Hauteskunde Sistemak: Gehiengo, Proportzional eta Mistoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB
Hauteskunde Sistema Motak
Hauteskunde-sistema aldagai independentetzat eta alderdi-sistema mendekotzat hartzen dituen ikuspegitik sortutako hausnarketa da orain ekarriko duguna. Planteamendu honen muina sistema proportzionalek alderdi askotariko sistemak sortzen dituztelako argudioa da, edo gutxienez horretarako oztoporik jartzen ez dutelakoa. Hau maila batean kokatu behar da, kausa-ondorio harremanaren azterketan, alegia. Baina askotan honi lotu egiten zaio beste mailako eta inplikazio oso bestelakozko baieztapena: alderdi-sistema zatitua eta gobernagarritasun zaileko egoera sinonimoak direla. Bigarren honetan, eztabaidak oinarri ideologikoak ditu, Westminster ereduaren defendatzaileek baliatzen dituztenak.
Gobernuen efikazia edo errendimendua eta legitimazioa gobernagarritasunaren oinarri garrantzitsuenetakotzat jotzen dira.
Legitimazioan, gobernuak parlamentuko sostengu sendoa izatea eta gehiengo parlamentario zabal hori eraikitzeko akordioa gardena eta bideragarria izatea garrantzitsuak dira.
Gehiengo-Sistemak
Definizioa emana dago. Agintearen logikari eusten diote eta sistema zaharrenak dira. Eremu anglosaxoniarrean nagusi den mota: Britainia Handia, AEB, Kanada, Australia, India eta Commonwealth-eko estatu askotan indarrean dagoena. Salbuespen nabarmenetakoa Zeelanda Berria dugu, 1994tik. Eremu horretatik kanpo, Frantzia dugu kasurik egonkorrena.
Gehiengo-Sistema bat ezartzeko baldintzak
Tocquevillek dagoeneko argitu zuenez, gehiengo-sistema batek arrakasta izan dezan hiru baldintza bete behar dira:
- Kolektibitate homogeneo batean ezarri behar da, gizarte-haustura-lerro sakonik (cleavages) ez duena. Gehiengo-sistemak gizarte-gatazka gune edo lerro bakarra onartzen du.
- Gehiengo formularen erabileraren gaineko gizarte-kontsentsua.
- Aldiro gutxiengoak gehiengo bilakatzeko aukera izatea (egiturazko gutxiengoak ez izatea, alegia).
Gehiengo-Sistema Motak
Erabiltzen den formularen arabera:
- Soila (first past the post).
- Osoa: Lehentasun edo ordezko botoa eta bozketa bikoitza.
Sistema Proportzionalak
Definizioa
Laginaren logika edo ordezkaritzaren oinarria Lehen Mundu Gerraren ondorengo urteetatik tradizio ordezkatzaile sendoko Europako mendebaldean eta iparraldean nagusi da.
Sistema Proportzionala ezartzeko baldintzak
Gizarte heterogeneoetan, gatazka gune anitzak dituzten gizarteetan ezarri behar da.
Sistema Proportzional Motak
Gehiengo sistemen eta sistema proportzionalen arteko bereizketak aditzera eman dezake azken hauek multzo homogeneo bat osatzen dutela (autore askok ideia honekin bat egin dute, Rae, Duverger, etab.), baina ikerketa enpirikoak kontrakoa esaten digu.
Proportzionalak esaten diegun sistemek ez dituzte eragin berak sortzen. Batzuk agintearen logika bultzatu dute (Espainiakoa, besteak beste) eta beste batzuk laginarena (Herbehereetakoa, adibidez). Sistema proportzionalen sailkapenerako, Nöhlenek irizpide batzuk hartuko ditu kontuan, besteak beste:
- Alderdi txikien bazterketa.
- Alderdi handiei abantaila sortzea.
- Alderdi handienari abantaila ematea.
- Alderdi sistemen kontzentrazioa.
Hauteskunde-sistemaren eragin zuzena handiagoa da 1ean, gero 2an eta 3an, eta amaitzeko 4an eta 5ean. Hauteskunde-sistemaz gain, beste faktore batzuk ere kontuan hartu beharko ditugu, alderdi-sistemaren egitura, adibidez.
Sistema proportzional moten artean, honako hauek ditugu:
- Ordezkaritza proportzional hutsa: Legezko mugak eta berezko mugak ez dute eraginik sortzen. Proportzionaltasuna ahalik eta zehatzen mantentzeko asmoz sortuak dira.
Sistema Mistoak: Ba al Dira?
Sistema mistoa maila ezberdineko hauteskunde barrutietan gehiengo formula eta formula banatzaileak erabiltzen dituzten sistemei esaten zaie, formulen eta barrutien konbinazioa dutenei, alegia. Alemaniakoari edo Palestinakoari, adibidez.
Baina, arestian esan bezala, helburu politiko bat edo bestea betetzeko sortuak dira. Adibidez, Alemania eta Hego Korea ditugu.