Haurtzaroko Garapen Fisiko, Kognitibo, Linguistiko eta Sozio-Afektiboa (3-6 Urte)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,46 KB

Urteko Haurtzaroa

Garapen Fisikoa eta Psikomotorea

Altuera eta pisua gorantz doaz, baina geldoago. Altuera irabazi eta pisua galdu egiten da proportzionalki.

Burmuinaren Garapena: Eskuinaldeari lehentasuna eman zaio eta ezkerraldea negatiboki ikusita egon da. Ezkerreko aldeak gorputzaren eskuineko zatia kontrolatzen du (arrazonamendu logikoa, analisi zehatzak, hizkuntza). Eskuineko aldeak gorputzaren ezkerreko zatia (emozioekin lotutako eremuak, sormena, osotasuna).

Garapen Psikomotorea eta Gorputzaren Kontrola

  • Psikomotrizitate astunaren eta arinaren aurrerapenak:
    • Lege zefalo-kaudala
    • Lege proximo-distala
  • Koordinazio prozesua: mugimendu sinpleak elkar-lotuz mugimendu konplexuagoak lortzea, hauek automatizatuz (6-7 urte).
  • Independentziaren prozesua: mugimen-segmentu bakoitza bere aldetik kontrolatzeko gaitasuna (7-8 urte).
  • Espazioaren eta denboraren egituraketa
  • Eskema korporala
LATERALITATEA

Gure gorputza simetrikoa izan arren, alderdi funtzionalean ez da horrela, burmuineko hemisferio batek gehiago agintzen duelako. Batzuetan lehen-haurtzaroan definitzen da, baina gehienetan bigarren haurtzaro honetan (3-6 urte). Marguerite Auzias froga sortu.

Grafomotrizitatearen Garapena

18 hilabete: lehenengo trazoak: 1 sorbaldatik hasitako mugimendua. 2- ukondo sigi-saga. 2 urte: eskumuturrekin irudi borobila. 2,5-3 urte: zirriborro pentsatu gabe. 3-4 urte: marrazkiak, asmo argiarekin. 5-7 urte: errealismo intelektuala. 12-14 urte: ikusizko errealismoa.

Garapen Kognitiboa

Estadio Aurreoperazionala (2-7 urte)

Azpiestadio Aurrekontzeptuala

Sinboloak (hizkuntza) eta jolas sinbolikoa.

Azpiestadio Intuitiboa

Objektuen ezaugarri orokorretan zentratu, kontserbazioa eta itzulgarritasuna ulertzeko zailtasunak. Frogak: Bolumena, zenbakia, materia, luzera (txanponak, edalontziak, plastilina).

Ezaugarriak:

  • Zentrazioa: Errealitatearen ezaugarri bati jartzea arreta, besteak kontuan izan gabe.
  • Antza: Objektuen itxuran oinarritzea soilik.
  • Estatismoa: Azken egoera edo emaitzari arreta jartzea, emandako aldaketa-prozesua kontuan izan gabe.
  • Itzulezintasuna: Prozesu baten sekuentzia irudikatzeko ezintasuna (ezin irudikatu nola buelta daitekeen objektu bat hasierako egoerara).
  • Arrazonamendu Transduktiboa: Gauzen arteko erlazioak ezarri, zehatzetik zehatzera, kausalitaterik gabe, loturak ezartzen dira "elkarrekin doazelako".
  • Egozentrismoa: Norberaren ikuspuntua soilik hartzea kontuan (Mendien Ariketa). Haurrak bere ikuspuntua soilik hartzen du kontuan.
  • Animismoa: Bizigabeko objektuei ezaugarri bizidunak eman.
  • Artifizialismoa: Dena da gizakiak sortua.

Vygotsky: Ikaskuntza soziala. Aldamioaren kontzeptua eta Garapen Hurbileko Eremua: Haurrak ikasi dezakeen esparruaren barruan kokatzen den irakaskuntza jaso beharko du. Zenbat eta zailagoa haurrak ikasi behar duena, orduan eta jakintza gehiago transmititu behar izango ditu irakasleak.

Hizkuntzaren Garapena

Lehenengo Hitzak

Testuingurua.

Ondoren, esanahia orokortzeko zailtasunak: 1. Esanahiaren murrizpena: hitza erabili mota bereko objektuekin. 2. Esanahiaren hedapena: hitza erabili ezaugarri antzekodun objektuekin, baina berez, kategoria edo mota ezberdinekoak direnak (borobila den guztia = pilota).

Azkenik, kategoria semantikoen garapena.

Garapen Pragmatikoa

  • Hizkuntza ondo erabiltzeko gure ingurune eta entzuleei moldatu beharko diegu: sentimenduak adierazten, galderak egiten… ikasten dute. Hizkuntzaren funtzio intelektualak: konparaketa, narrazioa, azalpena, arrazoiketa.
  • Hizkuntza komunikatzeko baliabide bezala (telefonoz elkarrizketa jarraitu, hizkuntza moldatu) / Hizkuntza portaera erregulatzeko baliabide bezala.

Garapen Sozio-Afektiboa

1. AUTOKONTZEPTUA: Gure irudiarekin zerikusia du eta indibiduo bezala definitzeko erabiltzen ditugun ezaugarri eta atributu multzoak osatzen du.

Ezaugarriak: Kanpoko atributu pertsonaletan oinarrituta deskribatzeko joera.

  1. AUTOESTIMUA: Haurrak autodeskribapen horiei (autokontzeptua) eskaintzen dien balioa eta garrantzia: autokontzeptuaren dimentsio ebaluatiboa da. 3-4 urteko haurrak bere burua deskribatzerakoan hitz sinpleak eta globalak, ezaugarri zehatzak

    3.Generoa: Genero identitate/ genero egonkortasuna/ genero iraunkortasuna

    4. Garapen emozionala: garapen kognitibo + esperientzia sozialak / beldurra faktore garrantzitsu/ emozioak ulertu eta kontrolatu/ besteen emozioak ulertu

    5.kideeko harremanak : Lagunak; hautatu egiten dira/ taldekideak: 2 urte baino lehenago ez / jolasa: jolas mota ugari; sentsoriala, konstrukti, hitzen, sinboliko... barne moti plazerra bilatu  

Entradas relacionadas: