Heldutasun morala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,93 KB
KOLBERG-EN MAILAK ESTADIOA:
HETERONOMIA (1-3.Estadioa):
1.ESTADIOA (AMORALTASUNA): -Bulkada egoisten arabera jokatzen da. -Arau moralik ez dago. Gainontzeko arauak betetzeko edo ez betetzeko irizpidea: norberarentzako ondorioak (zigorra saihesteko / saria irabazteko). -Normaltasuna: haurrak 0-5 urte arte. Maila honetan dagoen helduaren jarrera beldurgarria da. -Egozentrismoa, indibidualismoa. -Zer da ona?=Nork bere gogoak betetzen dituenak. 2.ESTADIOA (TALIOAREN LEGEA): -Zer da ona?=Norbere interesei erantzuten diena. -Oinarrizko autokontrola agertzen da. -Bulkada egoistak apaltzen doaz; joera pragmatikoagoa. -Lehen arau moralak agertzen dira: talioaren legea (errespetatutako zaitut zuk errespetatzen banauzu). -Normaltasuna: 5 urtetatik nerabetasunera arte. Badira maila honetan gelditzen diren helduak. 3.ESTADIOA (BESTEEI GUSTATU): -Taldearen identifikazioa eta onarpena bilatzen da. -Besteak eta besteen interesak aintzat hartzen hasten da. -Gizarte-arauak garrantzia hartzen doaz. -Zer da ona?=Besteek norberarekiko dituzten espektatibak asetzen duena (inpresio ona, hutsik ez egitea…).
AUTONOMIA (4-6. Estadioa):
4.ESTADIOA (ARAUAK MUGA): -Taldearen presioaren eragina gutxitzen doa. -Ingurune sozialaren kontzientzia zabaltzen doa. -Autonomia moralaren hasiera: lehen arau moralak finkatzen doaz. Betebeharraren kontzientzia sortzen da. -Zer da ona?=Arauak dioena. -Finkaturiko arauak betetzeko eta betearazteko joera, baina areago joan gabe. 5.ESTADIOA (AKORDIO SOZIALA):-Legeztatu gabekoaren aurrean ere askatasunez eta erantzukizunez jokatzen du. -Gizadiko kide sentitzen da. -Jarrera malgua du finkaturiko legeen aurrean; aldatzeko aukeraz kontziente da. -Zer da ona?=Gizakion duintasuna eta eskubideak errespetatzen dituzten arauak. -Balio eta printzipio moral unibertsalak bereizten hasten da, gizarteko arauen, konbentzioen eta autoritatearen gainetik. 6.ESTADIOA (URREZKO ARAUA): -Printzipio unibertsal etikoen aldeko joera garbia azaltzen du. -Zer da ona?=Gizaki guztion eta bakoitzaren onura bilatzen duena. -Ezdu bereizten norberaren justizia eta elkartasun globala. -Diskriminaziorik gabe, gizaki guztiok gizadi bakarraren kidetzat tratatzen ditu. -Urrezko araua betetzen du: “Joka besteekin haiek zurekin jokatzea nahiko zenuken bezala”
BALIO MORAL UNIBERTSALAK: ( 2 erantzun ditu)
1.- ERLATIBISMO MORALA:
Ez du balio unibertsalik, justifikazioa: kultura bakoitzak, “pertsona ona”-ren eredu desberdina. Ez dago bat bestea baino hobea. Epaile morala: kultura berekoa dena edo balio berdinak partekatzen dituena bakarrik. 2.SUBJEKTIBISMO MORALA: EZ du balio unibertsalik. Justifikazioa: subjektu bakoitzak, bere eredu pertsonala du. Ezin da bat bestearen gainetik jarri. Epaile morala: subjektua bera bakarrik.
3.-OBJEKTIBISMO MORALA: Bai du balio unibertsalik. Justifikazioa: diferentzia kulturalak eta pertsonalak izan badira. Baina pertsona eta kultura guztiek partekatzen dituzten oinarrizko balio komunak badira. Giza eskubideak (Tomas Akinokoa).
ASKATASUNA: (Kanpokoa eta Barnekoa)
KANPOKOA:
-Nahi dugun lekura joateko eta egoki iruditzen zaigun eran jokatzeko aukera izatea. -
Filosofia politikoaren esparrua da. -Gal daiteke: espetxean, diktaduretan (adierazpen-, elkartze-, manifestazio-askatasuna galtzean). -Zabalagoa edo murritzagoa, gizarteko esparru juridikoaren eta politikoaren arabera.
BARNEKOA:
-Nahimenaren askatasuna, askatasun morala. -Barne-askatasunik gabe, kanpokoak ez du zentzurik. -Filosofia moralaren esparrua da. -Gal daiteke: nahimena kenduz, anulatuz bakarrik (hipnosia, drogak, gaixotasuna, teknologiaren bidez). -Norberaren irizpideen arabera bizitzeko gaitasuna izatea. -Norberak bere erabakiak hartu ahal izatea, dagozkigun gauzei buruz, kanpokoak determinatu gabe.