Hezkuntza-behar Bereziak: Gida eta Esku-hartze Estrategiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,72 KB

Toteltasuna eta Disfemia: Ezaugarriak eta Esku-hartzea

Definizioa eta Ezaugarriak

Toteltasuna hizketa-fluxu arrunta mantentzeko zailtasunean datza; silaba edota soinuen errepikapen azkarra dakar, eta hitz batzuk ahoskatzeko unean blokeoak sortzen ditu. Askotan, tentsio muskular eta estresarekin batera agertzen da, eta elkarrizketa baten normaltasuna apurtzen du. Ez da gaixotasuna, zailtasun bat baizik, baina jasaten duen pertsonari beldurra eta estresa sor diezaioke.

Toteltasuna garapen arruntaren fase bat izan daiteke, hitz egiten ikastearen ondoriozkoa. Hori dela eta, toteltasuna nahaste gisa diagnostikatu ahal izateko, umeak 7 urte izan behar ditu gutxienez. Normalean, ingurunearen ondorioz, umeak gaizki bizi du bere zailtasuna, eta horrek hainbat ondorio dakarzkio.

Esku-hartze Estrategiak

  • Haurrak ez du igarri behar gure frustrazioa bere hizkuntzarekiko.
  • Haurrak esaten duenari eman garrantzia, eta ez nola esaten duenari.
  • Ez epaitu bere diskurtsoa, nahiz eta ongi egin.
  • Irakurtzeko edo hitz egiteko eskatzen duenean, hitza eman.
  • Galdera bat erantzuteko orduan behar duen denbora eskaini.
  • Gelari zuzendutako galdera baten aurrean, bera izan dadila lehenetarikoa erantzuten.
  • Edozein egoeratan bezala, txiste edo broma mingarrien aurrean irakasleak lehenbailehen moztu behar du.
  • Fisikoki nahiz linguistikoki haurraren maila berean jarri.
  • Horrelako esaldiak ekidin: "berriro hasi", "ez larritu", "lasai"...
  • Hitzezkoa ez den komunikazioa erabili (afektua adierazi).
  • Irakasleak ere akats arin batzuk egitea noizbehinka.
  • Mantso hitz egitea.
  • Sentimenduak adierazi.

Tourette Nahastea: Ezaugarriak eta Eskola-estrategiak

Definizioa eta Ezaugarriak

Tourette nahastearen ezaugarriak denboraren eta lekuaren arabera gorabeheratsuak dira; batzuetan intentsitate handiagokoak edo gutxiagokoak izan daitezke. Nahaste hau duten pertsonek beste motatako hainbat nahaste garatu ditzakete: AGH-N, TOC (Nahaste Obsesibo-Konpultsiboa), depresioa edo ikaskuntza-arazoak.

Medikazioaren bitartez, tikak gutxitu daitezke, baina loaldian ere jarraitu dezakete. Beste gauza batean kontzentratzen badira, tikak gutxitu edo desagertu daitezke (adibidez, gidatzen ari direnean edo tresna musikal bat jotzen dutenean).

Esku-hartze Estrategiak

  • Tutorea Tourette nahasteaz sakonki informatuko da, tikak ekiditezinak direla ulertzeko.
  • Pazientea eta enpatikoa izan, tikekiko haserrea eta frustrazioa ekidituz.
  • Ikaslea inguratzen duen jendeari nahastea zertan datzan adieraztea gomendatzen da (familiaren baimenarekin).
  • Irakaslea izango da beste ikasleen eredua errespetuzko tratuan.
  • Ikaslearen ongizate emozionalaz arduratu: onartua sentitu behar da gelan.
  • Giro goxoa eta lasaia sortu, egoera estresagarriek tikak areagotu ditzaketelako.
  • Ikasleei gelatik ateratzeko aukera eman tikak askatzeko (txoko bigun bat edo leku pribatu bat erreserbatu).
  • Ume askok, lotsa dela eta, tikak ezkutatzeko joera dute, horrek dakarren ondorio guztiekin.

AGHN: Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatea

Definizioa eta Ezaugarriak

Nahaste neurobiologikoa da, hiru ezaugarri nagusi dituena:

  • Arreta gabezia: Kontzentrazioa mantentzeko zailtasuna. Ikasleak ezin die garrantzirik gabeko estimuluei uko egin eta zaila egiten zaio jarduerak amaitzea.
  • Hiperaktibitatea: Jarduera motor edo hitzezko maila altuegia. Ez da borondate kontua, kontrol gabezia baizik.
  • Inpultsibitatea: Pentsamenduak, emozioak eta jokabideak kontrolatzeko zailtasuna (kognitiboa, emozionala eta portaerazkoa).

Esku-hartze Estrategiak

  • Errutinak eta denboraren kudeaketa finkatu.
  • Muga argiak zehaztea.
  • Superbisio egonkorra eskaini.
  • Portaera egokiak indartzeko errefortzu sozialak, sariak eta pribilegioak erabili.
  • Agendaren erabilera edota emailak sustatu.
  • Portaera desegokiak desagertzeko teknikak aplikatu.
  • Egoerak eta horien ondorioak aurreikusi haurrarekin batera.
  • Arrakasta esperimentatzeko aukerak eman.
  • Emozioen kudeaketari adi egon.
  • Teknologia berrien erabilera lagungarria izan daiteke.

Hautazko Mutismoa: Komunikazio-zailtasunak

Definizioa eta Ezaugarriak

Haur batzuek gutxi ezagutzen dituzten pertsonekin edo inguruneetan ahoz komunikatzeko dituzten zailtasunak dira. Beren adinerako hizkuntza-gaitasun egokia duten arren, gaitasun hori hurbileko familian bakarrik agertzen da.

Ezaugarri nagusia hizketaren etengabeko inhibizioa da gizarte-egoera jakin batzuetan. Normalean, Haur Hezkuntzan nabarmentzen da. Haur hauek askotan lotsa, mendekotasuna edo perfekzionismoa erakusten dute. Esku hartzen ez bada, urte askotan iraun dezake eta garapen sozial zein akademikoan eragin negatiboa izan dezake.

Esku-hartze Estrategiak

  • Ikaslearekin harreman ona eta afektuzko giroa eraiki.
  • Errutinak planifikatu, haurrak aldaketen berri izan dezan.
  • Haurra ez dugu hitz egitera behartu behar.
  • Haurrari estrategiak erakutsi eta bere indarguneak azpimarratu.
  • Gehiegizko babesa eta gehiegizko eskakizunak saihestu.
  • Ikaskideekiko harremanak errazten saiatu.
  • Irakasleak ez du haurra epaitu behar, eta besteek ere ez egitea bermatu.
  • Konparazioak eta xantai emozionalak saihestu.
  • Elkarreraginezko egoerak planteatu antsietaterik gabe.
  • Hitz egiten ez duenean, ez mehatxatu.

Entradas relacionadas: