Herri Administrazioen Kontratuak: Oinarriak eta Prozedurak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Derecho
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,95 KB
Kontratuen Betekizun Orokorrak eta Printzipioak
Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeak kontratuen betekizunak ezartzen ditu:
- Herri administrazioen kontratuak publizitate, konkurrentzia edo lehiaketa printzipioetara egokituko dira, lege horrek ezarritako salbuespenak izan ezik.
- Nolanahi ere, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetara egokituko dira.
Kontratu Publikoen Printzipioak eta Prezioa
- Kontratu publikoak zein printzipiotara egokitzen dira?
- Publizitatea, konkurrentzia edo lehiaketa, berdintasuna eta diskriminaziorik eza.
- Nolako prezioa izan behar dute administrazio-kontratuek?
- Ziurra.
- Kontratu publikoen prezioaren barnean dago Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZa)?
- Bai.
Kontratazio Espedientearen Atal eta Betekizunak
Kontratazio Espedientearen Atal Nagusiak
Kontratazio espedienteak hiru atal izan ohi ditu:
- Teknikoa: Obraren proiektua egitea, gainbegiratzea edo ikuskatzea, onartzea eta zuinkatzea.
- Juridikoa: Administrazio klausulen orria egitea eta onartzea.
- Finantzarioa: Gastuen espedientearen izapideak egitea eta onartzea.
Administrazio Kontratuen Betekizunak
Hauek dira administrazio kontratuen betekizunak:
- Kontratazio organoaren eskumena.
- Kontratista adjudikaziodunaren gaitasuna.
- Kontratuen helburua zehaztea.
- Prezioa finkatzea.
- Kreditua egokia eta nahikoa izatea.
- Espedientearen izapideak egitea.
- Ekonomia edukia duten administrazio egintzen aurretiko fiskalizazioa.
- Gastua onestea.
- Kontratua sinatzea.
Kontratuak Esleitzeko Prozedurak
Enkantea eta Lehiaketa Publikoa
Azter itzazu enkantearen eta lehiaketa publikoaren arteko aldeak:
- Enkantea: Diruz adierazitako aurrekontu edo proiektu tipo batez arituko da, eta horren neurria gainditu gabe, prezio txikiena eskainiko duen eskaintzaileari esleituko zaio.
- Lehiaketa: Proposamena onuragarriena egingo duen eskaintzaileari egokituko zaio, baldintza orrietan ezarri diren irizpideak kontuan hartuz.
- Enkantean zein eskaintzaileari ematen zaio esleipena?
- Dirutan, prezio baxuena eskaintzen duenari.
Esleipen Prozedura Motak
Kontratu publikoak esleitzeko erabil daitezkeen prozedurak:
- Prozedura Irekia: Enpresaburu interesdun guztiek aurkeztu ahal izango dute proposamena.
- Prozedura Murriztua: Proposamenak administrazioak hautatutako enpresaburuek soilik aurkeztu ahal izango dituzte, aurretik eskatuz gero.
- Prozedura Negoziatua: Administrazioak bidezki hautatutako enpresaburuari esleituko zaio kontratua, haren baldintzak enpresaburu batekin edo batzuekin aldez aurretik kontsultatu eta negoziatu badira. Prozedura hori ezohikoa da.
Kontratazio Mahaia
Mahaiaren Zereginak
Mahaiak, lehenengo urrats bezala, administrazio-dokumentazioa aztertzen du:
- Akatsik aurkituz gero, gehienez hiru eguneko epea luzatuko da horiek zuzentzeko. Akatsok zuzenduko ez balira, proposamenak atzera botako lirateke. Ekitaldi hori ez da publikoa.
- Kontratazio-mahaiak bigarren ekitaldi publikoan proposamen ekonomikoak irekitzen ditu. Ekitaldi horretan egingo da esleipenerako proposamena: preziorik baxuena eskaintzen duenarentzat, enkantearen bidez baldin bada.
- Lehiaketa baldin bada, berriz, kontratazio-mahaiak kontratazio-organoari igorriko dizkio eskaintzak, aktarekin eta egokien iritzi dion proposamenarekin batera. Betiere, administrazio-klausula partikularren orrietan datozen irizpideekin bat etorri beharko da.
Mahaiaren Osaketa
Mahaia honako hauek osatzen dute:
- Presidentea
- Idazkaria
- Bi batzordekide
- Funtzionario bat (kontratazio-organoaren laguntzaile gisa)
- Kontu-hartzaile bat
Kontratista eta Lege Esparrua
Kontratistaren Gaitasuna
- Zein eskakizun bete behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek administrazioak kontrata ditzaten?
- Jarduteko gaitasuna.
- Ezgaitua ez egotea.
- Estatuaren kontratista gisa sailkatua izatea.
- Armadan lapurreta delitu batengatik kondenatuta dagoen enpresaburu batek formaliza dezake obra kontratu bat autonomia erkidego batekin? Arrazoitu zure erantzuna.
- Ez. Ezgaitua delako. Honako delitu hauengatik kondenatua izatea: faltsutasunagatik edo jabetzaren aurka egindako delituengatik.
Lege Esparrua
- Autonomia erkidegoek Herri Administrazioaren Kontratuaren Legea izan behar dute gida? Arrazoitu zure erantzuna.
- Bai. Kontratuen prestaketa, esleipena, ondorioak eta iraungipena arautzeko. Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina eta horren arauzko xedapenak osaturiko araubide juridikoa dugu. Sor daitezkeen auzietan eskuduntza izateko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa sortu da.
- Aipa itzazu hiru zio, gutxienez, administrazio-kontratuak izateko eta jar ezazu adibide bana.
- Errepideak konpontzea, ikastaro bat ematea, polikiroldegiko musika… (Hau da, administrazioaren beharrak asetzea).
Kontratu Mota Espezifikoak
Obra Kontratua
- Defini ezazu zer den obra-kontratua:
- Administrazioak obra-kontratua egiten du, prezio baten truke helburu hauek dituenean: ondasun higiezinen eraikuntza, berrikuntza, konponketa, kontserbazioa edo eraispena, eta lurzoruaren eta zorupearen eraldaketa-lanak.
- Aipa itzazu obra-kontratuaren faseak:
- Obra kontratua esleitu aurretik proiektua landu.
- Ikuskatu edo gainbegiratu eta batzuetan onetsi eta zuinkatu egin behar da.
- Obra-kontratuak hauxe dauka helburutzat:
- Ondasun higiezinak eraikitzea.
- Obra-kontratuaren bermearen epea ez da sekula izango…
- Urtebete baino gutxiagokoa.
Hornikuntza Kontratua
- Zer hartzen da hornikuntza kontratutzat?
- Administrazioak egindako edozein produktu edo ondasun higigarri erosi, errentan hartu edo eskuratzea hornikuntza kontratua da, ondasun ukiezinen eta balore negoziagarrien erosketa izan ezik (enpresa baten akzioak, adibidez).
- Hornikuntza-kontratuaren espedientearen atalak. Beharrezkoa da beti atal teknikoa? Arrazoitu zure erantzuna.
- Normalean, hornikuntza-kontratuak administrazio-atala eta finantza-atala baino ez ditu. Atal teknikoa erantsiko zaio hornigaiak berak hala eskatzen duenean (kontsumorako osasun-materiala, adibidez).
- Zein da hornikuntza-kontratua esleitzeko forma arrunta? Zenbat forma daude?
- Lehiaketa da hornikuntza kontratatzeko forma arrunta. Enkantea erabiltzea da zenbateko txikikoak direnean, eta batzuetan baita ere prozedura negoziatuaren bidez egiten dira kontratu mota hauek.
- Zein dira hornikuntza-kontratuaren betebeharrak?
Betetzea ondoko faseetan isla daiteke:
- Hornitutako gauza edo gauzak entregatzea.
- Bermearen epea: enpresaburuak hornikuntza egin orduko, kontratuan adierazitako bermearen epea hasiko da.
- Likidazioa eta ordainketa: bermearen epea amaitu ondoren, administrazio-organo eskudunak egiaztatuko ditu bidezko likidazioak.
- Bermearen itzulketa: horri ekingo zaio enpresaburuak erantzunkizunik ez badauka.
- Hornikuntza-kontratuak hauxe dauka helburutzat:
- Informazioaren tratamendurako ekipo eta sistema informatikoak erosi eta errentan hartzea.
Zerbitzu Publikoen Kudeaketa Kontratua
- Zein dira zerbitzu publikoen kudeaketa-kontratuen modalitate ohikoenak?
- Emakida
- Kudeaketa interesatua
- Kontzertua (pertsona natural edo juridikoa)
- Ekonomia mistoko sozietatea
- Azter itzazu zerbitzu publikoen kontratistaren betebeharrak.
- Lan jakin batzuk gauzatzea.
- Adostutako jarraitutasunez zerbitzua ematea eta partikularrei erabiltzeko eskubideak bermatzea.
- Zerbitzuaren ordena ona zaintzea, jarraibide egokiak emanda.
- Hirugarrenei sorturiko kalteak ordaintzea.
- Gai horretan dauden akordioak errespetatzea.
- Zerbitzu publikoen kudeaketa-kontratuak mugarik ba al du? Arrazoitu erantzuna.
- Kontratuek luzapen automatikoko klausulak zehaztu ohi dituzte, alderdi kontratugileren batek kontratua salatzen ez badu behintzat. Epe osoa, luzapenak barne, ezin da 75 urte baino luzeagoa izan.
- Gehienez zenbat denbora iraun dezake zerbitzu publikoen kudeaketa-kontratuak?
- Gehienez 75 urte.
- Nola formalizatu behar da zerbitzu publikoen kontratua? Arrazoitu zure erantzuna.
- Kontratuaren formalizazioa administrazio-agirian egingo da, edo eskritura publikoan kontratistak hala eskatuz gero, esleipena jakinarazi ondoko 30 eguneko epean.
Kontratuen Zergatiak eta Iraupena
- Azter itzazu hornikuntzaren, zerbitzuen eta obra publikoen kontratuen zergatiak.
- Gizarteak eginarazitako hainbat jarduera aurrera eramateko (adibidez, obra edo lan publikoak, osasun-zerbitzuak, hezkuntza-zerbitzuak eta abar), zerbitzuen edota hornikuntza-kontratuen bidez.
- Kontratu orokorren iraupena (adibidez, hornikuntza):
- Luzapena barne, lau urte gehienez.