Hezkuntza Berezien Bilakaera Historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB

Bilakaera Historikoa Europa Mailan (XVII-XVIII)

HPBak zituzten ikasleak, hasiera batean, hezkuntza zein gizarte arlotik kanpo geratzen ziren. Haien inguruko ezjakintasun handia zegoen, eta, beraz, ez zekiten nola jokatu pertsona horien aurrean. Errenazimenduaren bukaeran hasi ziren lehen ekintzak. Frey Ponce de Leónen (1520-1584) eskutik HPBetan oinarritutako lehen esperientziak garatzen hasi ziren. Haien lana gor-mutuei eskaini zitzaien. 1755ean, Charles-Michel de l'Épée abade frantsesak gorrentzako lehen eskola sortu zuen, ondoren gor-mutuentzako institutu bihurtu zena. Garai berean, Parisen, itsuen hezkuntzaren garapenak izugarrizko bulkada izan zuen. Valentin Haüyk itsuentzako lehen hezkuntza instituzioa sortu zuen. Hurrengo mendean, Louis Braillek (1809-1852) Braille sistema sortu zuen. Aldaketa hauek gabezia edo muga sentsorialak zituzten ikasleei bakarrik bideratu zitzaizkien; adimen urritasuna zuten ikasleak hezkuntza arlotik kanpo geratzen ziren. Garai honi (XVII-XVIII) 'Época del Gran Encierro' deitu zitzaion.

Hezkuntza Berezien Autore Nagusiak Historian Zehar

  • Comenius (XVII-XVIII): Magna Didaktika idatzi zuen.
  • Jean-Jacques Rousseau (1712-1778): Emilio, o De la educación.
  • Friedrich Fröbel (XVIII-XIX): Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren garapen naturala.
  • Jean Itard (XVII-XIX): gor-mutuen eta itsuen hezkuntzan formatu zen.
  • Édouard Séguin (XIX): 'Método Fisiológico' hezkuntza metodoa bultzatu zuen.
  • Samuel Gridley Howe (XIX): gorrentzako eta itsuentzako hezkuntza metodo berriak sortzeaz gain, adimen urritasuna duten pertsonen eskubideak aldarrikatu zituen.
  • John Langdon Down (XIX): Down sindromearen inguruko ezaugarriak definitu zituen lehen medikua izan zen.
  • Maria Montessori: mentalki 'erotzat' hartzen ziren umeekin egin zuen lan.

Gor-mutuen eta Itsien Hezkuntza Espainian

Gor-mutuen eta itsuentzako lehen eskola publikoa 'La Casa Colegio de Sordomudos de Madrid' izan zen, 1805ean. 1795ean 'La Escuela Pías de Lavapiés' ikastetxea sortu zenean, izaera pribatua zuen. Eskola honek pertsona horien formakuntza zein gizarteratzea hartu zituen oinarri gisa. Aurrerago, Fernando VII.arekin, 1835ean, neska gorrei zuzenduriko lehen eskolak edo eraikinak sortu ziren. XIX. mendean zehar tailer ugari sortu ziren gor-mutuak zein itsuak lan munduan sartzera bideratuak.

Adimen Urritasuna duten Pertsonen Hezkuntza Espainian

Espainian, 'débiles mentales y atrasados' bezala ezagutzen ziren ikasleen hezkuntza eta tratamendurako lehen instituzioak 1875ean sortu ziren. 1910era arte itxaron behar izan zen Estatuak 'Patronato Nacional de Sordomudos, Ciegos y Anormales' onartu eta osa zezan. 1923ra arte itxaron behar izan zen 'Escuela Central de Anormales' Madrilen sortu zuten arte.

Pedagogia Terapeutikoaren Sorrera eta Integrazioa

'Escuela para Anormales'-en sorrerarekin hasi zen, 1923an, María Soriano zuzendari zela. Izugarrizko formakuntza zuen. 'Instituto Nacional de Pedagogía Terapéutica' (1960) sortuz, XX. mendea Espainian instituzio gehienak sortu ziren garaia izan zen.

Entradas relacionadas: