Helenismoa: Filosofia, Zientzia eta Pentsamenduaren Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

Epikureismoa

Autore garrantzitsuena Epikuro izan zen. Pentsalari hauen ustez, plazerra eta zoriontasuna dira gizakiek beren bizitza gidatzeko jarraitu behar dituzten irizpideak. Hala ere, hasteko, plazerra zertan oinarritzen den zehaztu behar da, ongizatea ematen duena baita.

Etika Hedonista: Plazeraren Bilaketa

Epikuroren ideia zen: gorputza da existentzia garatzeko oinarria, eta, beraz, bere behar eta mugekin onartu behar dugu. Gorputzaren beharrei erantzutea da gure ongizatea bermatzeko modua.

Hau bi printzipiotan oinarritzen da: plazerra bilatzean eta minetik ihes egitean. Bere ustez, plazerra ez da modu obsesiboan bilatu behar, gorputzaren eta arimaren oinarrizko premiak asetzeari lotuta egon beharko lukeelako baizik. Hiru behar mota bereizi zituen:

  • Naturalak eta beharrezkoak: oinarrizko premiak asetzeari lotutakoak, gizakia zoriontsu egiten dutenak eta eskuratu beharrekoak.
  • Naturalak baina beharrezkoak ez direnak: harrokeriarekin eta luxuarekin dute zerikusia.
  • Ez naturalak ez beharrezkoak: ez ditugu bizirik irauteko behar; behar artifizialak dira.

Gorputzaren eta arimaren beharrak desberdindu zituzten: gorputzarenak iragankorrak dira (asetu eta amaitu), arimarenak, aldiz, iraunkorrak.

Tretafarmakoa

Arimaren plazerren artean garrantzitsuenetakoa adiskidetasuna da, horrela zoriontasun kolektiboa lantzen baita. Horretarako, gizarteko lau beldurrei aurre egin behar zaie:

  • Heriotzaren inguruko beldurra: heriotza ezereza denez, ez diogu beldurrik izan behar.
  • Jainkoen eta patuaren inguruko beldurra: zoriontasuna gizabanakoari dagokio, ez Jainkoari.
  • Minaren inguruko beldurra: gaitz garrantzitsua bada, heriotza espero dugu; bestela, sendatuko gara.
  • Zoriona ez lortzearen beldurra: plazerra ondo aukeratuz gero, zoriona berez iritsiko da.

Jakinduria eta Zoriontasuna: Neurria Bertute Gisa

Bizitza zoriontsua izateko, desio eta plazerren aukeraketa arrazionala egin behar da. Plazerra gidatzen duen bertutea moderazioa da, eta zoriona plazerra arrazionalizatzean datza, oinaze bihur ez dadin.

Estoizismoa

Autore nagusia Zenon Zitiokoa izan zen. Unibertsoan dena zehaztuta dagoela eta hori dela gure patua defendatzen zuen. Gizakia arrazionala denez, arrazoimenarekin gidatu behar dugu. Gizakia bere arrazionaltasunetik desbideratzen duten lau grinak saihestu behar ditugu: mina, beldurra, plazerra eta desio sexuala.

Hiru etapa ezberdin izan zituen Estoizismoak, non muturreko ideologiatik baretzen joan zen.

Eszeptizismoa

Eszeptizismoak ukatu egiten du giza adimenak egia ziurtasunez ezagutzeko duen gaitasuna. Hiru etapa nagusi markatu ziren:

  • Antzinako Eszeptizismoa: iritzirik ez edukitzea (epoje), ezer ez esatea (afasia) eta axolagabekerian erortzea (adiaforia).
  • Erdiko Etapa: epojean ezin gara beti mantendu, iritzi batzuk beste batzuk baino probableagoak direla aukeratu ditzakegulako.
  • Erromatar Inperioaren Etapa: filosofia zalantzan jartzen da, ezin gaitu bizitzan gidatu, baina bizitzako kontraesanak argitu ditzake.

Eszeptizismoa oso garrantzitsua izan da filosofiaren historian, ahalik eta ziurtasun onargarriena lortu arte zalantza egitea eskatzen duelako.

Zientziaren Garapena Alexandrian

Alexandriako Liburutegia eta Museoa

Inperioko liburutegian kokatzen zen, greziar zientziaren topagunea zen eta ezagutza zuen helburu. Horretarako, hainbat pentsalari eta zientzialari elkartzen ziren, beren iritziak eta jakintzak zabaltzen zituzten, bai eta elkarrekin eztabaidatu eta kontrastatu ere. Gainera, museoa topagunea zen eta liburutegia idatzien erregistroa. Zoritxarrez, suteek ondare historikoaren galera handia ekarri zuten.

Hipatia Alexandriakoa

Hipatia Alexandriakoa astronomo, matematikari eta filosofoa izan zen. Bere lanak historian zehar galdu egin ziren, eta horregatik gutxi batzuk iritsi zaizkigu. Filosofian, neoplatonismoa berretsi zuen eta eskolako irakasle on gisa deskribatzen dute. Alexandriako eskola platonikoa zuzendu zuela uste da. Pagano izateaz salatu zuten eta modu basatian hil zuten. Honek Alexandriaren gainbehera markatu zuen. Modernitatean, autore ezberdinek berreskuratzen dute, eta pentsamendu librearen eta egiaren aldeko maitasunaren sinbolo gisa kokatzen dute.

Entradas relacionadas: