Hezkuntza Elebiduna: Helburuak, Programak eta Ereduak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,4 KB
Hezkuntza elebidunak hainbat helburu eta programa ditu, hizkuntza-testuinguruaren eta komunitatearen beharrizanen arabera. Jarraian, horietako nagusienak aztertuko ditugu.
Hezkuntza Elebidunaren Helburuak
Igarobide Helburua
Ikasleen hezkuntzan hizkuntza bat soilik denbora batez erabiltzen da. Hizkuntza nagusi hori lortzeko tresna bat da, eta behin helburua lortuta, bigarren hizkuntza baztertu egiten da.
Eusteko Helburua
Gutxiengo hizkuntza bat eusteko erabiltzen da. Hizkuntza iraunaraztea da helburu nagusia. Adibidez, Gernikan gutxiengo hizkuntzari (euskarari) eusteko D eredua ezartzea.
Aberasteko Helburua
Hizkuntza bat indartzeko helburua du. Bi hizkuntza dauden toki batean, horietako bat indartzeko programa bat egitea da helburua, ikasleen gaitasun elebiduna aberastuz.
Murgiltze Programak
Murgiltze programen helburua ikasleak elebidun orekatu bihurtzea da. Kasu askotan, ama hizkuntza nagusia izan ohi da, eta eskolan ikasitakoa gutxitua. Bigarren hizkuntza jokabide komunikatiboaren bidez irakasten zaie, ulertzera eta erabiltzera eramaten dituzten ekintza-egoeretan barneratuz. Murgiltze programak era desberdinetan antolatzen dira, gizartearen eta hizkuntzen beharrizanen arabera.
Murgiltze Goiztiarra
Eskolan hasten denetik bigarren hizkuntza erabiltzen da. Bi aldaera ditu:
- Erabateko murgiltzea: denbora osoan bigarren hizkuntza erabiltzea.
- Erdizkako murgiltzea: orokorrean denbora banatua (hizkuntza bakoitzari denbora jakin bat eskainiz).
(Emaitza onenak lortzen dituen eredua izan ohi da).
Murgiltze Berantiarra
Eskolatzearen hasieran ama hizkuntza erabiltzen da, bigarren hizkuntza pixkanaka sartuz. Murgiltze osoa beranduago egiten da (adibidez, Lehen Hezkuntzako 5. mailan). Oso emaitza onak lortzen dira, hezkuntza elebakarrekoen maila berbera ama hizkuntzan; honen azalpena hizkuntza-gaitasunen arteko transferentzia gertatzen dela da.
Azpiratze Programa
Ez dira benetako programa elebidunak. Helburua ez da bi hizkuntzak menperatzea, baizik eta hizkuntza nagusi bakar bat ongi menperatzea. Eragin kaltegarri orokorra da haurrek euren jatorrizko hizkuntza alboratu eta gutxietsi ohi dutela, hizkuntza nagusiaren mesedetan.
Hezkuntza Ereduak Euskal Herrian
EAEko Hezkuntza Ereduak
EAEn euskara, gaztelaniarekin batera, ofizialtzat hartuta dago; ondorioz, hezkuntza publikoaren barruan A, B eta D ereduak topa ditzakegu. Gaur egun, D eredua da nagusi.
Nafarroako Hezkuntza Ereduak
Nafarroako Foru Erkidegoan, hizkuntza-guneen arabera antolatzen da hezkuntza:
- Gune euskaldunetan: A, B eta D ereduak daude eskuragarri.
- Gune mistoan: Gurasoek edo tutoreek erabakiko dute ikasleek euskaraz edo gaztelaniaz ikastea.
- Gune ez-euskaldunetan: Hezkuntza euskalduna ez dago legez babestuta, ikastolak soilik eskaintzen dute.
Nafarroan, D eta A ereduak dira nagusi.
Iparraldeko Hezkuntza Ereduak
Iparraldean frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra; ondorioz, oso zaila da euskaraz ikastea. Bi eredu nagusi daude:
- A ereduaren antzekoa: Euskara zenbait zentrutan soilik arlo gisa hartzen da.
- B ereduaren antzekoa: Denbora erdiko elebidun eredua da.
D eredua publikoak ez diren ikastetxeetan (ikastoletan) aurkitzen da. Iparraldean, B eredua da nagusi.
Hezkuntza Marko Hirueleduna (HMH)
Hezkuntza Marko Hirueleduna tresna bat da, ikasleen hizkuntza-gaitasunak garatzeko. Hizkuntza-gaitasunak bi ardatz nagusi ditu: ulermena eta ekoizpena. Hizkuntza komunikatzen irakasten da, eta hizkuntza desberdinek helburu bera dute: komunikazioa bermatzea. HMHren helburua da ikasleek komunikazio-gaitasun hori hiru hizkuntzatan bermatzea.
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua (IHP)
Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua (IHP) zentroko hizkuntza guztiak batzen dituen plan estrategikoa da. Hizkuntza-erabilpena eta irakaskuntzarekin lotutako alderdi guztien plangintza da. Ikaskuntza-irakaskuntzari zentzua ematea, trataerari koherentzia ematea, eta hainbat elementu kontuan hartzen dira (familiak, inguruko taldeak, irakasleen prestakuntza, etab.).