Haurren Mugimenduaren Garapena: Wallon-en Teoria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 13,56 KB
1.4 Praktika: Mugimendua
1. Zer da mugimendua?
Mugimendua bizitza psikikoaren adierazgarri da, eta umea harekin identifikatzen da. Hasieran, umearen jarduera oinarrizkoa da, ez du epe luzerako helbururik, eta erreakzioak bereizteko eta eraginetatik ihes egiteko gaitasuna falta zaio. Ingurukoekin ulertzeko keinuak bakarrik erabiltzen ditu, hau da, bere premia eta egoerekin zerikusia duten eta, aldi berean, adierazteko gaitasuna duten mugimenduak. Jarduera guztien oinarrian mugimendua dago (bistakoa izan ala ez). Mugimendua espazioan lekualdatzea da.
2. Zenbat forma ditu mugimenduak?
Mugimenduak hiru forma ditu, eta garrantzi handia dute umearen eboluzio psikologikoan:
- Pasiboa edo exogenoa: Aktiboki egin gabe erreakzionatzea da. Kanpo-indarraren menpe dago, eta horien artean garrantzitsuena grabitatea da. Umeak konpentsatzeko bigarren mailako erreakzioak sortzen ditu. Mugimendu horiek aspaldiko aparatu batek erregulatzen ditu, eta jaio aurretik ikus daitezke. Jaiotzean, erreflexu horiek desagertzen dira, baina elkarrekin datozen etapetako lehenak dira (adibidez: etzanda egotetik, eseri, gero belaunikatu eta, azkenik, zutitu, berezko jarrera dena). (Mugimendua kanpo-indarren menpe, grabitatea, adibidez, oreka mantentzeko).
- Aktiboa edo autogenoa: Gorputza nahita kanpoko ingurunean mugitzea, edo inguruko objektuak mugitzea: lokomozioa (lekuz aldatzea) edo oratzea (eustea). Gure kabuz (jaioberriak besoetan) (gorputza kanpoko ingurunean mugitu).
- Propiozeptiboa edo posturala: Maila afektiboarekin lotura zuzena du (koordinazioa). Atalen koordinazioa da; postura, egiten dugun jarduerarekin, norberaren baldintzak ikusita. Gorputz-atalen zatiak gainerako gorputz-atalekin bereiztean datza. Jarrera-erreakzioak dira, oreka-jarrerekin nahasten direnak. Azken horiek izaera zehatzagoa, bereziagoa eta psikologikoagoa dute.
Hiru mugimenduak elkarri lotuta egoten dira, eta batek bestea baldintzatzen du, koordinazioa sortuz.
3. Zein da mugimenduaren organoa? Eta bere funtzioak?
Muskulatura ildaskatua edo eskeleto-muskuluak dira. Bi funtzio ditu (klonikoa, zinetikoa edo tonikoa, estereofektiboa):
- Klonikoa: Muskuluaren miozuntzen uzkurtze eta luzatzearen arduraduna da, gorputz-atala lekualdatzea eta mugitzea dakarrena. Horrez gain, jarduera zinetikoaren edo kanpoko munduaren gaineko mugimenduaren oinarria da.
- Tonikoa: Funtzio tonikoak gure gorputzeko muskuluen tentsioa mantentzen du, subjektuaren baldintza fisiologikoaren edo zailtasunaren arabera aldatzen dena.
4. Zer da tonu muskularra? Zeri dago lotua tonua?
Mugimendua gelditzen denean, mugimenduak muskuluari emandako forma mantentzen duena da. Muskuluan dagoen tentsio-maila da. Tonu muskularrak bi funtzio ditu: mugimenduari laguntzea, erresistentzien araberako ahaleginari eusteko, eta mugimendutik bereiztea eta jarrera egonkorra edo gelditutasuna bihurtzea. Tonua jarrerak osatzen dituen bilbea da. Jarrerak lotuta daude, alde batetik, moldatzeari eta hautemate-itxaroteari, eta, bestetik, bizitza afektiboari.
5. Nolakoa da jaioberriaren mugimendua?
Jaioberrien mugimenduak energia muskularraren deskarga ez-eraginkorrak dira, funtzio tonikoa eta klonikoa integratu gabe. Erreakzio tonikoak eta klonikoak nahasten dira, espasmoak eta koordinaziorik gabeko keinuak sortuz. Mugimendu hauek beharrizanengatik gertatzen dira, ongizate- edo nahierengatik. Erreflexu batzuk geroago automatizatzen dira (ez dira jatorrizkoak, baina pentsatu gabe egiten ditugu). Jaioberrien mugimendua hiru alditan banatzen da: "aldi sentsoriomotorra", "emozioen aldia" eta "jarduera sentsoriomotorra".
6. Nola bilakatzen da haur-mugimendua "emozioen aldian"?
Umeen premiek eragiten dute, ongizate- edo nahien egoeren arabera, eta haien zaintzaileek sortzen dituzte. Ingurunerako umearen egoeraren seinaleak dira, eta, ondorioz, beraren aldeko esku-hartzea sortarazten dute. Umearen eskakizunen eta inguruaren arabera, gero eta lotura zehatzagoa ezartzen da. Horrela, umearentzat lehen adierazpen erabilgarria adierazpen-keinuak izango dira; izan ere, oraindik ez da ekintzen bidez gauzak eskuratzeko gai. Gainerakoan, adierazpide afektibo hutsa da, baina haren ñabardurek emozioen gama osoa har dezakete, eta, euren bidez, orotariko egoerak ere bai. Umea horiez guztiez jabetzen da. Emozioak adierazpenerako joera du, abian jartzen dituen jarreren eta planten ondorioz. Nolabaiteko sentsibilitate, ekintza eta ezagutza modu bat da. Nerbio-sisteman beraien automatismoei dagozkien zentroak eta, bestalde, erritu eta zeremonia primitiboen ospakizunek ematen dute aditzera.
7. Zer dira emozioak?
Emozioak adierazpenerako joera dute, abian jartzen dituzten jarreren eta planten ondorioz. Sentsibilitate, ekintza eta ezagutza modu bat dira, espeziearen historiako uneren batean gertatu behar izan dena. Aldi berean, batetik, nerbio-sisteman beraien automatismoei dagozkien zentroak, eta, bestetik, intelektualki gutxi garatutako zibilizazioetan halakoak kolektibotasunaren adierazpen bihurtzeko asmoarekin egiten diren zeremonia eta erritoak daude.
8. Zerekin dauka zerikusia Wallon-en araberako "aldi" kontzeptuak?
Umea ingurunearekin harremanetan jartzen den bitartean behar duen denborarekin zerikusia dauka. Erlazio horiek une horretan nagusiak dira, eta umearen jarrerari estilo berezia ematen diote. Ume bakoitzean jarduera-forma ezberdinak egon daitezke, baina jarduera bakoitzak besteak baino nagusitasun handiagoa du, umearen adinaren araberakoa izango dena. Jarduera horrek aldaketa bat ekar dezake, eta, ondorioz, aberastasun handia eskaini umearen garapenerako, oso onuragarria izango dena, eta haren ingurunearekiko harremana sendotzeko ere. Jarduera hori aldi bakoitzaren ezaugarri nagusia izango da. Hiru aldi desberdin bereiz ditzakegu: "aldi sentsoriomotorra", "emozioen aldia" eta "jarduera sentsoriomotorra".
9. Nola bilakatzen da haur-mugimendua "aldi sentsoriomotorrean"?
Orientazioko eta ikerketako erreflexuetan (Pavlov) du sorburua. Jarduerek izaera subjektiboa dute, eta, askotan, afektiboa ere mantentzen dute, baina mugimenduaren eta eraginen arteko lotura hertsia adierazten dute (helburu batera zehazten duena), zentzumen-datuak ezagutzea, eta kanpoko objektuek eragindako estimulazioak zehatzago eta bereiziago barneratzea dakarrena.
10. Zer da erreakzio zirkularra?
Batzuetan, nahigabekoa den mugimendu baten eraginez, umeak errepikatu egiten du, harremanak eginez. Behin eta berriro errepikatzen dena, eta aldi sentsoriomotorrean oinarrizko mekanismoa da. Honen dimentsioak honakoak dira: lehenik eta behin, mugimenduaren eta eraginen arteko harremanak egiaztatzea, eta, gero, beren elkarren arteko aldaketak egiaztatzea. Honen funtzioa ingurune fisikoa objektibatzea da, mugimenduaren eta bere ondorio sentsibleen artean umeak ezarriko dituen loturetatik abiatuta. Adibidez, oraindik hitz egiten ez dakien umearen zizakadura ugariek bere soinu-aparatuaren kontrakzioek eragindako soinuak eta inguruan artikulatzen direnak bereizteko prestatzen dute umea.
11. Zein maila garatzen ditu jarduera sentsoriomotorrak?
Jarduera sentsoriomotorrak hainbat maila garatzen ditu:
- Lehenengo fasea (subjektiboa): Eskua zorizko mugimendu baten ondorioz ikus-eremuan sartu eta begirada erakartzen duenean; begiradak, orduan, adi-adi jarraituko ditu eskuaren mugimendu eta geldialdiak.
- Bigarren fasea (objektiboa): Lehenengo fasearen ondoren, begiradak zuzenduko du eskua, eta inguruko objektuetarantz bideratuko du. Hasieran, gogo-keinuak izaten dira, eta, noizbehinka, alaitasun- edo ezinegon-keinuak, baina W. Sternek ez die presio-keinuen ezaugarririk aitortzen. Geroago, presio-ekintza ukaezina da. Hasieran ez da ondo bereizten: umeak bi eskuak luzatzen ditu objekturantz, biak batera, orokorrean, eta zehaztasunik gabe oratzen du. Geroago, hamar hilabete inguru dituenean, pixkanaka, oratze-ekintza egiturazko ukitzea bihurtzen da, eta, azkenik, manipulazioa: esku bakoitzaren jarduera beste eskuaren osagarria da, eta ez, aurretik bezala, simetrikoa edo antzekoa. Badirudi bi eskuen mugimenduaren bikoiztasun bereizgarri horrek garrantzi handia duela umearen garapen psikomotorrean; hortik aurrera, ekintza konbinatuak egin ahalko ditu: esku batek izango du ekimen nagusia, eta beste eskua osagarria izango da.
- Aldi proiektiboa: Orain arte, mugimendua eragin subjektiboei edo kanpoko objektuen pertzepzioari lotuta egon da. Aurrerantzean, adimen-adierazpenen laguntzailea bihurtuko da, euskarri dinamiko edo deskribatzaileak baliatuz. Manipulatzeko gai da, beste gorputz-atalak erabiliz. Gero eta harreman objektiboagoa da, eta inpresioak menderatu eta, modu handiagoan edo txikiagoan, jokoen kontzientziari inposatzeko baliabide bat eraikiko du. Horren ezaugarri bateratzailea zera da: kanpo-munduarekiko erreakzioak nagusitzen direla, eta horretan umea keinuen nahiz hitzen bidez adierazten da; badirudi umeak laster ahitzen den pentsamenduaren adierazpen mimetikoa egin nahi duela, nolabait presentzia moduko bat agertzeko. Noizbehinka, kontakizuna indartzeko plantak ere egingo ditu.
12. Nola bilakatzen da imitazioa lehen haurtzaroan?
Eredu bat sortzeko, jarduera sinplea edo konplexua izan daiteke. Imitazioak maila desberdinak ditu, eta maila horietako bakoitza une zehatz batean agertzen da. Hasieran, umeak keinuren bat egiten du, norbaitek keinu hori bere aurrean errepikatzen du, eta umeak berriz erreproduzitzen du. Halatan, berrikitan jasotako estimulazioa mantentzen da eta, ondorioz, aparatu psikomotorrean erraz birsor daiteke. Sei hilabetetik aurrera ikus daiteke, baina adin nahiko desberdinetan, adituen arabera. Pixka bat geroago, ereduaren pertzepzioa izateko umeak berezko keinu hori aurretiaz egiteko premiarik ez duenean, suposa daiteke pertzepzio-motoreko harreman-sistemak egon badaudela, eta hauek jarduera zirkularreko mekanismoaren bidez osatuak direla. Guillaumek azaldu bezala, egiten dituzten erreakzioen bidez osatuak, egoera berbera aldi berean hainbat norbanakoengan gertatzea eragin dezake, horietako bakoitzak gainerakoena antzeman duelarik. Maila are altuagoan, eredua ez dator unean-uneko estimulazioaren eraginaren ondoriozko pertzepzio-bide hutsetik. Eredua barneratu egin da eta, kasu horretan, imitazioak denbora beharko du prestatzeko, ez delako sortuko soilik isla sentsoriomotorra baten moduan eta, aldiz, adierazpenen esparruan sartzen delako. Horixe gertatzen zaio ikuskizun ikaragarria berriz bizitzen duen edota ospe handiko pertsonaia baten lekua hartu duela imajinatzen duen umeari. Une horretan, imitazioa zinez abiarazle bihur daiteke.
13. Nolakoa da Sternek proposatutako "eremu hurbila"? Eta eremu lokomotorra?
Bi urtetik aurrera, umea ibiltzeko gai da, eta hitz egiten hasten da. Ibili aurretik, Sternek "eremu hurbila" deitu dion horretara mugatzen da; besoaren luzeraren tamainako eremura (eskua luzatuz objektuaz jabetzen da). Eremu lokomotorrean, objektua arakatzeaz gain, lekuz aldatzen da. Umeak berak neur ditzake tarteak, norabideak alda ditzake, ingurua alda dezake, eta horien guztien artean jarraitutasuna ezar dezake. Espazioak bertan dauden objektuez haragoko errealitatea hartzen du umearentzat. Umearen jarduerari irekita dagoen eremua da; umearen independentzia- eta ihes-asmoek halaxe erakusten dute. Hiru urteren inguruan agertzen den autonomia-gogoaren iturrietako bat horixe da. Eremu lokomotorra gorputz osoarekin egiten dena da (alde batetik bestera).
14. Nolakoa da hitz egitearen hasierako bilakaera?
Hitzari dagokionez, entzumen-kinestesiaren alderdia bigarren mailara igarotzen da, oraindik funtsezkoa izan arren. Aurrerantzean, hizkuntzaren alderdiak izango du ezinbesteko garrantzia garapen psikikoan, aurrerantzean berak jasaten duelako adimen-faktoreen eraginik handiena. Nolanahi ere, ahozko artikulazioan gerta daitezkeen zailtasunak edo arazo motoreak oztopatu egin ditzakete umeak gizartearekin dituen harremanak eta, ondorioz, bere buruarenganako konfiantza eta arbuioa eragin, eta pertsona gisa zabaltzeko prozesua oztopa dezakete. Zaratak egiten hasten dira (zizakadurak), eta, geroago, inguruko zaratarekin lotzen hasten dira. Lehenengo zizakadura, gero entzun ahal izateko. Honen ostean, irizpide linguistikoak hartuko ditu, munduarekiko harremana lotzeko kulturaren hizkuntzarako beharrezkoak izango diren zizakadurak garatuko ditu. Inpresio kinestesikoa sortuko dute sentiberatasuna entzutean.
15. Zergatik da garrantzitsua mugimendua umearen garapenean?
Mugimenduak ez du soilik umearen garapen psikikoan eta gainerakoekiko harremanetan eragiten; aldiz, beraren ohiko jokabidean ere eragiten du. Umearen izaeraren funtsezko faktorea da, beraz, garrantzitsua da bizirauteko behar duelako. Norbanako bakoitzak egitura motore propioa du, bere muskulu-jardueraren erregulazioen menpe dagoena.
16. Zein erreflexu berezi aipatzen ditu Wallonek ohizkoez gain? Zein ezaugarri dituzte, eta zeren sorburu dira?
Ume batzuengan, jarduera sentsoriomotorra "lehertu" egiten dela dirudi. Badirudi premia hori itzartu egiten zaiela. Orientazioko eta ikerketako erreflexua antzeman daiteke ume horiengan (ume batzuk beste batzuk baino gehiago garatzen dute). Hauen bidez, umea gai da kanpo-estimuluei arreta mantentzeko, eta giza ingurunea eta ingurune fisikoa ezagutzeko. Jarduera sentsoriomotorra eta zirkularra garatzen ditu. Tximinoarengan oso garatua zegoela ohartu zen, baina umeak ere badu, nahiz eta sakabanatuago eta desordenatuago izan. Laberintikoak: umeak oreka mantentzeko balio du. Zerbikalak: jaioberriak burua altxa dezake, zuzen jarri arte.