Hazkundea eta Iraultza Industrialak: Baliabideak eta Populazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,85 KB
Baliabideak eta Populazioa: Hazkundearen Mugak
XV-XVII. mendeetan ugaltze-tasa baxua eta jaiotze-tasa altua izan ziren. Hirugarren aurreraldia 1700. urtearen inguruan hasi zen eta oraindik ez da gelditu. Etapa honetan heriotza-tasa asko jaitsi zen eta hazkunde demografiko izugarria gertatu zen. Populazioaren ugaltzeari dagokionez, populazioaren gorabeherek zenbait onura eta zailtasun ekarri zizkioten gizarteari. Hazkundearekin batera, bizi-baldintzak eta bizimodua hobetu egin daitezke jende gehienarentzat.
Robert Malthusen Teoria
Robert Malthus ekonomialari ingelesaren arabera, populazioaren teoria eredu matematiko batekin azaltzen zuen: populazioa hazkunde geometrikoan hazten zela eta baliabideak hazkunde aritmetikoan. Horrek esan nahi du populazioa oso azkar hazten zela eta baliabideak (elikagaiak) gutxika. Horregatik, gosea zegoen garai hartan. Ahal zuenak jaten zuen eta besteak desnutrizioz hilko ziren. Dena den, denbora pasa ahala, konturatu ziren jabetza pribatuen ezarpenekin esperimentatuz, ekoizten zen janari kopurua erabat hazi zela. Hori zela eta, janariaren prezioa jaitsi zen eta jende gehiagok jan zezakeen. Hala, esan dezakegu nekazaritzan egindako berrikuntzek Malthus oker zegoela islatzen zutela. Bai gizakiak, bai baliabideak, hazkunde geometrikoan hazten dira.
Norfolk Sistema (1730)
C. Townshend-ek garatutako txandakatze-sistemaren eboluzio bat izan zen. Lurgorria erabili beharrean, abereentzako janaria landatzen zen; horrela, lur guztiak erabiltzen ziren, eta abereak han sartzean lurra ongarritzen zuten.
Nekazaritza Iraultza eta Itxiturak
Itxiturek hainbat abantaila ekarri zituzten:
- Lur lehorrak hezeetatik banatzeko aukera.
- Arrazako behi eta ardi azienda hobeagoak haztea.
- Janari kopuru berarekin abere gehiago mantentzea.
- Ehun aldiz etekin gehiago lortzea, bai norberarentzat bai komunitatearentzat.
- Ganadua izurrietatik babestea.
- Enplegua sortzea (erregadio-sistemak, itxiturak egiteko profesionalak, eta landak zaintzeko langileak).
Enclosure Act
Lurrak pribatizatu zituzten. Lurrak erabiltzeko zerga altuak ordaindu behar zituzten nekazariek lur-sail handien jabeek. Horren ondorioz, hirirantz emigratu behar izan zuten.
Industria Iraultza
Industria Iraultzara eraman gintuena Nekazaritza Iraultza izan zen. Produkzioa asko hazi zen makineriaren asmakuntzak zirela eta; ondorioz, “baserritar” gutxiago behar ziren eta hauek hirietara emigratzen hasi ziren. Gainera, metal eta petrolio-hobien aurkikuntzek lurrun-makinari sarrera eman zioten. Lurrun-makinak ikatza eta burdinarekin jartzen ziren martxan. Horretaz gain, Industria Textila mekanizatu egin zen eta fabrikak sortu ziren. 1900. urtean, populazioaren %85 jada hirietan bizi zen. Industria Iraultza globalizazioaren lehen fasearen emaitza izan zen; beraz, esan dezakegu Dibergentzia Handia lehen fase honekin hasi zela.
Dibergentzia Handia
(Herrialdeen arteko banaketa handia)
- Konpetentzia
- Iraultza zientifikoa
- Jabetza eskubideak
- Medikuntza aurrerapenak
- Kontsumo gizartea
- Erakundeak
Dibergentzia Handiaren Zergatiak
Testuinguru politiko eta ekonomikoa
Monarkia parlamentarioari esker, zergen murrizketak eman ziren. Zerga baxuen ondorioz, itsas-armadan diru gehiago inbertitzea ekarri zuen, merkataritza eta arlo militarra indartzeko.
Industria Iraultzaren Azalpena
Ingalaterran soldatak altuak eta energia-kostuak baxuak zirenez, teknologia berrian inbertitzea errentagarria zen.
Kotoiaren Aurrerapenak
Kotoiaren industriak garapen handia jasan zuen eta horrek esportazio ugari eta diru asko irabaztea ekarri zuen.
Lurrun-makinaren Eragina
Lurrun-makinak transakzio-kostuen murrizketa ekarri zuen.
Asmakizunak
Teknologia berrietan diru asko inbertitzen zenez, aurrerapen izugarriak gertatu ziren.
Zergatik Britainia Handian?
Esaten da Britainia Handia uharte bat denez, egonkortasun eta bake gehiago zegoela gainerako Europa guztiarekin alderatuta. Hori dela eta, armada gogor batean dirutza gastatu beharrean, beste asmakizunetan inbertitu ahal izan zen dirua. Gainera, baliabide natural ugari zegoen teknologian aurrerapenak egiteko. Azkenik, kolonietatik zetozen baliabide asko industrializazioa martxan jartzeko beste irizpide bat ziren.
Industria Iraultzan Sortutako Asmakizunak
- 1709 – A. Darby: Koke bidezko labea.
- 1765 – J. Watt: Lurrun-makina efizientea.
- 1779 – Boulton: Lurrun-makinari ardatz horizontala kendu eta zirkularra ezarri.
- 1733 – Kay: Jaurtigailu hegalaria eta josteko makina mekanizatuagoa.
- 1764 – Hargreaves: Spinning Jenny.