Herritarra, Giza Eskubideak eta Botere Politikoa Euskal Ikuspegitik
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,89 KB
Gaurko Herritartasunaren Dimentsioak eta Erronkak
Dimentsioak eta Erronkak
- Politikoa: Eskubideen berdintasuna sustatu.
- Soziala: Aukera berdintasuna sustatu.
- Ekonomikoa: Enpresetako etika eta gizarte-erantzukizuna indartu.
- Zibila: Iritzi publikoa sustatu eta lanaren etika zaindu.
- Kulturala eta Kulturartekoa: Norbere kultura bizi eta garatu.
- Kosmopolita: Giza eskubideak errespetatu eta errespetarazi.
Giza Eskubideak
Belaunaldia | Eskubide-Mota | Eskubide Nagusia | Irizpide Morala | Estatu-Eredua |
---|---|---|---|---|
1. Belaunaldia (XVII-XVIII) | Zibilak eta politikoak | Bizitzarako eskubidea | Askatasuna | Zuzenbidezko estatua (inor ez dago legearen gainetik) |
2. Belaunaldia (XIX-XX) | Ekonomikoak, sozialak eta kulturalak | Osasuna, heziketa eta zaintzarako eskubidea | Berdintasuna | Zuzenbidezko estatu soziala |
3. Belaunaldia (XX-XXII) | Bakearekikoak, ingurunearekikoak eta garapenarekikoak | Bakean bizitzeko eskubidea | Elkartasuna | Estatu solidarioa |
Botere Politikoa
Boterea, orokorrean, gizartearen atal batek beste bati bere borondatea ezartzean datza.
Ondorioz, gobernarien eta gobernatuen artean bereizketa garbia sortzen da.
Max Weberrek hiru botere mota bereizten zituen: politikoa, ekonomikoa eta ideologikoa.
Botere politikoa gizarte egoerak zuzentzeko eta kudeatzeko ahalmena da. Hiru moduz ezar daiteke:
- Hertsiduraz: Agintea gabeziaren edo honen mehatxuaren bidez lortzen da (askatasuna, segurtasuna...).
- Konbentzituz: Agintea besteek beren pentsamendua edo ikuspegia egokitzeko gaitasunaren bidez lortzen da.
- Ordainketaz: Agintea eskainitako ondasun edo zerbitzuen truke obedientzia eskuratzean lortzen da.
Botere Politikoaren Justifikazioa
Hiru eratako argudio mota daude:
- Teologikoa: Jainkoaren aginduz.
- Naturalistak: Berezkozkotasunez (gizakia animali politikoa da).
- Funtzionalistak: Praktikotasunez (onuragarria delako), hau da, Gizarte Hitzarmena.
Estatu Modernoaren Elementuak
Estatu modernoaren elementu nagusiak (XVIII. mendea):
- Lurralde bat.
- Legislatu eta administratzen duen boterea.
- Lege berdinen pean bizi den populazioa.
- Funtzionamenduaz arduratzen den funtzionarien gorputza.
Estatu Modernoaren Funtzio Nagusiak eta Botereen Banaketa
Montesquieuek hiru botere bereizten zituen eta, boterearen gehiegikeriak saihesteko, erakunde (instituzio) desberdinetan egon behar dutela aldarrikatu zuen. Printzipio hau estatuaren botereen banaketa bezala ezagutzen dugu.
Botereak | Funtzioak | Erakunde Politikoak |
---|---|---|
Legegilea | Arauak (legeak) finkatu | Parlamentuak, batzarrak |
Betearazlea | Plangintzak sortu eta bideratu | Gobernuak, aldundiak |
Judiziala | Arauen betetzea zaindu eta zuzendu | Auzitegiak, entzutegiak |
Gaur egun, 4. eta 5. botereaz ere hitz egiten da:
- 4. boterea: Informazio bideak (prentsa, irratia...).
- 5. boterea: Internet eta sare sozialak; gobernuen interbentzio ekonomikoa.