Herri Pedagogia: Milani eta Freinet-en Eskola Berria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 5 KB
Herri Pedagogia Eskola Berriaren garaikidea izan zen, nahiz eta eskola horretatik kanpo kokatu. Ez zituen klase sozialak ezta eskola motak kontuan hartzen. Herri pedagogia korrontean, Milani eta Freinet pedagogo nabarmenak izan ziren. Haiek garaiko eskola motak mugatutzat jotzen zituzten, garaiko kultura inposatzen zelako. Haiek proposatutako pedagogiak hainbat kritika jaso zituen, batez ere ingurune sozialetik baztertua zegoelakoan, ezjakintasuna bultzatzen zuelakoan, eta irakasleak funtzionarioak zirelakoan, hezitzaile izan beharrean.
Hitzari garrantzi handia eman zioten, ikasleak hitzaren jabe eginez gero, jakintza, jarrera kritikoa eta errealitatearekin konpromisoa lortuko zituztelakoan.
Lorenzo Milani
Lorenzo Milani 1923an jaio zen Florentzian. Ikasketak bukatu eta gero, Florentzian apaiz gisa jardun zuen. Hango pobreziari eta gabeziei aurre egiteko eskola bat sortu zuen. Barbanian gauza bera egin zuen. Bertako beharrak ase eta eskolen egoera aztertu ondoren, Barbanian zeuden eskolak klasistak zirela ondorioztatu zuen. Aukeraketa metodoak eta pobreen eta aberatsen arteko desberdintasunek eragina zutela ikusi zuen.
Eskola bat sortu zuen, Barbaniako Eskola, bertan bere ideia pedagogikoak islatuz. Eskolaren helburu nagusia gizakiek jasotako atzerapen kulturala gainditzea zen, horretarako familiako eta arlo sozialeko gabeziak gainditzea ezinbestekoa zelarik. Horregatik, ikasleak hautatzera prestatu zituen; eskola gainditzera eta haien identitatea eustera irakasten zien.
Bere helburu nagusia jakintza bereganatzea zen, jarrera kritikoa garatzeko eta zintzotasunez jokatzeko. Honekin, herri xeheak bere egoera hobetu eta gizartearen gehiengoa izatea lortzea zuen helburu.
Bere ikaste-irakaste metodologia ahaleginean eta denboran oinarritu zuen, 12 ordu eskainiz urte osoan zehar. Lan prozesua hitzan eta hizkuntza menperatzean oinarritu zuen; hori baitzen klase dominatzaileen aurkako bide nagusia.
Ikaskuntza edukiak ezagutza humanistikoan eta zientifikoan zehaztu zituen, bizitzako errealitate eta saio teorikoen bidez irakasten zirenak. Erabilitako baliabideak: egunkaria, bisitak, igerilekua, bidaiak, etab.
Ondorioa: Pobreen eskola porrota gainditu ahal zela ondorioztatu zuen. Eskolako ikasle izandakoek aitortu zuten bertan jasotako prestakuntza oso eraginkorra izan zela.
Célestin Freinet
Célestin Freinet 1896an jaio zen, pedagogo berritzailea izan zen. 1920an hezitzaile gisa jarduten hasi zen. Freinet, eskola tradizionalaren ezaugarriekin bat etortzen ez zenez, eskola berri bati buruzko ideia lantzen hasi zen, eskolako pedagogiaren berrikuntzan.
Irakasle lana beste era batera nola bideratu aztertzen hasi zen, eta honekin, haurrak testu libreak idatzi zituzten lehenak izan ziren. Hauek idatzitakoa irakurtzeko, inprimategi bat asmatu zuten. 1927. urtean Irakaskuntza Laikoaren Kooperatiba sortu zuen.
1933an Hezkuntza Ministerioak irakasten jarraitzea debekatu zion. Bi urte igarota, Freinetek bere eskola pribatu eta esperimentala ireki zuen. Baina 1940an, II. Mundu Gerra hasita, bere ekimen pedagogiko eta sindikalak zirela eta, atxilotua izan zen. Hurrengo urtean aske utzi zuten eta 1947an berriro bere eskola irekitzeko aukera izan zuen.
Freinetek eskola tradizionalari kritika egin zion, autoritarista eta dogmazalea zelakoan, memoria eta pasibitatea bultzatzen zituelako, eta eskola bere ingurunearekiko sakabanatuta eta isolatuta egotea bideratzen zuelako. Gainera, ez zuen bere burua Eskola Berriko pedagogoen parean jartzen, zeren eta bera berritzailea zen eta ez erreformatzailea.
Freineten pedagogiak zein Eskola Modernoak gaur egun ere indarrean jarraitzen dute, batik bat: oinarriengatik; Freineten pedagogiak iradokitutako printzipio eta tekniken baliagarritasunagatik; eta bere nazioarteko ezarpenagatik.
Freinetek zituen teknikak benetako arazoei erantzuten zieten eta ez arazo akademikoei. Inguru sozio-kulturala ezagutzeko beharrari, besteekin komunikatzeko beharrari eta eguneroko arazo matematikoei soluzio bat eskaintzeko beharrari. Ulertzeko era honek eskolako ekintzak bizitzako ekintzetan bihurtu zituen.
Freinetek sortutako teknikak:
- Testu librea, hitza haurrari emateko balio duena.
- Bizitzaren liburua, haurrek beraiek idatzi eta inprimatutako liburuek, betiko testu liburuak ordezkatuko dituzte.
- Klaseko kooperatiba, haurren elkarteak egituratuko du eskolako bizitza.
- Lanerako liburutegia, klase bakoitzak bere lanerako liburutegia osatuko du, lagunduko dien materialez osatuta, testu liburu bakarraren ordezkatzea izanik.
- Laneko planak, eskolako lana elkarren artean antolatzen da.
- Kalkulu bizia, haurraren esperientziatik haziz, praktikatik sortuko da teoria.
- Hitzaldiak, komunikazioaren hobekuntza bultzatuko dutenak.
- Gelako Asanblada, lan proposamenak azaltzeaz eta erabakitzeaz gain, umeek afektibotasuna (zoriontzen, kritikatzen…) landuko dute.