Hezkuntza Aldaketa: Berrikuntza, Erreforma eta Hobekuntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB

Hezkuntza sistemaren hobekuntzarako funtsezkoak diren hiru kontzeptu nagusi bereizten dira: berrikuntza, erreforma eta hobekuntza. Hauek dira bakoitzaren ezaugarriak eta helburuak:

Berrikuntza

Berrikuntza aldatzeko prozesu planifikatu eta borondatezkoa da, irakasle edo irakasle talde batek burutua. Bere kokapen naturala gela da, eta helburua ikas-irakaskuntza prozesua hobetzea da, hobeto ikasteko.

Berrikuntzak hiru alderdi alda ditzake:

  • Materialak (baliabideak)
  • Praktikak (metodologia berriak)
  • Irakasleen praktika (aldatzeko gauzarik zailena)

Aldaketa mota bat da, baina aldaketa guztiak ez dira berrikuntza.

Aldakuntza (Kontzeptu Orokorra)

Aldakuntza terminoa oso orokorra da eta definizio asko ditu. Hezkuntza arloan, aldaketa guztiak ez dira berrikuntza, erreforma edo hobekuntza. Aldakuntza kontzeptuak, beraz, esparru zabalagoa hartzen du, baina esanahi zehatza falta zaio, eta horrek zaildu egiten du emaitzak neurtzea.

Erreforma

Erreforma hezkuntza sisteman ematen den aldaketa estrukturala, borondatezkoa eta sakona da. Hezkuntza politika zehatz bati erantzuten dio eta irauteko intentzioarekin egiten da. Estatutik edo autoritatea duen norbaitengandik dator, eta araudian islatuta dago. Froga gainditzen bada, legeetara pasatuko da, hezkuntza sisteman jarraitasuna izateko asmoarekin.

Hobekuntza

Hobekuntza esfortzu sistematiko eta etengabea da, ikaskuntza baldintzak eta beste barne baldintza batzuk aldatzeko bideratua, hezkuntza helburuak modu eraginkorrago batean betetzeko pentsatua. Eskola da aldaketaren erdigunea, eta aldaketa eskolaren barne baldintzetan oinarrituta dago.

Etengabeko hobekuntza bermatzeko, honako hauek behar dira:

  • Esfortzua eta koordinazioa
  • Elkarlana eta konpromisoa
  • Organizazioa

Era espontaneoan sortutako aldaketa hobekuntza den jakiteko, gogoeta bat egin beharko da.

Aldaketaren Eragile edo Faktoreak

Hezkuntza aldaketa prozesuetan eragin zuzena duten faktoreak honako hauek dira:

  • Irakasleen formakuntza
  • Eskola komunitate osoaren inplikazioa
  • Lidergo transformatzailea
  • Koordinazio estrategia eraginkorrak, irakasleen praktiken koherentzia bermatzeko eta ikasle guztiekiko itxaropen altuak mantentzeko
  • Hausnarketa eta ikerketa sistematikoak
  • Plangintza estrategikoa eta elkarlana

Berrikuntza eta Erreforma: Erlazioa

Biak hezkuntza arloan burutzen diren aldaketa motak dira, eta prozesu jakin batekin aurrera eramaten dira. Hala ere, haien esparrua desberdina da:

  • Berrikuntza: Ikastetxean du eragin nagusia, ikasgeletatik hasita, irakaz-ikaskuntza prozesuak hobetzea helburu duelarik. Ez du hezkuntza politika batek planteatzen.
  • Erreforma: Hezkuntza sistema da bere esparru naturala. Aldaketa estrukturala izanik, ikastetxeetako funtzionamenduan ere aldaketak dakartza, eta hezkuntza politika batek planteatzen du.

Erreforma batek berrikuntzarako prozesuren bat proposa dezake, beraz, haien arteko erlazioa argia da.

Gaitasuna eta Kapazitatea

Berrikuntzarako Gaitasuna

Berrikuntzarako gaitasuna edozein motatako berrikuntzari aurre egiteko ahalmenari deritzo, nondik datorren eta norabidea zein den jakinik. Hau da, irakasleen borondateagatik sortuak izan edo kanpotik eratorriak, barrutik zein kanpotik datozen aldaketei aurre egiteko gaitasuna da.

Berrikuntzarako kapazitateak lotura handia du barne kapazitatearekin; izan ere, ikastetxe batek barne kapazitatea garatzen badu, berrikuntzarako gaituagoa egongo da.

Ikastetxearen Barne Kapazitatea

Ikastetxearen barne kapazitatea zentro batek kanpo zein barne arazoei aurre egiteko ahalmenari deritzogu. Zentro bakoitzak bere barne kapazitate propioa dauka, lanaren eta koordinazioaren arabera. Barne kapazitatea oso garrantzitsua da arazoei aurre egiteko eta eskola komunitate bat sortu ahal izateko.

Barne kapazitatea landu daiteke, eta indarra ematen dio zentroari. Lortzeko, zentroak bere beharrei erantzun behar die, eta honako hauek bermatu:

  • Irakasleen arteko koordinazioa
  • Elkarlana eta formakuntza
  • Planifikazioa

Modu horretan, barne kapazitatea sendotuko da, eskola komunitatea sortuko da, eta, hortaz, etengabeko hobekuntza bermatuko da. Ikas komunitate bat sortzea funtsezkoa da ikasleek eta irakasleek ikas dezaten.

Entradas relacionadas: