Haurren Oinarrizko Eskubideak eta Entzutearen Derrigorrezkotasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB

Haurren Oinarrizko Eskubideak eta Autonomia

Hona hemen adingabeen oinarrizko eskubide batzuk:

  • Ohorea, intimitatea eta norberaren irudiarekiko eskubidea.
  • Egoitzaren eta korrespondentziaren bortxaezintasuna.
  • Informazioarekiko eskubidea.
  • Ideologia, kontzientzia eta erlijio askatasuna.
  • Elkarte-eskubidea.
  • Adierazpen-askatasuna.
  • Entzunda Izateko Eskubidea: Familia-eremuan; judizio- edo Administrazio-prozeduran.

Entzutearen Eskubidearen Garrantzia

Entzunda izateko eskubidea oso garrantzitsua da. Legaren arabera, honako egoeretan hartzen da kontuan:

  • Guraso eta seme-alaben arteko erlazioetan.
  • Adopzioan.
  • Ezkontza-prozeduretan: banaketa, dibortzioetan.
  • Tutoretza eratzean. (Edozein kasutan, ez da loteslea).
  • 12 urte baino gutxiago: Nahiko adimen edo heldutasun psikikoa badu, bere iritzia kontuan izango da.
  • 12 urte baino gehiago: Beti entzungo zaio.
  • Adingabeen eskubideak egikaritzea: Adostasuna gradualki eskuratzen da:

Adingabearen Adostasuna Beharrezkoa Dutenean

  1. Adingabearen adostasuna behar duten ekintzak:
    1. Gurasoek adingabea prestazio pertsonalak egitera behartzen duten kontratuak egin nahi dituztenean (Kode Zibilaren (KZ) 162.2. art.).
    2. 12 urte baino gehiago duen adingabeak adopzioa onartu behar du (KZren 177. art.).
    3. Harrera aurrera eramateko 12 urte baino gehiago duen adingabearen adostasuna beharrezkoa da (KZren 173.2. art.).
    4. Gurasoek adingabea emantzipatu nahi badute, 16 urte baino gehiago duenak adostasuna eman behar du (KZren 241. art.).

Adingabeak Berak Egin Ditzakeen Ekintzak

Adingabeak, berez, ekintza batzuk gauzatu ditzake:

  1. Epaileari eskatu: mantenu gaietan edo kalte- edo arrisku-egoerak saihesteko egokiak diren neurriak har ditzala (KZren 158. art.).
  2. Bere lanarekin edo industriarekin eskura dituen ondasunen administrazio arrunta (KZren 164.3. art.).
  3. Gurasoek bere ondasunak gaizki administratuz gero, epaileari eskatu neurri egokiak hartzea (KZren 167. art.).
  4. Testamentua esleitu (14 urtetik aurrera). Salbuespena: testamentu olografoa (eskuz egiten dena) (18 urte) (KZren 663. 1.1. art.).
  5. Baldintzarik gabekoak edo kostubidezkoak ez diren dohaintzak onartu (KZren 626. art.).
  6. Nortasunari buruzko eskubideak egikaritu nahiko heldua bada.
  7. Ustiapen-eskubideak lagatzea: 16-18 urte autoreek era independente batean bizi badira gurasoen onespenarekin.
  8. Tutorea kentzeko eskaera, nahiko adimen badu eta audientzia emango zaio 12 urte baino gehiago baditu (KZren 223.2. art.).

Adingabeak Egiten Dituen Ekintzak Ordezkarien Laguntzarekin

Ekintza hauek ordezkarien laguntzarekin edo baimen judizialarekin egin daitezke:

  1. Seme-alaba errekonozitzea nahi duen adingabeak ezkontzeko adina ez duenean: baimen-judiziala Fiskalaren parte hartzearekin (KZren 121. art.). (14 urtekin ume bat eduki eta bere abizena jarri nahi badio, gurasoen baimena izan behar du).
  2. Bere seme-alaben guraso-boterea egikaritzea: gurasoek edo tutoreak lagundurik eta epaileak arazoak konponduz (KZren 157. art.).
  3. Banatzea edo parte-hartzea ez den eraentza ekonomikoa hitzartzeko gurasoen Adostasuna (16 urtetik aurrera).
  4. Joku eta apustuetan galdutakoa eskatu (KZren 1798. art.).
  5. Auzotartasun zibila aukeratu: jaiotza-lekukoa edo guraso baten azkena: legezko ordezkariak lagundu (KZren 14.3. art.).
  6. Espainiako nazionalitatea aukeratu edo eskatu 14 urtetik aurrera: legezko ordezkariak lagundu (KZren 20. art.).

Entradas relacionadas: