Herritartasuna, kulturaren dinamika eta gizarte arauak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,64 KB
Kulturaren dinamika
Maila batean edo bestean, kultura guztiak aldaketa-prozesu iraunkor batean daude. Mota nagusiak:
1. Azpikulturala
Azpikulturala kultura jakin bateko kideek modu ezberdinean pentsatzen dutenean sortzen da. Arrazoiak: adina, maila sozioekonomikoa, gizarte klasea, jatorri etnikoa… Adibidez: hiriko kultura eta baserri kultura.
2. Kontrakultura
Kontrakultura kultura nagusiaren kontra edo alternatiba proposatzen duten mugimenduak dira. Atal nagusiak:
- 2.1 Hiri Tribuak: Ez sentitzen dira identifikatuta familiaren edo gizartearen barruan. Lider bati jarraitzen diote. Kode bereiziak dituzte besteengandik bereizteko (janzkera, musika…). Adib.: Sentido Comun, ...
- 2.2 Gizarteari Erasotzen Dioten Taldeak: Talde hauek ezarrita dagoen sistemari indarkeriaz erasotzen diote. Helburua: beste gizarte mota bat sortzea, legeak aldatzea. Adib.: talde terroristak.
- 2.3 Gizarte Talde Alternatiboak: Bizitzari zentzua bilatu nahi diote; gizarte materialisten kontrako jarrera. Adib.: hippiak.
3. Kontrakulturala
(1) 3.1 Zibilizazioaren 4 adierazgarriak:
- Zientzia eta teknologiaren onarpena gizartean.
- Giza eskubideen onarpena.
- Politikan parte hartzeko eskubidea.
- Bizitzeko minimoak betetzea (hezkuntza, elikadura,...).
Herritartasuna
Herritartasuna: Gizakia gizartean bizi da. Beste hainbat animalia bezala, gizakiok ere komunitatean bizi gara. Bi ikuspegi nagusi daude:
- Gizakia animalia politikoa da (Aristoteles, K.a. III).
- Ilustrazioaren ondorengo ikuspegia (XVIII): gizartea ez zaio gizakiari berezkoa; gizartea hobeto antolatuta dagoenean ona da.
1. Herritartasuna: kontzeptuaren bilakaera
Biztanle izateak (berezkoa izateak) ez du automatikoki herritartasuna bermatzen.
Herritartasunaren kontzeptua prozesu historiko baten emaitza da:
-
Grezian: Polisean bizi denari "polites" deitzen zitzaion. Partaidetza politikoa. Ezaugarriak:
- Isonomia: berdintasuna legearen aurrean.
- Isagoria: berdintasuna hitzaren erabilera publikoa egiteko.
- Koinonia: denon ongia helburu duen lankidetza-komunitatea osatzea.
- Erroman: Legediaren babesa duen pertsona kontsideratzen zen herritarrez ("civis"). Herritarrek titulu juridikoa zuten ("civitas") = babes juridikoa (besteek ez zituzten eskubideak).
-
XVIII (Ilustrazioa - modernitatea): Aurreko tradizioei hiru kontzeptu nagusi batzen zaizkie:
- Estatu modernoa: egonkortasuna duen erakundea.
- Soberanotasuna: herritarren elkartzeak sorturiko zilegizkotasuna.
- Nazionalitatea: estatu batekiko atxikimendua zehazteko printzipio legala. Bi modu: ius soli (bertan jaiotakoa) eta ius sanguinis (gurasoen nazionalitatez).
2. Herritartasunaren ikuspegia
(Estatuaren partaide, nazioaren partaide):
- Talde etniko edo kultural baten partaidetza gisa (nazioa).
- Legedi amankomun baten partaidetza gisa (Estatu konstituziogilea).
3. Gizarte arauak
Gizarte bat ez da gizabanakoen talde soil bat. Gizartetzat har daitekeen egitura eta antolamendua izan behar du.
| Mota | Nork ematen duen | Non dauden | Jasotzen jarrera | Ondorioa (ez betetzean) |
|---|---|---|---|---|
| Arau moralak | Norberak | Kontzientzia moralean | Kontzientzia morala | Auzia. |
| Zuzenbidezko arauak | Aginte legegileak | Legislazioan | Aginte judiziala | Ilegala — legez dagokiona. |
| Arau sozialak | Gizarte zibilak | Ohituretan, tradizioan | Gizarte zibila | Asoziala — lotsa; marjina. |
Ohar: Arau hauek elkarren artean estu erlazionaturik daude. Beren oinarrian printzipio moralak daude beti, eta arauen artean kontraesanak sor daitezke.
Edozein arauari buruzko hausnarketan honako galderak egin daitezke:
- Moralki zuzena al da? Erantzuna bilatzeaz arduratzen den diziplina: Etika.
- Sozialki zuzena al da? Erantzuna bilatzeaz arduratzen den diziplina: Zuzenbidea.
- Betetzen al da? Diagnostikoaren azterketaz arduratzen den diziplina: Soziologia.