Hezkuntza Eremuak eta Irakaskuntza Erakunde Librea (ILE)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,41 KB

Hezkuntza-eremu ezberdinak: Formala, ez-formala eta informala

Hezkuntza informala gizartean bizitzeagatik eta eguneroko bizipenen bitartez guztiok gureganatzen ditugun ezagutza, balio eta trebetasun multzoa da. Egunerokotasunarekiko interakzioaz ari gara; ez da hezkuntza instituzionalizatua, espontaneoki jasoa eta inkontzienteki barneratzen dena baizik. Hezkuntza formalak eta ez-formalak intentzio pedagogiko bat dute; hezkuntza informalak, berriz, intentzio falta dauka.

Hezkuntza formalaren eta ez-formalaren arteko desberdintasunak

  • Helburuak

    Formala (F): Hezkuntza orokorra, epe luzera lortzekoa.
    Ez-formala (EF): Hezkuntza zehatza. Eskolak oro har kontuan hartzen dituen dimentsioei dagozkien funtzioak. Gertuko eta momentuko beharrei egoki erantzuteko gaitasuna.
  • Hezigaiak

    F: Homogeneotasuna, adin jakin bati zuzendua. Sarritan subjektuek ez dute parte hartzeko borondaterik; ondorioz, motibazio-maila txikia da.
    EF: Ez da mugatzen. Jarduera pedagogikoak zabaltzeko gogoa. Arreta gutxiago subjektuei, eta hauek hezkuntza lagatzeko askatasuna dute.
  • Hezitzaileak

    F: Nahitaez eskatutako titulazioa eduki behar da.
    EF: Mota desberdinetakoak daude. Ikastaroetan jasotzen dute prestakuntza; beraz, ez da nahitaez titulaziorik eskatzen.
  • Edukiak

    F: Estandarizatuak, teorikoak eta abstraktuak. Ez dute aniztasuna kontuan hartzen.
    EF: Eduki-aniztasuna. Edukiak ez dira eskolan bezain testuingurutik kanpo egoten; funtzionalak eta praktikoak dira.
  • Metodologia

    F: Ahozkoa eta buruz ikastekoa. Zurruntasun handia eta metodologia berriak sartzeko aukera gutxi.
    EF: Hainbat alderdiren arabera zehazten da. Talde-dinamikak eta lan kolektiboak sustatzen dira, metodologia berriak aplikatzearen aldekoak izanik.
  • Kokapena

    F: Leku finkoa, jarduera pedagogikoa garatzeko egokitua.
    EF: Ez da leku jakin batean irakasten. Informazio-iturri desberdinak eta lekuz aldatzeko aukera dago, testuinguruaren arabera. Ez dago jarduera pedagogikoa garatzeko soilik egokitua; instalazio mota ezberdinak erabiltzen dira.
  • Denbora

    F: Ordutegi finkoak. Hezigaiak ordutegia bete behar du.
    EF: Malgutasuna. Eskolako ikasturteek baino iraupen motzagoa izan ohi du.
  • Kudeaketa

    F: Gobernuaren hezkuntza-erakundeen eskutik.
    EF: Programa babesten dutenen eskutik. Gobernuaren kontrola egon daiteke, baina ez dago arau zorrotzik.
  • Finantziazioa

    F: Gobernuaren hezkuntza-erakundeen eskutik.
    EF: Programan parte hartzen dutenen eskutik, erakunde publiko zein pribatuen bidez, edota gobernu, ministerio eta udalen eskutik. Eskola-sistemak baino kostu txikiagoa du.
  • Ebaluazioa eta tituluak

    F: Titulu formalak lortzeko aukera eskaintzen du.
    EF: Subjektuak baloratzen du programan jarraitu ala ez. Ebaluazioa egindako lanaren bidez egiten da, ez ohiko azterketen bidez.

ILE: Irakaskuntza Erakunde Librea

Espainiako unibertsitateak gatazka larria bizi izan zuen, eta horren ondorioz katedradun askok lana galdu zuten. Kaleratuek Goi-mailako Ikasketen Akademia sortu zuten, berrikuntza pedagogikoei segida emateko asmoz. Ideia hori ILEn (Institución Libre de Enseñanza) gorpuztu zen.

ILE 1876ko irailaren 26an sortu zen, Espainiako bilakaera bultzatzera deituriko gutxiengoei zuzenduriko unibertsitate-hezkuntzari begira. Hauek dira ILEren ekarpen pedagogiko nagusiak:

  1. Heziketak gizakia hezteko izan behar zuen, ez bakarrik ezagutzaz janztekoa.
  2. Gizakiarenganako errespetua oinarri izan behar zen, ez bakarrik gizarteko kide delako, baizik eta dituen balioengatik ere.
  3. Haurra “gizaki proiektu” gisa ulertzen da; ILEk errespetu handia dio haurrari.
  4. Neutraltasun erlijiosoaren defentsa.
  5. Intuiziozko metodoa kontuan hartzea.
  6. Umearen nortasunari arreta berezia jartzea.
  7. Gorputzaren zainketa, higienea eta hezkuntza fisikoaren garrantzia.
  8. Lanarekiko maitasuna.
  9. Tolerantziaren sustapena.

Entradas relacionadas: