jarduerak planifikatzeko eta antolatzeko balio du.
Baldintzak:
- Malgua
- Baliagarria
- Objektiboa
Programazioaren Erreferenteak
Ez da dokumentu estandar eta isolatu bat, ikastetxeko gizarte eta hezkuntza errealitatea du oinarritzat. Erreferente nagusiak:
- Araudiak
- Hezkuntza Proiektua
- Ikasle-taldea
- Baliabideak
Programazioaren Elementuak
Ikastetxe bakoitzak desberdin zehazten ditu:
- Zertarako irakatsi: Helburuak (ikaslearekin lortu nahi diren xedeak adierazi) eta gaitasunak (ikaskuntzak ahalbidetu).
- Zer eta noiz irakatsi: Bi prozesu (hautatzea eta antolatzea eta sekuentziatzea). Zeharkako edukiak ere sartu behar dira.
- Nola, zeren bidez, nola ebaluatu...
Eskolaz Kanpoko Jarduerak
Hezkuntza motak jardueren arabera:
- Formala edo arautua: Legeek ezarritako hezkuntza.
- Ez-formala: Eskolaz kanpoko ekintzak.
- Informala: Ingurune fisiko eta sozialarekin izaten den interakzioa.