Haurtzaroaren Lehen Urteetako Elikadura: Heziketa eta Harremana
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,23 KB
Bizitzako Lehen Urteetako Elikadura
Bizitzako lehen urteetan, inguruan dauden helduek behar dituzte haurrak. Izan ere, jatea ezinbestekoa da, ez soilik harmoniatsu hazteko eta garatzeko, baita erlazio sozioafektibo ezin hobeak ezartzeko ere. Jateko ekintzan, bi elementuek: helduak eta haurrak, modu aktiboan hartzen dute parte, eta helduek elikadurarekin duten erlazioak baldintzatuko du, neurri batean, haurraren, helduaren eta janaren artean ezartzen den erlazioa.
Jangela Heziketa-Eremu Gisa
Herrialde garatuetan, askotan, gainera, ezinbesteko zerbitzua da, neska-mutilek elikadura-ohiturak ikasten dituzten eremua da, elikadura osasungarria eta atsegina eskaintzen diena, beste pertsona batzuen konpainian.
- Familian hasten da ikasketa hori.
- Eskolan jarraitzen da.
- Eskolatik aberastuta itzuliko da familiara.
Horregatik, elikadura-ohiturak haur-hezkuntzako curriculumean ezarritako helburuen parte dira, eta alor guztietako edukietan biltzen dira.
Eskola-jangelak ondo funtziona dezan haur-eskolan, nahitaezkoa da alderdi hauek jasotzen dituen eskola-proiektu bat edukitzea.
Jateko Gogorik Ez Duenean
Txikienak, helduak bezalaxe, jangartxu senti daitezke hainbat kausarengatik: nekatuta daudelako, beroa dutelako, janak erakartzen ez dituelako eta abar. Helduen jarrera garrantzitsua da kasu guztietan; ez luke haurra jatera behartu behar. Janari kantitate txikitzea lagungarri gerta daiteke.
Sekula Ez Duenean Nahikoa
Haurrak neurriz kanpoko jateko gogoa badu eta sekula asetzen ez bada, zergatik gertatzen zaion pentsatu beharko dugu, eta bere buruari mugak jartzen lagundu beharko diogu.
Testura eta Zapore Berriak Baztertzea, eta Jateko Gogo Selektiboa Izatea
Askotan ahaztu egiten zaigu haur bat elikatzea nutrizio-ekintza huts bat baino askoz ere gehiago dela. Helduaren jarrera eta bereziki amarena onarpenezkoa edo gaitzespenezkoa dela jasotzen du haurrak, eta horrek baldintzatu egiten du haurrak janarekin eta jateko ekintzarekin duen erlazioa.
Elikadura eta Harremana
Lehenengo elikadura-esperientziak bat egiten du beste pertsona batekiko lehenengo harremanarekin, eta horren gainean eraikiko da ondorengo harreman guztia. Lotura afektiboak sortuko dituen elkarrekiko prozesua hasiko dute, eta biak izango dira harremaneko zati aktibo.
Edoskitzaileak beharrak izaten ditu: behar biologikoak eta harreman afektiboak.
Elikadura eta Kultura
Herri eta kultura guztiek garatu dituzte, belaunaldiz belaunaldi, jateko sistema desberdinak beren biziraupena ziurtatzeko.
Haurrak artatzeko zentroetan kontuan hartu behar dituzte alderdi horiek, kultura osatzen dutelako.
Elikadura Gizarte-Ekintza Gisa
Esan berri duguna gogoratuz, elikadura erlazionatzeko lehenengo moduetako bat da, eta hortaz jatea gizarte-ekintza bat da, harreman-osagaia duelako.
Gaur egungo gizartean, familiako ospakizunek, festa herrikoiek, lagunen arteko topaketek… askotan, otordu bat izaten dute lagun.
Elikatzea gizarte-ekintza denez, gizarte-taldearen araberako portaera-arau batzuk ditu: arau horiek lehenengo unetik transmititzen dira eta haurrak barneratu egin behar ditu.