Hauteskunde Barrutiak eta Ordezkaritza Politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,53 KB

Hauteskunde Barrutia

Hauteskunde barrutia:

1- Hauteskunde-barrutia (garrantzitsuena): lehian dagoen aulkien kopuruaren zehaztapenerako eta botoen araberako aulkien banaketarako hautesle multzoa da.

Horrek esan nahi du, Eusko Legebiltzarrean esaterako eta Arabarentzat, 25 eserleku daudela eta hauek Araban jasotako bozen arabera banatzen direla. Barrutia, hautesle multzo bat da (Araban boza eskubidea duten biztanleak dira barrutia).

Barrutiaren mugarriztatzea: zein hautesle multzok osatzen duen barrutia. Bi prozedura daude:

  • Lehenengoa da, beste funtzio politiko-administratiboetarako diren lurralde eremuak erabili daitezkeela (lurralde historikoak).
  • Bigarrena, hauteskunde-barruti propioak diseinatu daitezkeela (gehiengo sistemetan ohikoa dena). Adibidez Erresuma Batuan, 650 eserleku banatzen dira. Errolda zatia/650= 100.000 biztanle. Ondorioz, 100.000 inguruko barrutiak sortzen dira. Londresen 7.000.000/100.000.

Prorrata edo heineko banaketa. Zenbat hautesle aulkiko (prorrata).

Hauteskunde-barrutien mugarriztatzeak bakoitzari dagokion aulkien kopurua erabakitzea dakar. Balio bereko botoaren oinarriari jarraituz oro har erabakia biztanle kopuruaren arabera hartzen da edo nolabait irizpide horri heltzen dio estu ez bada ere.

Prorrata aulki bakoitzeko ezartzen den hautesle kopurua da, eta prorrataren kalkulurako prozedura hauek ditugu:

  • A- Beste funtzio politiko-administratiboetarako ezarrita dauden lurralde eremuak barruti gisa erabiltzen diren kasuetan prorrata bi eratara zehatz daiteke.
  • 1. Hauteskunde-sistemak zehatz dezake prorrata, hautesle kopuru finko bat ezarriz aulki bakoitzeko.

Adibidez, aulki bat 10.000 hautesleko. Barrutiak 103.000 hautesle biltzen baditu prorrataren kalkulua honakoa da.

Hautesle kopurua

1. Prorrata

103.000/10.000 = 10.3 aulki

Honela hauteskunde-barruti horrek 10 aulki izango ditu, emaitza borobildu egiten baita zenbaki arrunta hurbilenera.

Biztanlerian izan daitezkeen aldaketek prozedura honetan bi ondorio ditu.

  • 1- Hauteskunde-barrutien mugak aldagarriak dira.
  • 2- Parlamentua osatzen duen aulki kopurua era aldagarria da.

2. Lehenengo parlamentuaren magnitudea zehazten da, parlamentuaren aulki kopurua alegia.

Prorrataren kalkulurako eragiketa sinple hau burutu behar da.

R = Hautesle kopurua / parlamentuaren magnitudea.

Ondoren prorrata hau aplikatzen da hauteskunde-barruti bakoitzean aurreko kasuan egin dugun bezala.

Kasu honetan biztanlerian gerta daitezkeen aldaketek R-a aldarazten dute.

Zenbait sistematan aulki guztiak ez dira erroldaren arabera banatzen. Sistemak gutxieneko eserleku kopuru bat ezar dezake barrutiko, eta parlamentua osatzeko geratzen diren aulkiak aurreko prozeduraren bidez banatzen da. Estatu espainiarraren kasua hau da.

LOREG (Hauteskunde erregimen orokorraren lege organikoa) izeneko legeak estatu espainiarreko diputatuen kongresuak 52 hauteskunde-barrutietan banatzen diren 350 dituela ezarri du. Barrutiak 50 probintziak eta Afrikako Ceuta eta Melilla hiriak dira.

Legez probintzia bakoitzari gutxienez 2 aulki dagokionez eta Ceuta eta Melillari bana 248 aulki dira heinean banatzen direnak prorrata hauteskunde-barrutietan aplikatuz arestian esan bezala.

B- Hauteskundeetarako barruti bereziak mugarriztatzen diren kasuetan.

Ebazpen batek zehazten du zein biztanle/botoemaile kopuruko eratu behar den barruti bat. Aldaketa demografikoak gertatzen direnean barrutiaren mugak dira aldatu beharrekoak eta ez barrutiaren magnitudea. Ingelesezko hizkera teknikoan redistricting esaten zaio eragiketa honi.

Magnitudea: jokoan diren aulki kopurua da, hau da, barrutiak esleitzen duen aulki kopurua. Hori zehazten dugu prorrataren bidez. Magnitudea garrantzitsua da, beste alderdi batzuei aukera gehiago emateko eta ordezkaritza lortzeko, sistemaren arabera aukera gehiago edo gutxiago egongo dira. Hau da, magnitude handiko barrutiak behar ditugu proportzionaltasunaren bidez egin nahi badugu eta alderdi handiei aukerak ematen dien sistemak nahi baditugu, magnitude txikiak ezarri beharko dira. Espainian (50 barruti daudelarik), handiak Bartzelona, Valentzia eta Madril dira. Ertainetan, 15 probintzia daude eta txikien artean 34 probintzia (Vallesen tipologiaren arabera). Beraz, ondorioztatu dezakegu EZ dela proportzionala. Hala ere, eserlekuak soilik nahiko era proportzionalean, hiriburu garrantzitsuetan eta 7tik gorakoetan lortzen dira. Estatu espainiarrean, barrutien bataz-bestekoa 6,6 da eta proportzionala izateko, 15etik gora egon beharko ziren barruti guztiak. Hala ere, orduan aulki gehiago egongo ziren, beraz, barrutiak probintziaka egin beharrean autonomiaka egin beharko ziren.


Ordezkaritza Kontzeptuaren Adierak (H.Pitkin)

Bost adiera izan ditu ordezkaritza politikoak:

Ordezkaritza politikoaren esanahi guztietan, elementu komun bat dago, ordezkatu eta ordezkarien arteko harremana. Zertan bereizten dira definizio horiek? Harreman horretan azpimarratzen den elementuaren arabera.

  • 1- Subiranotasunaren uztea da. Hemen azpimarratzen da, agintaritzaren titularitatea. Ikuspegi/aldaera hau, teoria politikoan askotan erabili izan da. Erdi Aroan sortzen da, baina, erregimen politiko askoren jarduera legitimatzeko ere erabili zen. Esate baterako, Hobbes-ek planteatzen du, ezkortasun antropologikoa; eta horren arabera dio, hitzarmen bat egin behar dela hiritarren artean erakunde bakarra sortuz (biolentzia monopolizatuko duena armak expropiatuz), estatuak izan dezan eskumen bakarra hiritarrei segurtasuna emateko. Beraz, muga bakarra ezartzen du, denon bizitzak bermatzea (superbizipena). Hala ere, nola kontrolatu daitekeen ez du inondik inora aipatzen. Ikuspegi horren arabera, ez da ikusten gobernatu eta gobernarien arteko loturaren izaera.
  • 2- Ordezkatuaren interesen defentsan egiten den jarduera da. Kasu honetan azpimarratzen da, titularitatea. Beraz, hemen jardueraren edukia azpimarratzen da interesen defentsa egiteko eta era horretara, ordezkaritza legitimatzen da.
  • 3- Ordezkaritza erantzukizuna da, kontrol bitarteko (hauteskundeak) bat duelako ordezkarien gainean; ordezkaritzaren gauzatzearen bide honetan, ordezkatuaren rol eragilea eskatzen delako. Ordezkatuak, beraz, bere interesak adieraz dezan, interesak artikulatzeko, ordezkatuak ordezkariaren gaineko kontrol bitartekoak egiteko eskatzen du. Honetarako, prozedura dimentsio bat behar da, hau da, nola aukeratu eta berresten ditugun gure ordezkariak. Kontrol bitartekoak, hauteskundeak izango lirateke eta kontrol bitarteko sendoagoa, agindu inperatiboa (ordezkariak hauteslearen borondateari heldu behar dio. Ez du autonomiarik) izango litzateke.
  • 4- Errealitate baten isla da. Parekatu dezakegu, ordezkaritza soziologikoa kontzeptuarekin. Alegia gizarte batean %50 gizonezkoak badira eta beste %50a emakumeak, erdizka banatuta egon beharko dira ordezkariak. Aldiz %40 katolikoa bada eta %40 protestantea bada eta %20a budistak, emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasunez gain, gizonezko katolikoak, protestanteak eta budistak aurkituko ditugu eta berdina emakumeekin. Beraz, parlamentuak gizartearen argazki bat izan behar du, ordezkaritzari dagokionez. Halere, honakoa betetzeko, gizarteko aldagai soziodemografikoak kontuan hartu beharko dira (hau ez da inoiz gauzatu). Finean, ez da konsideratzen ordezkaritza politikoaren eredu.

Finean, ordezkaritza bat eratzeko, hainbat aldagai soziodemografiko hartu beharko lirateke kontuan.

  • 5- Irudikatze sinbolikoa da. Ordezkaritza elementu sinboliko gisara, jarduera sinboliko gisara. Adibidez, “la bandera nos representa”, banderak ez gaitu ordezkatzen, irudikatu baizik. Beraz, ez da ordezkaritza politikorako erabilgarri bosgarren adiera hau.

Edukin Teoria Liberalaren Arabera

Maurizio Cottaren definizioan agertzen diren elementuakà gaur egungo ordezkaritza liberalaren mamia izango dira.

Hiritarren eta gobernarien arteko izaera egonkorreko harremana da, zeinaren bidez gobernariek, hauteskunde bitarteko instituzionalaren erabilpenaz erantzukizun politikoaren menpean egonik, hiritarren izenean eta hauen interesei begira gobernatzeko baimena dutenà Maurizio Cotta.

-Bi elementuen arteko harreman egonkorra dago, hiritarren eta gobernatuen artean. Hiritarrek baimena ematen dute beraien izenean baten batek gobernatzeko (hauteskundeen bidez) eta gaur egun, baimen eta harreman horretan baldintza bat dago, hau da, kontrol bitarteko bat. Beraz, zu zara gobernaria baldin eta guk aukeratzen bazaitugu.

Entradas relacionadas: