Herritartasuna, Estatua eta Bizikidetza: Gakoak eta Erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,48 KB

Herritarra eta Herritartasuna

Herritarra: Antzinako estatuetako biztanlea, eskubide politikoak dituen subjektua, eskubide horiek erabiltzen ditu bere herrialdea gobernatzeko.

  • A) Lurralde batean kide izatea.
  • B) Hiriak edo estatuak babestu beharreko eskubideak izatea eta parte hartzeko aukera izatea.

Herritarren Eskubideak eta Betebeharrak

  • Isonomia: Herritarrak oinarrizko eskubide eta betebehar berak zituzten.
  • Isegoria: Herritarrak zuten asanblean hitz egiteko eta haien iritzia emateko eskubidea.
  • Koinonia: Guztien ongia lortzeko lankidetza-komunitatea osatzea.

Antzinako Herritartasunaren Mugak

A) Eredu baztertzailea zen, legeetan ezarritako zenbait baldintza betetzen zituzten gizon helduak baino ez ziren herritartzat hartzen.

B) Norberaren komunitate politikoko herritarrak baino ez zituzten asketzat eta berdintzat hartzen, eta ez gizaki guztiak.

C) Antzinaroan, norbanakoen eskubideek ez zuten behar adinako babesik, agintarien gehiegikeriei aurre egiteko.

Gaur Egungo Herritartasunaren Sustraiak

Eztabaidaren bidez politikan parte hartzea eta pertsonen eskubideak legeen bidez babestea. Lehenengo alderdia herritartasunaren ikuspegi errepublikanoarekin loturik dago, herritarrek aktiboki parte hartu behar dute bizitza publikoan. Herritartasunaren ikuspegi liberalarekin lotuta dago, herritarren eskubide subjektiboei ematen die lehentasuna.

Estatuaren Kontzeptua eta Jatorria

Estatu Kontzeptua

Nikolas Makiavelok erabili zuen lehen aldiz estatu kontzeptua, erabili zuen erakunde egonkorra, ezarritako sistema izendatzeko; burokrazia eta gobernaria izendatzeko.

Botere Politikoaren Jatorria

Botere politikoak zer jatorri duen jakiteko, gobernariak eta gobernatuak argi banatuta zeuden lehen giza komunitateak nola, noiz eta zergatik sortu ziren aztertu behar dugu.

Botere Politikoaren Zilegitasuna

Botere politikoa legitimoa ote bada galdetzen badugu, ez dugu botere horrek zer jatorri daukan jakin nahi. Baina botere politiko guztiak ez dira legitimoak, irizpide batzuk behar ditugu, zer den legitimoa eta zer ez bereizteko.

Gizartea Antolatzeko Moduak

  1. Tribala: Komunitate txikiak dira, eta iraupeneko ekonomia izan ohi dute.
  2. Esklabista: Komunitate tribalak baino handiagoak dira eta funtsezko ekoizpena esklaboen esku dago.
  3. Feudala: Jauntxo feudalaren eta buruzagi militar eta politikoen ingurua egituratutako gizarteak dira, ekonomia nekazaritzakoa da.
  4. Modernoa: Industriaren eta merkataritzaren garapenean oinarritzen da, estatu nazionala da antolaketa politikoaren helburua.

Bizikidetzarako Arauak

  1. Arau moralak: Gizaki bakoitzak nola jokatu behar duen, baldin eta gizaki moduan portatu nahi badu.
  2. Zuzenbidezkoak: Botere politikoaren babesa dute, zuzenbidearen edo indarrean dagoen legediaren inguruko arauak dira.
  3. Gizarte-usadioak: Ohiturak dira.

Zuzentasuna, Legezkotasuna eta Gizarte-Eraginkortasuna

A) Arau bat egokia den ala ez galdetzean, auzi moral bat azltzen ari gara, horra hor zilegitasun moralaren auzia.

B) Arau bat legezkoa edo legearen kontrakoa den galdetzean, arauak balio juridikorik ba ote duen edo legea bete egiten ote duen.

C) Arau bat gizartean indarrean ote dagoen galdetzean, arauaren gizarte-eraginkortasunari buruz ari gara. Gai horrek soziologiari dagokio.

Herritartasun Zibila

Hiru arlotan ematen da:

  • a) Boluntario-lanak: Doan lantzen duten herritar eskuzabalak daude.
  • b) Lanbideak: Kontuan hartu behar dute lanbide etika.
  • c) Iritzi publiko kritikoa: Arrazoia publiko moduan erabiliz, herritarrak eztabaidetan parte hartuta sortzen da.

Kulturarteko Herritartasuna

Kultura-talde bati lotuta egonez gero, desadostasuna sortzen da kultura-talde nagusiaren eta gutxiengoa duten gainerako kultura-taldeen artean. Elkarrizketa bat sortu behar da kultura-taldeen kideen artean.

Herritartasun Kosmopolita

Ezinbestekoa da lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldiko giza eskubideak eskubide unibertsalak bihurtzea. Globalizazio etikoa bultzatu behar da, elkartasuna eta justizia mundu osora zabaltzeko.

Entradas relacionadas: