Heziketa Fisikoaren Ebaluazioa: Xedeak eta Funtzioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB
Ebaluazioaren Xedeak Heziketa Fisikoan
Heziketa Fisiko arloan, heziketa fisikoaren ebaluazioak ondoko funtzioak bete beharko lituzke:
1. Ikaslearen Onura (Errendimendua) Ezagutu
Irakaskuntza-ikaskuntza denboraldi bakoitzeko amaieran ikasleak garatu duen curriculumarekiko onura ezagutzean datza. Ikasleak aldez aurretik pentsaturiko helburuekiko duen gaitasuna ezagutzea besterik ez da, hurrengo irakaskuntza-ikaskuntza denboraldiari ekiteko.
2. Pronostikatu
Parametro konkretu batzuekiko maila ezagutu nahi da pronostikatzerakoan. Heziketa fisikoan pronostikoak 3 modalitate hartzen ditu:
a) Pronostiko Orokorra
Kurtso osorako programatzen den lanaren arabera, kurtso hasieran hartu behar diren datuek ondoko parametroak kontuan edukita:
- Ezaugarri somatikoak
- Egoera fisikoa
- Ikasleak duen betearazpen maila eta garatuko diren ekintzetan esperientzia.
- Aukeratutako ekintzekiko motibazioa eta interesa.
b) Pronostiko Espezifikoa
Unitate didaktiko bakoitzeko egiten den pronostikoa da eta beti praktikara eraman aurretik egiten dena. Pronostiko espezifikoak unitate didaktikoak (gai multzoak) beste izango dira.
c) Ikasleen Puntu Ahulen Pronostikoa
Ikasleen gutxietsiak ezagutzea konponbideak proiektatzeko besterik ez da. Larrea (1967) autoreak heziketarako pronostikoak 6 puntu dituela esaten du:
- Zailtasunak dituzten ikasleak ezagutu (identifikatu).
- Zailtasun bakoitzeko zerizana identifikatu.
- Zailtasuna izatearen arrazoiak edo faktoreak ezagutu.
- Zailtasuna zuzentzeko plangintza formulatu.
- Proiektua praktikan jarri.
- Lortutako emaitzak erabili hurrengoan agertzen diren antzeko zailtasunetan neurriak hartzeko.
3. Irakaskuntza Sistemaren Eraginkortasuna Baloratu
Irakasteko erabiltzen ditugun metodoak egokiak diren edo ez aztertuko dugu.
4. Ikaslearen Ahalbideak Iragarri eta Orientatu
Ikasleen ahalbideak iragartzea haien errendimenduan, ahalmenetan, interesetan, ikasteko zailtasunetan oinarritzen da. Baita pertsonal, sendiko eta giro faktoreetan ere.
5. Ikaslea Motibatu
Lorpen zein akatsen berri ikasleari emanez.
6. Taldekatu
Irakaslearen arazo handienetariko bat ikasle-taldearen heterogenotasuna da. Hau da, zailtasun handiena banakotasunean dago. Ikasleak taldekatzerakoan homogeneotasun irizpidea erabiltzen da. Beraz, talde bakoitzak antzeko maila (abilezi maila) izango du. Homogeneotasunak talde bakoitzeko ikasleen artean ezaugarriarekiko antza izatea eskatzen du. Beste aldetik, betirako taldekatzea ezin daiteke onartu (kurtso osorako). Ikasleen taldekatzea programatutako ekintzen arabera egin behar dugu. Taldekatzea malgua izan behar du. Ebaluazioak taldekatzeko behar beste datu eskaintzen ditu (ikasleen gaitasunen, onuraren, interesen ezagupena).
7. Kalifikazioak Eman
Helburua gurasoei eta ikasleei heziketa garapenari buruzko informazioa ematea da.
8. Ikerketarako Datuak Lortu
Biologikoak, Fisiko-motorrak, Psikologikoak...